Ordutegia: 09:30-13:30
Jarduera espezifikoak
- Zure aurrekontua eskatu
Gure zerbitzuak kontratatu nahi dituzu?
Formularioa bete edo
946 555 666 telefonora deitu - Bezero diren enpresentzako
sarbidea - KONECTA
Mediku Azterketak - Koordinatu
Prestakuntzako hurrengo ikastaroak
-
2022/09/12 LEHEN SOROSPENEI BURUZKO IKASTAROA – Gipuzkoa -
2022/10/17 LEHEN SOROSPENEI BURUZKO IKASTAROA – Araba Ordutegia: 10:00-14:00
-
2022/11/17 LEHEN SOROSPENEI BURUZKO IKASTAROA – Bizkaia Ordutegia: 10:00-14:00
Hurrengo Jarduerak
-
2022/06/17 (ES) ¡Ponte en marcha! Cómo mejorar tu salud cardiovascular, musculoesquelética y respiratoria Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible únicamente en ES.
Laneko segurtasuna
OHSAS 18001
Sarrera
Enpresa guztiak, Laneko arriskuen Prebentziorako Legearen eraldaketa den 54/03 Legea indarrean sartu zenetik, beraien jardueretan eta egitura hierarkikoan prebentzioaren integrazioa erraztuko duen Prebentzio Plan bat garatzera behartuta daude.
604/2006 ED-ak, Prebentzio Planak egiteko oinarrizko jarraibide batzuk ezartzen ditu. Enpresa-kudeaketaren egungo eskaeren arabera, kudeaketa sistema normalizatu baten bidez lortu daiteke arrakasta.
OHSAS 18001:2007 Araua (Occupational health and safety management systems – Requirements) merkatuan onartuen eta zabalduen dagoen Laneko Arriskuen prebentzioa kudeatzeko eredu normalizatua dugu. Gainera, arau honek kalitate eta Ingurugiro arauen oinarri berdinak jarraitzen ditu, hiru sistemen integrazioa erraztuz. Izan ere, gero eta lan gehiago egiten da kudeaketa sistema bateratu sinpleago eta eraginkorrago baten ezarpenean. Honela, OHSAS 18001 arauak ezarritakoaren arabera Laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa sistema bat ezartzeak , Prebentzio-Politika egoki bat lantzea, legezko eskaeren betekizunak bermatzea eta Prebentzio-kudeaketa sistema zehaztea, ezartzea, mantentzea eta etengabe hobetzea zilegitzen du. Era berean, larrialdietarako jarraibideak garatzea eta mantentzea, zuzendaritzaren aldetik segimendua egitea eta sistema ikuskatzea zilegitzen du.
Gure helburua:
Prebentzio Zerbitzuen sektorean aitzindaria eta Euskadin erreferentzia den IMQ Prevención-ek, enpresei, OHSAS 18001 arauaren diagnostikoan, garapenean eta ezarpenean eta barne-ikuskaritzan laguntza ematen die. Horrela, gure bazkide diren enpresei, Legeak eskatzen duen Prebentzio Plana edukitzen laguntzen diegu. Aldi berean, enpresari sistema eraginkor bat edukitzeko aukera emango dion eta enpresaren antolaketan guztiz integragarria den Kudeaketa-Sistema bat egituratuko diogu, Kalitate edo Ingurugiro-sistema bezalako beste Kudeaketa Sistemekin bateragarria dena.
Gure adituek, modu eraginkorrean eta enpresaren kudeaketa eredura egokituz, Laneko Arriskuen Prebentzioaren Kudeaketa-sistema bat lortzeko beharrezkoa den laguntza emango dizute ondoko faseen arabera:
1. Fasea
- Ereduaren aurkezpen
- Hasierako diagnostikoa
- Ereduaren diseinua
2. Fasea
- Enpresari jakinaraztea
- Ereduaren garapena
- Ereduaren ezarpena
- Jarraipena
3. Fasea
- Barne ikuskaritza
Autobabesarako planak
Oinarrizko Autobabeserako Araua. 393/2007 Errege Dekretua
277/2010 Dekretua (EAEn aplikagarria, muga-eguna: 2014ko azaroa).
Autobabes-planak lantzeko, materialki ezartzeko eta operatibo mantentzeko betebeharra ezartzen du, eta plan horiek larrialdiak sortu edota horietatik kalteak jaso ditzaketen jarduera, zentro, establezimendu, espazio, instalazio eta bulegoetan izan behar duten gutxieneko edukia zehazten du.
Zentro horien artean, Errege Dekretuak jarduera hauek egiten dituztenak aipatzen ditu:
- Industria-, biltegiratze- eta ikerkuntza-jarduerak.
- Garraio-azpiegituretako jarduerak (tunelak, merkataritza-portuak, metroa, tranbia, ordainpeko autobideak , aireportuak, aerodromoak, etab.).
- Energia-azpiegituretako jarduerak (presak, urtegiak, etab.).
- Ikuskizun publikoetako jarduerak eta aisiako jarduerak.
- Sektore-araudi espezifiko batek autobabeserako betebeharrak ezartzen dituen zentro, establezimendu, espazio, instalazio, bulego edo antzeko eremuetan garatutako jarduerak (zentro komertzialak, gurtza erlijiosoko lekuak, kanpinak, garajeak eta aparkaleku kudeatuak).
- Osasun-jarduerak.
- Irakaskuntza-jarduerak.
- Egoitza-jarduera publikoak (egoitzak, aterpetxeak, hotelak, eguneko zentroak, etab.).
Arauak larrialdi horien aurreko jarduketak biltzeaz gain, aldez aurretik egin beharreko arriskuen azterketa eta ebaluazioa ere jasotzen ditu. Hau da, larrialdi bat eragin dezaketen istripuak edo gertakariak zehaztu behar ditu, eta horiek hartan ezarritako larrialdiekin lotuko ditu, bai eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko jarduteko prozedurak ere.
Erakunde titularrek zenbait eskakizun bete beharko dituzte, larrialdi-zerbitzuen esku-hartzea errazteko helburuarekin, besteak beste, planak administrazio autonomikoari bidaltzea edo gaitzen den erregistroan inskribatzea.
Gure Zerbitzuak:
- Norberaren jarduerari dagokion Autobabeserako Plana lantzea eta Autobabeserako Euskal Arauko Oinarrizko Autobabeserako Arauko IV. eranskinean eta 277/2010 Dekretuan aurreikusten diren datuen erregistroa idaztea.
- Autobabeserako Plana ezartzea, izendatutako pertsonei prestakuntza emanez eta prestakuntza hori gainerako langileei zabalduz.
- Simulakroak egitea, enpresak izendatutako plan-arduradunarekin lankidetzan eta dagokion txostena idaztea.
- Ezarketa eta prestakuntza nahiz informazioa mantentzea.
Larrialdi-simulazioak
Larrialdi-egoera bateko jarduketak behar bezala egin daitezen, komenigarria da, gutxienez, urtean behin entsegua egitea, gertatzeko aukera handia duten larrialdi-egoeren arabera.
Programatutako entsegu horiei Larrialdietako Simulazioak deitzen zaie, eta helburu hauek dituzte:
- Larrialdi-jarduketen ohitura hartzea.
- Akatsak aztertuz jarduketak hobetzea, egiazko larrialdi-egoera bat pairatu behar ez izatearen abantailarekin.
Garrantzitsua da une oro egiazko larrialdi-egoera bateko zorroztasun berarekin jokatzea.
Zero proiektua
Enpresa asko kezkatuta agertu dira laneko istripuen inguruan eta IMQ Prevención enpresak metodologia berezi bat sortu du istripu horiek murriztu eta nagusi eta langileak inplikatzeko. ZERO PROIEKTUA deitzen da.
2 fase:
-
1. Fasea: Diagnostikoa egitea eta informazioa jasotzea.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren kudeaketan egiten diren jardueren informazioa biltzean oinarritzen da. Beste batzuen artean:
- Laneko istripu-tasaren eta Indizeen azterketa zehatza.
- Enpresako lan baldintzak (hitzarmenak, istripuengatiko konpentsazioak eta abar).
- Enpresako istripuen kostuen azterketa.
- Laneko istripuen kudeaketa administratiboa (Lan partea, kanpo eta barne komunikazioak, Osasunaren Zainketa eta abar).
- Enpresako Laneko Arriskuen Prebentzioaren Kudeaketa Sistemaren Ikuskaritza Txikia (Zuzendaritzaren inplikazioa, Istripuen Ikerketa, Ikuskaritzak, Ergonomia/Psikosoziologia, Komunikazioak, eta abar).
- Elkarrizketak nagusi eta langileekin.
-
2. Fasea: Egindako diagnostikoaren eta Enpresaren Helburuen arabera, Lan-talde bat sortuko da (Enpresa – Mutua – Osasunaren Zaintza – Arlo Teknikoa) eta lanerako plan espezifiko eta egokitu bat finkatuko da horren beharrizanetara.
Beste jarduera batzuen artean, honetan lan egiten da normalean:
- Helburuak zehaztea.
- Antolakuntza/Administrazio neurriak ezarri edo berrikustea (Asistentzia partea, Indizeak eta abar).
- Nagusiak: Inplikazioa eta Lidergoa (Definizioa eta funtzioen jarraipena / Prestakuntza espezifikoa). Elkarrizketa pertsonalen ondoriozko neurrien jarraipena.
- Langileak: Elkarrizketa pertsonalen ondoriozko neurrien jarraipena.
- Pizgarriak/zigorrak kudeatzea.
- Aurretiko azterketa estatistikotik ondorioztatuta, lanerako plan espezifiko bat landuko da arazo gehien dauden lanpostuetarako.
- Prestakuntza espezifikoa hobetzea, langileekiko komunikazioak.
- Lanerako plan espezifikoa Ergonomia Aktiboaren arloan (lanpostuaren diseinua eta prestakuntza espezifikoa).
- Istripuen eta gorabeheren ikerketa hobetu eta sustatzea (nagusiekin lantzeko jarduera).
- Istripu-faktoreen, Segurtasunik gabeko baldintza eta jardueren ikuskaritzen, Arazoak ematen dituzten lanpostuen eta abarren arabera zehaztea.
- Istripu eta gaixotasunen eta arazoak dituzten langileen jarraipena eta azterketa medikoak:
- Mutuaren eta Prebentzio Zerbitzuaren arteko koordinazioa.
- Atsedenaldien kudeaketa.
- Lanpostuak/Egokitutako lanak aldatzea.
- Fisioterapia.
PROYECTO ZERO izeneko proiektua bereziki pentsatuta dago Zuzendaritzak Laneko Arriskuen Prebentzioarekiko konpromisoa duen enpresetarako. Helburua laneko istripu-tasa gutxitzea da eta nagusien eta langileen inplikazioa hobetzea.
Mugikortasun plana
Gizarte Segurantzako kotizazioak murriztu.
Nola?
“Lanegunetan kotxez egindako desplazamenduen ia %80a, lanpostura joan-etorriak egiteko dira eta bidaiari batekin.”
Azken urteotan, lurralde eta ekoizpen ereduak aldatu egin dira, etxetik lanpostura dagoen distantzia ere handitu egin delarik. Ondorioz, garraiobidearen aukera ere aldatu da, erabiliena motorizatua izanik, batez ere ibilgailu pribatua.
Ondorioa:
LAN-EZBEHARREN KOPURUA HANDITZEA
Enpresetan mugikortasun plana ezartzeak lan ezbeharren kopurua txikitzea suposatzen du, eta honek, kontingentzia profesionalagatik kotizazioen murrizketa ekar diezaieke, murrizketa horri modu eraginkor eta egiaztagarrian laguntzen dioten enpresei.
Guk lagunduko dizugu helburu hau lortzen, mugikortasun plana zure enpresan ezarriz.
Gure helburua
Mugikortasun Planaren dokumentua egiteko eta enpresan ezartzeko aholkularitza teknikoa tresna bezala erabiliko dugu, lantokira joateko edo jardueren garapenerako egin behar diren desplazamenduek, langileen osasunean sor ditzaketen eraginak murrizteko.
Enpresa Jardueren Koordinazioa (Koordinatu)
IMQ Prevención-ek EJK (Enpresa Jardueren Koordinazioa) zerbitzu berri bat jarri du bezeroen eskura Koordinatu plataformaren bidez.
171/2004 Errege Dekretuak garatzen duen Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak bere 24. artikuluan enpresa-jardueren koordinazioari dagozkion betebeharrak ezartzen ditu. Horretarako, zentro berean enpresa bat baino gehiagoko langileek lan egiten dutenean, enpresa horiek laneko arriskuen prebentzioko araudiaren aplikazioan lankidetzan aritu behar dute, eta, dagokionaren arabera, koordinazio-bitarteko hauek ezarri behar dituzte:
- Prebentzio-arloko informazioa elkar trukatzea.
- Enpresen arteko edo enpresen eta segurtasun- eta osasun-batzordeen arteko bilerak egitea aldiro-aldiro.
- Jarraibideak ematea.
- Prebentzio-baliabideak izatea.
- Prebentzio-jarduerak koordinatzeko arduraduna izendatzea.
Laneko arriskuen prebentzioan enpresa-jardueren koordinazioa errazago kudeatzeko enpresek duten software-beharrari IMQ Prevención-ek ematen dion erantzuna da Koordinatu.
Online tresna da Koordinatu, informazio guztia ingurune bakar batean biltzeko aukera ematen duena; horrela, zama administratiboa murrizteko eta zure azpikontratatuen eta bezeroen Laneko Arriskuen Prebentzioaren kudeaketa eraginkorragoa eta aktiboagoa egiteko aukera ematen du.
Plataforma honek enpresak, langileak eta lan-taldeak kontrolatuta edukitzeko aukera ematen du, horrek prebentzioaren kudeaketa egokia egiteko eta legezko betebeharrak betetzeko dakarren lasaitasunarekin.
Eraikuntza
Laneko Arriskuen Prebentzioa jarduera-sektore guztietan da aplikagarria eta eraikuntzako obren esparruan, bereziki, araudi espezifikoen eta Azpikontratazio Legearen bitartez garatu da. Parte hartzen duten eragile ezberdinei (promotorea, kontratista, azpi-kontratista eta autonomoak) ezar dakizkieke baldintza legal horiek eta zenbait prebentzio-betebehar edo ekintza finkatzen dituzte, arriskuren identifikazio eta ebaluazioari, prebentzio-jardueraren planifikazioari eta prestakuntzari dagokienez.
Besteak beste, honako prebentzio-jarduerak azpimarra ditzakegu:
Segurtasun eta Osasun Planak:
Segurtasun eta osasun plana Kontratistak osatutako dokumentu edo dokumentu multzoa da, obra-proiektuarekin koherente eta segurtasun/osasun arloko azterketan oinarritutakoa. Bertan, obran diren beharrak, eraikuntza-prozesua eta kontratista/azpi-kontratisten berezko teknologiak integratu behar dira.
Ondorioz, identifikazio-ekintzen antolamendurako oinarrizko tresna izan behar da eta, hala behar denetan, baita arriskuen ebaluaziorako eta prebentzio-jarduerarakoa ere, hala, obrak iraun bitartean segurtasun eta osasun arloetan dagokion baldintzak bermatzeko.
Segurtasun eta osasun plana obra hasi baino lehen onartu behar du obra-zuzendariak edo, halakorik izendatzekotan, segurtasun eta osasun arloko koordinatzaileak.
Honakoa da, oro har, segurtasun eta osasun planaren edukia:
- Obraren xede eta irismena.
- Obran laneko arriskuen prebentziorako baliabide espezializatuak eta antolamendu-modua definitzea.
- Obraren eta produkzio unitate edo faseen deskribapena.
- Aurreikusitako arriskuen eta fase bakoitzeko prebentzio-neurrien identifikazio eta ebaluazioa.
- Larrialdietarako eta lehen sorospenerako neurriak.
- Istripua edo arrisku larri eta berehalakoa dagoenean jarduteko jarraibideak.
- Laneko ekipoak erabiltzeko neurriak.
- Baldintzen agiria.
- Planoak.
- Aurrekontua.
- Eranskinak.
Obrako bisitak:
Obrako bisitak kontrolerako prebentzio-ekintzak dira eta, horri esker, eskudun teknikariak igorritako informazioaren bitartez, obrako promotoreak beharrezko neurriak ezarri ahal izango ditu bisitatutako tokian lan-baldintza egokiak manten daitezen.
Obrako promotorearekin adostutako maiztasunaren arabera egingo dira obrako bisitak, komenigarria da gutxienez astero egitea.
Bisiten emaitzak erregistratu egingo dira, atzemandako arrisku-faktoreak eta ekintza-proposamenen irregulartasunak jasota.
Promotore eta kontratistak bisiten erregistro horiek aztertu beharko dituzte; enpresa kontratatzaileak, adieraziko diren gomendioen bitartez, lan-baldintzak egokitzeko ardura izango du eta promotoreak, bere aldetik, baldintzok bete daitezela exijitzeko ardura.
Segurtasun eta osasun arloko koordinatzailea:
Eraikuntza obretan, obra-proiektua osatzen proiektugile batek baino gehiagok parte hartzen badute, promotoreak segurtasun eta osasun arloko koordinatzaile bat izendatu beharko du. Era berean, obra gauzatzeko orduan enpresa bat baino gehiagok parte hartzen badu (edo enpresa batek eta langile autonomoek), promotoreak segurtasun eta osasun arloko koordinatzaile bat izendatuko du obraren gauzatze-aldirako, lanak hasi baino lehen edo egoeraren berri izan bezain laster.
Segurtasun eta osasun arloko koordinatzaileak, obrako promotoreak izendatutako teknikari eskudun den aldetik, araudiaren arabera definituta dauden betebeharrak izango ditu, honako ekintza-zerrendan zehaztutakoak:
- Segurtasun eta Osasun arloko Koordinatzaileak (CSS) kontratista bakoitzak aurkeztutako Segurtasun eta Osasun Plana onartzea eta ikus-onestea, proiekturik gabeko langileen ebaluazio espezifikoa egitea.
- Gertakarien Libururen Tramitazioa.
- Azpi-kontratazio Liburuaren Kontrola.
- Enpresa arloko jardueren koordinazioa. Dokumentuen Kontrola.
- Obra-bilerak.
- Obrako bisitak.
- Segurtasun Planaren edo Arriskuen Ebaluazio Espezifikoaren jarraipena.
- Elkartutako enpresek hartutako neurrien kontrola.
Prebentzio Baliabidea
Lantoki batean arrisku-egoera sor daitekeenean, Prebentzio Baliabide izeneko prebentzio-teknikarien presentzia beharrezkoa izaten da, baldin eta aldi berean edo segidan garatzen diren eragiketek egoera larriagotu edo aldarazten badute, edo araudiak zein Laneko Ikuskatzailetzak eskatutako jarduera edo prozesuak burutzen badira.
Prebentzio Baliabidea definitutako arrisku-egoeraren inguruan egongo da, horrek iraun bitartean.
Kanpoko prebentzio-zerbitzuaren eta berau kontratatzen duen enpresariaren adostasunez izendatzen da prebentzio-baliabidea eta, funtzioak definitzeko, zerbitzua eman baino lehenago zehaztu beharko dira kontrol- eta erabakitze-ahalmenak.
Funtzio horiek egokiro burutzeko, honako baldintzak bete beharko dira.
- Behatu beharreko jardueraren gaineko gaitasun, ezagutza eta esperientzia duen pertsona izango da Prebentzio Baliabidea.
- Ekintzarako nahikoa neurri izango dituzte, hala nola, ekintzarako jarraibide eta prozedurak.
- Izendapena idatziz egingo da, zaintzarako ekintza eta funtzioak definituta.
- Eraikuntza sektorean kontratistak izendatu beharko du Prebentzio Baliabidea.
Segurtasun industriala
ATEX /ATLE – Atmosfera leherkorrak
Gure helburua:
Zuri laguntza ematea Lantokian Atmosfera Leherkorretatik eratorritako Arriskuekiko Esposizioan dauden Langileen Osasuna eta Segurtasunari buruzko 681/2003 EDn ezarritako betebeharrak betetzen, baita harekin lotutako gainerako araudia betetzen ere, esaterako, Potentzialki Leherkorrak diren Atmosferetan erabiltzeko Tresna eta Sistemen Erregelamendua edo Behe Tentsioaren Erregelamendua.
Zerbitzuak:
- Zure instalazioko ATLE Zonak sailkatzen ditugu, zonak sailkatzeko arau espezifikoen arabera eta beste Segurtasun Industrialeko Erregelamenduen arabera.
- Leherketen Aurka Babesteko Dokumentua (LeABDa) prestatzen dizugu.
- Zure ekipamenduak ATLE Zonen Sailkapenari egokitzen zaizkion aztertzen dugu.
- ATLE arloko prestakuntza (ingeniaritza, eragiketa, mantentzea, kudeaketa,…) ematen dugu zure lantokian.
- Lan-prozedura seguruak prestatzen ditugu ATLEgatiko leherketa-arriskua duten instalazioetan.
- Leherketa-arriskuen analisi kualitatibo eta kuantitatiboa egiten dugu HAZOP metodologia edo Ondorioen Kalkulua erabiliz, ingeniaritzan oinarrituta (plantaren Layout diseinua, eraikuntza-ezaugarriak, …).
Makinak egokitzea
Makina konbentzionalak eta konplexuak
IMQ Prevención-ek enpresen eskura jarri ditu bi zerbitzu berri, Erakundeei laguntzeko lan-taldeei lotutako Behar Legalak betetzen.
ZERBITZU INTEGRALA. 1995. urtea baino lehenagoko makina egokitzeko:
- Egokitzapen Txostena 1215/97 E.D.
- Konponbide teknikoak aurkeztu.
- Aurrekontua aurkeztu.
- Konponbide mekaniko, elektriko, hidrauliko eta pneumatikoak burutu.
- Egokitzapen ziurtagiria.
CE MARKAKETA lortzeko zerbitzua:
- Jasotzeko aparatu propioak.
- Makina berriak.
- Fabrikazio propioko makinak.
Espediente teknikoa:
- Aholkularitza araudiari buruz.
- Arriskuen ebaluazioa.
- Konponbide teknikoak.
- Ikuskaritza eta jarraipena fabrikazioan.
- Argibideen gidaliburua eta dokumentazioa.
SEVESO
Gure helburua:
Zuri laguntza ematea, Substantzia Arriskutsuek parte hartzen duten Istripu Larriei buruzko indarrean dagoen araudia (1254/1999 ED eta haren moldaerak, eta 1196/2003 ED) betetzen direla bermatzeko beharrezko azterketak eta ekintzak egiteko, eta horrela instalazioaren segurtasuna areagotzeko.
Zerbitzuak:
- Administrazioari egin beharreko Jakinarazpena prestatzen eta kudeatzen dugu.
- Istripu Larrien Prebentzio Politika garatzen/ebaluatzen dugu, baita hark beste Kudeaketa Sistemetan duen integrazioa ere.
- Autobabeserako Plana eta/edo Segurtasun Txostena prestatzen edo eguneratzen dugu/ditugu, 1196/2003 EDarekin eta Babes Zibilaren Eskuliburuekin bat.
- Langile guztiekin egindako informazio- ea prestakuntza-bilera teoriko nahiz praktikoen bidez ezartzen dugu Plana. Bilera horiek espezifikoak dira, Planaren arabera. Larrialdi Simulazioak ere egiten ditugu.
- Autobabeserako Plana urtez urte egokitzen eta mantentzen dugu, eta auditoria bat egiten dugu haren gaurkotasunaz eta ezagutzaz.
Balio erantsia:
- Nahi duzu zure plantaren segurtasunaren Egokitze, Gomendio eta Hobekuntza Dokumentu bat?
- Gainera, egin nahi duzu Prozesu Arriskuen Azterketa bat HAZOP, SIL, What If metodologiekin, eta Ingurune Arriskuen Azterketa bat CIRMA metodologiarekin?
- Egin nahi duzu Ondorioen Kalkulu bat? ZORROTZA! ?
- Egin nahi duzu Lehen Sorospen eta Suteen aurkako Borrokaren prestakuntza praktikoa?
- Nahi duzu guk kudeatzea zure Autobabeserako Plana eta/edo Segurtasun Txostena: OCA bidez ziurtatzea, Organo Eskudunari entregatzea eta ikusonestea?
Segurtasun aholkularia
Gure helburua:
Enpresak bete dezala Salgai Arriskuen Araudi nazionala, errepidezkoa nahiz trenbidezkoa, baita Europako araudia ere (ADR eta RID), edozein dela ere Salgai Arriskuaren mota.
Eskaitzen dugun zerbitzua:
Enpresaren Segurtasun Aholkularia izatea Salgai Arriskutsuen Garraiorako.
Zergatik kontratatu gu?
- Prozedura espezifikoak prestatzen/berrikusten ditugu Salgai Arriskutsuen identifikazio, manipulazio, garraio-behar eta dokumentazioari dagokienean.
- Gai arriskutsuen manipulazioari buruzko dokumentazioa prestatzen/berrikusten dugu. (Jarduketa-fitxak, Garraio-gutuna, Idatzizko jarraibideak gidariarentzat,…)
- Etengabe aholkularitza ematen dugu, eta bisitak eta auditoriak egiten ditugu sistema osoak legeak eta segurtasun-eskakizunak bete ditzan.
- Araudi espezifikoa duten arriskuak identifikatzeko laguntza ematen dugu: lanerako lekuak, PKB, EITE, Petrolio-instalazioak, eta Lantokiaren Hasierako Ebaluazio Txostena egitea.
- Langileei prestakuntza ematen diegu Gai Arriskutsuen erabileraz, Lehen Sorospenez eta Suteen aurkako Borrokaz.
- Salgai Arriskutsuen zama-lanetan edo garraioan gerta daitezkeen Istripuen Simulazioak egiten ditugu.
Ekipamenduak zainpean jartzea eta blokeatzea – LOTO (LOCK OUT- TAG OUT)
Gure helburua:
SEGURTASUNA eskaintzea eta laguntzea lan-ekipamenduen 1215/97 EDtik eratorritako betebeharrak betetzen, makinen eta instalazioen mantentze-lanetan errespetatu beharreko baldintza orokorrei dagokienean, energia arriskutsuen kontrol-programa bat aplikatuz, baita 614/2001 EDtik eratorritako betebeharrekin ere, instalazio elektrikoen lanetan.
Eskaitzen ditugun zerbitzuak
- Prebentzio Zerbitzuarekin lankidetza, “LOTO” energia arriskutsuen kontrol-programa abian jartzeko beharrezko jardueretan.
- “LOTO” programentzat euskarri diren prozedurak, jarraibideak eta fitxak prestatzea.
- Identifikatzea energia-iturriak, haien eragikera eta blokeo-gailu egokienak, eta biltegiratutako energiak eta haiek xahutzeko edo haiei eusteko moduak.
- Erakundearentzat eta mantentze-lanetan ari den lantaldearentzat giltzarrapo bidezko blokeo-sistema egokiena hautatzea.
- Prestakuntza ematea LOTO programa batean esku-hartzen dutenen eragileei, koordinatzaileari, langile baimenduari eta erabiltzaileari.
- Blokeo-sistemen hornidura:
- LOTO programaren auditoriak.
Zainpean ez jartzeak, erroreek, hanka-sartzeek edo makina bat ezgaraian abaian jartzeak mantentze-lanetan eragin ditzaketen istripu hilgarriak saihestuko dituen programa zorrotz eta segurua ezartzeko aukera eskaintzen dugu.
Higiene Industriala
Kutsatzaile fisiko zein kimiko edota biologikoek lanean eragin ditzaketen gaixotasun eta istripuak saihesteko, oro har, honako jarduerak garatu daitezke:
- Urteko egitaraua osatzea, espezialitate ezberdinen arteko adostasunez.
- Laginketarako plan eta estrategiak sortzeko aholkularitza.
- Arrisku higienikoekiko esposizioaren identifikazio eta analisia.
- Agente kimikoekiko esposizioaren ebaluazio sinplifikatua.
- Prebentzio Ekintza planifikatzeko Aholkularitza.
- Neurri zuzentzaileen eraginkortasunaren jarraipena.
- Higiene industrialarekin lotutako prestakuntza eta informazio espezifikoa.
- Laneko gaixotasunen gaineko ikerketa.
- Segurtasun eta Osasun Batzordean parte-hartzea.
- Lan Agintaritzekiko harremanetan orientazioa eta babesa.
- Jardueren memoria, espezialitateen arteko adostasunez.
Agente kimikoak
Agente kimikoekiko esposizioaren arriskuak ebaluatzeko, lan-inguruko kutsatzaileak aztertu eta antzeman behar dira. Inkesta higienikoaren bitartez, osasunean eragin daitezkeen arriskuak identifikatu eta ebaluatzen dira (ezarritako muga-balioekin konparatuta) eta kontrolerako beharrezko neurriak proposatzen dira. Agente kimikoekiko esposizioak eragin dezakeen arrisku higienikoaren ebaluazioak jarraian agertzen diren elementu edo atalak barne hartzen ditu, honako sailkapenaren arabera:
- Hautsak: Airean dauden partikula solidoak, material solidoen desgregazio mekanikoko prozesuek (lixatzea, leuntzea, ehotzea…) sortutakoak: hala nola, oxido metalikoak, metalak, silizea, egurra…
- Keak: Airean dauden partikulen multzoa, material karbonotsuen (ikatz edo petrolioaren) errekuntza-prozesuek sortutakoak: hala nola, petrolioa, asfaltoa, ikatza…
- Ke metalikoak: Gas-egoeraren kondentsazio-prozesuan, metalaren fusio, sublimazio eta lurruntzearen ondorioz sortutako partikula solido metalikoak. Oxido gisa agertzen dira normalean, erreakzio kimiko hori izaten baitu sarritan (beruna, magnesioa, kobrea, nikela, kromoa, burdina…).
- Lainoa/lanbroa: Gas-egoeraren kondentsazioak edo irakindako likido baten desintegrazioak sortutako likido tanta txiki sakabanatuak (olio minerala, azido sulfurikoa, disolbatzaile lainoztatuak…).
- Zuntzak: Ingurumen-balorazioetan zuntz gisa definitzen da gutxienez 3:1 luzera/lodiera duen partikula oro. Zuntz arnasgarriak dira 5 mikra baino luzera handiagoa, 3 mikra baino diametro txikiagoa eta 3:1 luzera/lodiera edo handiagoa duten partikula guztiak. (amianto zuntzak, zuntz zeramiko erregogorrak, beira-zuntza…).
- Gasak: Sakabanatzean espazio osoa betetzen duten fluido amorfoak (COx, NOx, Ozonoa, Hidrogeno Zianuroa [HCN]…).
- Lurrun organikoak: Nagusiki substantzia likidoaren fase gaseosoa dira, nahiz eta substantzia solidoarena ere izan daitekeen. (eterrak, zetona, alkoholak, deribatu kloratuak, isozianatoak, HAP’ak…).
Agente fisikoak
Arrisku fisikoak dira, lan-giroan modu eta maila jakin batean agertuta, osasun-arriskuak eragin ditzaketen energiaren egoera edo forma ezberdinak (soinu-presioa, bero-presioa, presio mekanikoa, elektromagnetikoa, etab). Agente hauetako asko era espezifikoan balora eta konpara daitezke, indarreko araudian muga-esposizio gisa ezarritako mailen arabera. Horretarako, aurrez kalibratutako neurketa-ekipoen bitartez, ebaluazio-ekintzak zehazten dira arrisku espezifikoak ebaluatzeko, besteak beste:
- Zarataren ebaluazioa.
- Estres termikoaren ebaluazioa.
- Bibrazioen ebaluazioa.
- Erradiazio optiko artifizialekiko esposizioaren ebaluazioa.
- Eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren ebaluazioa.
- Karga elektrostatikoaren presentziaren analisia.
Agente biologikoak
Arrisku biologikoa da bakteria, birus, onddo eta parasitoek sortutako infekzioa hartzeko arriskua. Arrisku biologikoa lanpostu ezberdinetan sor daiteke; osasun arloan, abelazkuntzan zein ohiko bulegoetan. Mikroorganismo bat kontaktu dermiko (zauri edo sastada), ingestio edota aerosolen inhalazio bidez sar daiteke gorputzean. Mikroorganismoekiko esposizioak eragindako arrisku biologikoa jarraian aipatzen diren ekintzen bidez ebalua daiteke:
- Eraikinetan, barneko airearen kalitatearen azterketa.
- Airearen eduki mikrobiologikoaren ebaluazioa.
Ergonomia
Zama fisikoa
Langileak lanaldian zehar egin beharreko jarduera fisikoen multzoa da laneko zama fisikoa. Jarduera fisiko bakoitzarekin egin beharreko esfortzuak energia kontsumo jakin bat eragiten du; eskatutako esfortzua zenbat eta handiagoa izan, energia kontsumoa ere handiagoa. Aldi berean, esfortzu fisikoa gorputz-jarrerarekin eta mugimendu errepikakorrekin lotuta dago.
Zama fisikoak eragindako arriskuak honako jarduerekin lotuta daude:
- Zamak eskuz erabiltzea.
- Mugimendu errepikakorrak.
- Gorputz-jarrera behartuak.
Lanpostuan zamak eskuz erabiltzeko beharra, gorputz-jarrera behartuak eta mugimendu errepikakorrak eragiten dituzten zereginen aurrean, ezinbestekoa da lanarekin lotutako arriskuen berariazko ebaluazioa egitea, metodo kontrastatuen bitartez.
Hasierako arriskuen ebaluazio-prozesuaren edo dagozkion berariazko ebaluazioen emaitzetan oinarrituta, lanpostuen diseinua hobetzera bideratutako planak ezarri beharko dira, pertsonen ezaugarrietara ergonomikoki egokituta.
Ekintza-plan horietan, prestakuntza eta informazio planak eta, hala behar denetan, norbera babesteko ekipoen erabilera barne hartu beharko dira.
DBP duten lanpostuen konfigurazioa.
DBP Datuak Bistaratzeko Pantaila da, informazio alfanumeriko eta grafikoa barne hartzen duen pantaila baten baliokidea, erabilitako bistaratze metodoa edozein dela ere.
DBP ekipamenduaz osatutako lanpostuan, normalean, bistaratze pantailadun ekipoa dago, honako osagaiek osatzen dutena: teklatua edo datuak sartzeko gailua, pertsonaren eta makinaren arteko konexioa egiteko programa, aplikazio ofimatikoak, eserlekua, mahaia edo lanerako azalera, eta inguru hurbileko lan-eremua.
Oro har, DBPekin ari den langiletzat joko da egunean 4 orduz baino luzaroago edo astean 20 orduz baino luzaroago horretan ari dena. Hala eta guztiz ere, aipatutako araua moldatu beharko da 2 eta 4 orduz diharduen langileen kasuan, baldin eta baldintza bereziki kaltegarriak badaude, arrisku-faktore hori arautzen duen erregelamenduaren arabera (488/1997 ED, Datuak bistaratzeko ekipoekin lan egiteko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenei buruzkoa).
“Bistaratzeko pantailak” dituzten lanpostu guztietan egin behar da arriskuen ebaluazioa, baldin eta ekipamendu horiek erabiltzen dituzten enplegatuak “langile erabiltzailetzat” har badaitezke.
Arriskuen ebaluazioa burututa eta lanpostuan egin beharreko aldaketak identifikatuta, helburu hori lortzeko ekintza-planak ezarri beharko dira, begien nekea eta karga fisikoa saihesteko ariketak ahaztu gabe.
Lan-giroaren baldintzak.
Lanpostuetan segurtasun eta osasun neurri egokiak bete behar dira. Lan-giroaren arrisku-faktoreei dagokienez, 486/1997 EDan, lantokietako oinarrizko segurtasun eta osasun xedapenak ezartzen dituenean, jasotako baldintzak kontuan izan behar dira.
Araudi horretan, lantokietan aplikagarri diren beste baldintza batzuez gain, zenbait alderdiren gaineko balio edo maila egokiak jasotzen dira, hala nola, argiztapen, tenperatura, hezetasun erlatibo eta airearen abiadurari dagozkienak.
Lan-giroaren arriskuaren balorazioa neurketa-ekipoen (termohigrometro, anemometro, luxometro eta abarren) bitartez egiten den analisi espezifikoaren araberakoa da. Neurketa-ekipo horiei esker, lan-baldintzak hobetzeko beharrezko neurriak jasoko dituzten ebaluazio-txostenak osatzen dira.
Psikosoziologia Aplikatua
Arrisku psikosozialaren ebaluazioa
ISTAS-21 metodoa
Metodologia.
Faktore psikosozialak dira lanaren antolakuntzan sortzen diren arrisku faktoreak, eta mota honetako erantzunak sortzen dituztenak:
- Fisiologikoak (erreakzio neuroendokrinoak),
- Emozionalak (antsietate sentimenduak, depresioa, alienazioa, apatia eta abar),
- kognitiboak (hautemateko eta kontzentratzeko gaitasuna, sormena edo erabakiak hartzeko gaitasuna murriztea eta abar) eta
- jarrerazkoak (alkoholaz, drogez, tabakoaz eta indarkeriaz abusatzea, behar izan diren arriskuak hartzea eta abar).
“Estres” izenez ezagutzen ditugun erreakzioak dira eta intentsitate, maiztasun eta iraupen jakin batzuetan gaixotasunak ekar ditzakete.
CoPsoQ ISTAS 21 metodoak neurtu egiten ditu arrisku psikosozialeko faktoreak lantokian. Hau da, zientifikoki frogatuta dagoenean laneko ezaugarri batzuek osasunerako kalte argia izan dezaketela.
Galdetegiak 20 dimentsio edo faktore psikosozial hartzen ditu barne, 6 talde handitan banatuta:
TALDEAK | ARRISKU DIMENTSIOAK EDO FAKTOREAK |
---|---|
Laneko eskakizun psikologikoak | Eskakizun kuantitatiboak Emozioak ezkutatzeko eskakizuna Eskakizun emozionalak Lan erritmoa |
Presentzia bikoitza | Presentzia bikoitza |
Lanaren gaineko kontrola | Eragina Garatzeko aukerak Lanaren zentzua |
Babes soziala eta lidergoaren kalitatea | Harreman sozialetarako aukerak Kideen babes soziala Nagusien babes soziala Lidergoaren kalitatea Talde-ikuspegia Aurreikusteko gaitasuna Rolak argi izatea Rolen arteko gatazka |
Laneko konpentsazioak | Estimua Enpleaguari buruzko ziurtasun falta Lan baldintzei buruzko ziurtasun falta |
Kapital soziala | Justizia Konfidantza bertikala |
Jardunbidea
PROZESUAREN FASEA | Nork burutuko du? |
---|---|
ARRISKUEN EBALUAZIOA | |
Erabiliko den metodoa adostea
|
IMQ Prevención-eko Aholkulari Teknikaria Segurtasun eta Osasun Batzordea |
Landa-lana prestatu eta burutzea
|
Talde-lana eta IMQ Prevención-eko teknikaria aholkulari gisa |
Emaitzak interpretatzea eta prebentzio neurriak adostea
|
IMQ Prevención Lan-taldea Segurtasun eta Osasun Batzordeak berretsi egingo ditu lan-taldeak martxan jartzen dituen prebentzio neurriak eta arriskuen ebaluazioari buruzko dokumentua. |
FPsico metodoa
Metodologia.
Faktore psikosozialak dira lanaren antolakuntzan sortzen diren arrisku faktoreak, eta mota honetako erantzunak sortzen dituztenak:
- Fisiologikoak (erreakzio neuroendokrinoak),
- Emozionalak (antsietate sentimenduak, depresioa, alienazioa, apatia eta abar),
- kognitiboak (hautemateko eta kontzentratzeko gaitasuna, sormena edo erabakiak hartzeko gaitasuna murriztea eta abar) eta
- jarrerazkoak (alkoholaz, drogez, tabakoaz eta indarkeriaz abusatzea, behar izan diren arriskuak hartzea eta abar).
“Estres” izenez ezagutzen ditugun erreakzioak dira eta intentsitate, maiztasun eta iraupen jakin batzuetan gaixotasunak ekar ditzakete.
FPSICO 3.0 metodoak identifikatu eta neurtu egiten ditu arrisku psikosozialeko faktoreak lantokian. Hau da, zientifikoki frogatuta dagoenean laneko ezaugarri batzuek osasunerako kalte argia izan dezaketela.
Galdetegiak 27 dimentsio edo arrisku psikosozialeko faktore hartzen ditu barne, 5 talde handitan banatuta:
TALDEAK | ARRISKU DIMENTSIOAK EDO FAKTOREAK |
---|---|
LANEKO DENBORA | Lanaldia Asteko atsedenaldia Laneko bizitza eta bizitza soziala uztartzea |
AUTONOMIA | Denboraren autonomia Erabakiak hartzeko autonomia |
LAN KARGA | Denboraren presioa Arreta esfortzua Egitekoaren kantitatea eta kalitatea |
ESKAERA PSIKOLOGIKOAK | Eskakizun kognitiboak Eskakizun emozionalak |
ANIZTASUNA/EDUKIA | Errutinazko lana Lanaren zentzua Lanaren ekarpena Lanaren aitorpena |
ARTE-HARTZEA/GAINBEGIRATZEA | Parte-hartze maila Nagusiak egikaritutako kontrola |
LANGILEAREN INTERESA/KONPENTSAZIOA | Langileari emandako informazioa Garapen profesionalerako erraztasunak Prestakuntzaren balorazioa Ahaleginaren eta ordainsarien arteko harremana Soldatarekiko asebetetzea |
ROLA GARATZEA | Rolen anbiguotasuna Rolen arteko gatazka Rolaren gainkarga |
HARREMANAK ETA BABES SOZIALA | Iturri desberdinen babes sozial instrumentala Harremanen kalitatea. Gatazka, indarkeria eta diskriminazioa. |
Jardunbidea
FASE DEL PROCESO | ¿Quién la realizará? |
---|---|
EVALUACION DE RIESGOS | |
Acordar la utilización del método
|
Asesor Técnico del IMQ Prevención Comité Seguridad y salud |
Preparar y realizar el trabajo de campo
|
Grupo de trabajo y el técnico de IMQ Prevención como asesor |
Interpretar los resultados y acordar medidas preventivas
|
IMQ Prevención Grupo de trabajo El CSS ratificará las medidas preventivas que el grupo de trabajo acuerde poner en marcha y el documento final de evaluación de riesgos. |
ICMA Metodoa
Eboluzio psikosozialaren berezko metodoa.
Pertsonekin burutzen ditugun ohiko inkesta psikosozialen, arriskuen balorazio-inkesten eta gatazka diagnostikoaren arteko puntua.
Enpresan sortu daitezkeen edo gertatzen ari diren gatazken egoeraren sei modulu ezberdinen bitartez aztertzen da ICMA (Esku-hartzea, Gatazka, Hobekuntza y Ingurua) proiektua. Gatazken aurrean erakundearen egoera ebaluatzeko eta berauek konpontzera bideratutako diagnostiko bat egiteko balioko duen tresna eskuratzea da metodoaren helburu nagusia.
Laster izango dugu gure artean proiektu hau, besteak beste, Osalan, EHU/UPV, Osakidetza, laneko ikuskatzailetza eta Lan Harremanen Kontseiluko kideen arteko lankidetzari esker. Metodo garrantzitsu eta aitzindaria da, antzemate eta esku-hartze puntuen arteko pausua.
Gatazken diagnostikoa
Gehienetan, erakundeak orokorrean eragingarritasuna galtzen du eta kaltetuta geratzen da bertan era desegokian kudeatutako egoerak sortuz gero. Egoera horrek sorrarazitako gastuak oso handiak izaten dira (eragingarritasuna galdu, absentismo maila altua, motibazio galera, etab.).
Gatazkak konpontzeko diziplinak egoera hori zerk eragiten duen jakiteko sistema eskaintzen du, eta horri aurre egiteko proposamenak diseinatzeko aukera ematen du.
Helburuak
- Orokorra
- Gatazka egoeraren analisia jasotzen duen eta egoerari aurre egiteko proposamenak sartzen dituen txosten bat egitea.
- Bereziak
- Egoera hori zergatik sortu den ulertzea.
- Egoera horren protagonista diren pertsonak zein diren jakitea, eta jokaera horri buruzko ondorioak lortzea.
- Jendaurreko jokaerak dituzten aldeen erantzukizuna aztertzea.
- Egoera hori zergatik sortzen den aztertzea.
- Egoera hori gainditzeko jarduketak proposatzea.
Metodologia
Diagnostiko hori egiteko, gatazken konponketak eskaintzen dituen metodologia erabiliko da. Ez dio inori errua botatzeko asmorik: egoera ulertzea da xedea.
Diagnostikoaren etapak
- Zuzendaritzari helburuak eta burutu beharreko ekintzak aurkeztuko zaizkio.
- Erakundearen gainerako entitateei aurkezpena (sindikatu, segurtasun eta higiene egiturak, etab.).
- Erakundeari aurkeztea.
- Enpresaren ezaugarrien aurkezpena, bertan dituen pertsona kopuruaren eta organigramaren gainekoa.
- Pertsona kopuru ordezkatzaile bati banakako elkarrizketak, gauza hauei buruzko informazioa lortzeko:
- Gatazkaren historia, nola sortu zen eta zergatik. Gatazkari buruz zer eraiki duen bakoitzak eta taldeak, eta zein inguruabar izan diren gatazka hori handitu dutenak.
- Bertan zenbat mikro-gatazka dauden jakin, eta, horretarako, gatazkaren mapa bat egin.
- Partaideak: Gatazkaren partaideak zein diren jakin. Zein talde dauden, kohesio maila eta egoera horri zertarako eusten dioten.
- Gatazka (arazoaren)* kausak definitu. Gatazka nola bilakatzen den jakin.
- Informazio hori jasotzeko lan-foroak (erakundeak pertsona kopuru handia duenean).
- Txosten bat egitea, jarduketa proposamenak jasotzen dituena.
Kanpo bitartekaritza
Justifikazioa
Gatazka erakundeari kalte egiten ari zaionean, -normalean maila ekonomikoan eta emozionalean- beharrezkoa izan daiteke enpresatik kanpoko profesional bat egotea bitartekaritza lanak egiteko. Erakunde-bitartekaritza gatazkak eraldatzeko prozedura bat da, non hirugarren pertsona batek –gatazken konponketan profesionala, eta bi aldeekiko eta gatazkarekiko inpartziala- bi aldeentzako onargarria den irtenbide batera iristen laguntzen baitie.
Esku hartzen duen hirugarren pertsona horrek –bitartekaria- aldeei laguntzen die egoki irizten dituzten erabakiak hartzen, erabakitzeko eskubidea beregan gorde gabe. Inola ere ez du irtenbiderik proposatu edo erabakitzen. Beharrezkoa da lan hori borondatezkoa eta konfidentziala izatea, eskaera egiteagatiko kalteak saihestuz.
Metodologia
Bitartekaritza lana laburki adierazita:
Lan-taldeen gainikusketa eta coaching – Gatazken konponketan
Justifikazioa
Zenbaitetan, gatazka egoera detektatua dago, analisia eginda, baina taldeak zailtasunak ditu oraindik era kohesionatuan lan egiteko.
Kasu hauetan, beharrezkoa izan daiteke lan-taldearekiko arreta pertsonalizatuagoa; hori da gainikusketa.
Beste alde batetik, pertsona bat –edo zuzendaritza talde bat- izan daiteke oso errotutako zailtasunak dituena, eta prestakuntza ikastaro bat agian ez da nahikoa izango aldaketa egoki bat lortzeko. Orduan, coaching prozesu bat proposatzen da helburu hauek betetzeko.
Helburuak
- Orokorrak
- Profesionalei laguntza eskaintzea gatazkak konpontzeko lanetan, koordinazioan, komunikazioan eta eguneroko zailtasunak gainditzeko lanean.
- Bereziak
- Baliabide eta gaitasun pertsonalak garatzen laguntzea.
- Pertsona bakoitzak bere lana betetzean duen erantzukizuna sustatzea.
- “Erretakoaren sindromea”ri (burn-aut) aurre hartzea.
- Gatazken kudeaketa egokirako erremintak ematea.
- Lan giroa eta talde-kohesioa hobetzea.
- Adingabekoei emandako arreta optimizatzea.
- Lan-taldeetako arduradunei laguntza eta erremintak ematea pertsonek eta lan-taldeek bizi dituzten egoerei aurre egiteko.
Metodologia
Egoera honek askotariko metodologiak behar ditu zehaztutako helburuak betetzeko. Orokorrean, hausnarketa eta analisizko metodologia erabiltzen da lan honetan. Lan jardunean sortzen diren gatazkak, kezkak eta zailtasunak hartzen dira gaitzat, eta aldaketa da helburua.
Balint taldeak edo Ataza Terapiakoak: Eguneroko egoerak, egoera jakin batzuk, oinarri hartuta, profesionalen eta adingabeen arteko elkarreraginak analizatzea; maila emozionalean, jokabidean eta maila kognitiboan zein eragin duten aztertzea, besteak beste.
Coaching ontologikoa:Inplikatutako pertsonek egiten dituzten kontakizunetan oinarrituta, narrazio ofiziala deseraikitzen da eta historia alternatiboa sortzen da aldaketa eragiten laguntzeko.
Diskurtsoaren analisia.
Gatazkei aurre egitea lan-taldeetan:Gatazkak konpontzeko teknikak aplikatuko dira:
Erraztea, bitartekaritza eta talde-kohesioa: elkarrizketa balioztatzaileak
Gatazkaprotokoloa
Justifikazioa
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeak xedatzen duenez, beharrezkoa da gatazkak ebazteko prozedurak garatzea jazarpen moral, sexu jazarpen eta genero arrazoiengatiko jazarpena dagoen kasuetan. Barne-salaketa dagoenean jartzen dira protokoloak martxan eta langileak osasuna oso kaltetuta duenean garatu ohi dira. Planteamendu erreaktiboa da, berantiarra eta puntuala, jazarpen psikologiko eta sexual egoeretan baino aplikatzen ez dena. Egun, protokoloetan ez dira jasotzen jazarpen egoerarik ez denean hartu beharreko neurriak, beraz, erakundean gatazka ebazteke geratzen da.
Baina posible da erakundeetako gatazka-egoerak antzemateko protokoloak eta sistema globalak sortzea. Partaide ezberdinen artean sortutako sistemek erakundearen estamentu guztien babesa izango dute eta eraginkortasunez ezarriko dira.
Egitaraua
- Zuzendaritzari eta erakundearen gainontzeko Egiturei (Segurtasun eta osasun batzordeari, sindikatuei…) helburuak aurkeztea.
- Protokoloa diseinatuko duen taldea osatuko duten pertsonak zehaztea.
- Sor daitezkeen gatazken analisia eta horien trazabilitatea.
- Erakundearen errealitatera egokitutako protokoloa osatzea.
- Horren garapena planifikatzea eta erakundeko sail guztiei jakinaraztea.
- Horren arabera sortutako Arau Teknikoak betetzeko ebaluazioa.
- Protokoloa hedatzea.
Banakako psikoterapiak
Justifikazioak
Eguneroko lan egoerei aurre egitean, baliabide pertsonalak nahiz pertsonak bizi dituzten inguruabarrak sartzen dira jokoan. Egoera horiei aurre egiteko eta pertsonen osoko ongizatea sustatze aldera, banakako esku-hartze terapeutikoak burutuko dira.
Helburuak
Honelako esku-hartzeen helburuak hauek izango dira:
- Estresa eragiten duten bizi-egitateetan lagun egitea.
- Egoerei aurre egiteko trebetasunak eta estrategiak lantzea.
- Pertsona ulertzeko markoak berrezarri eta aldaketarako estrategiak sortu.
Metodologia era iraupena
Esku-hartze hauen iraupena esku-hartzea eskatu duen pertsonen banakako inguruabarrek markatuko dute.
Horretarako, irtenbideetan zentratutako terapiari –esku hartzean eragingarria eta azkarra dela erakutsi baitu-, gestalt eta terapia sistemikoari helduko zaio.
Laneko absentismoa kudeatu eta murrizteko programa
Justifikazioa
Absentismoaren definizioa hau da: “Lanerako gaitasun eza, luzatua edo iraunkorra, gaixotasun edo minen baten ondorioz sortutakoa”. Egoera honek zuzeneko eta zeharkako kostu handiak eragiten ditu, ekoizpenean eragiten dutenak, eta, azken batean, enpresaren kokapen lehiakorrean ere bai.
Absentismoaren kausa dira, esaterako, lan ingurunearekin lotutakoak, gaineko agintariekiko harremanarekin edo berdinen arteko harremanekin zerikusia dutenak, lan baldintzekin lotutakoak (lan kargaren eta langilearen ahalmenaren arteko harremana), lan giroa, ordainketa, lan baldintzen malgutasuna, langilea bere lanpostura itzultzean dituen baldintzak eta lantokiko gatazka-maila. Hori guztia laneko asebetetzearekin eta motibazio galerarekin dago lotuta. Horretaz gain, bizitza pribatuarekin lotutako kausak ditugu (famili arteko harremanak, gaixotasuna, heriotza, senideei eragiten dieten arazo jakin batzuk, finantza arazoak, osasun arazoak…)
Ohikoa da laneko absentismoari ikuspegi hertsagarria hartuta begiratzea, eta ez dira helburuak betetzen: epe laburrean eragingarriak badira ere, absentismoak berriro ere gora egiten du. Beharrezkoa izaten da arazo konplexu gisa hartzea, eta era sistematikoan lantzea.
Helburua
Absentismoa murriztea, lantokian osasun arazoen azpiko kausei bidea moztuz, enplegatuen osasun kontuetan prebentziozko neurriak hartuz.
Lan metodologia
Normalean, erakundeak dituen arazoen beste adierazgarri bat da absentismoa; hori dela eta, ikuspegi sistematikoa eta osokoa erabiliz ezartzen da programa hau.
Ezarritako sistemak honako fase hauek ditu:
- Erakundeko absentismoaren kausen diagnostikoa.
- Erakundeetan fenomeno honen gainean egiten den tratamendu kuantitatiboaren azterketa.
- Hori kudeatzeko Ekintza Plana egin.
- Ebaluazioa eta Jarraipena.
Medikuntza
Proba medikoak
Esfortzu-proba
Bihotzak ariketa fisiko progresiboari ematen dion erantzuna ebaluatzen da, elektrokardiograma monitorizatuz. Bihotzeko gutxiegitasuna, arritmiak edo gaixotasun koronarioa bezalako anomaliak detektatzeko modua ematen du proba honek.
Txertaketa
Txertoak gaixotasun jakin baten kontrako immunitatea sortzera bideratutako prestakinak dira, eta gorputzean antigorputzen produkzioa sustatzen da horretarako. Txertoak injekzio bidez eman ohi dira kasurik gehienetan, baina aho bidez edo sudurretik ere eman daitezke. Hainbat dosi eman behar izaten dira txertoak bere eragin babeslea lor dezan.
Tetanosa, A eta B hepatitisa, sukar tifoidea eta gripearen kontrakoak dira txertorik usuenak lan-esparruan.
Ekografia abdominopelbikoa
Sabel eta pelbis aldea Gibela, pankrea, behazun-besikula eta giltzurrunak aztertzen dira abdomeneko ekografian. Pelbisekoan, aldiz, ureterrak, maskuria, obulutegiak, umetokia eta prostata
Ekografia tresna ezin hobea da malformazioak eta alterazio nodularrak atzemateko, kistez osatutakoak batez ere.
Azterketa ginekologikoak
Proposatutako azterketak
- Azterketa fisikoa, ginekologikoa eta bularretakoa.
- Zitologia (endozerbikala nahiz exozerbikala).
- Baginako ekografia ginekologikoa.
Irudi bidezko diagnostikoa
Izendapen honen barruan sartzen diren teknologiei esker, giza gorputzaren organoak inolako ebakuntzarik gabe miatzen dira, organo horietan gaixotasun edo lesioren bat ote dagoen jakiteko, eta eboluzioa nolakoa den ikusteko.
Erabilienak honako hauek dira:
Erradiografiak, Ekografiak, Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (OTA) eta Erresonantzia magnetikoa
Analitika bereziak
Markatzaile tumoralak
Minbizia duen pertsona baten gorputzean normala baino maila altuagoan egoten diren substantziak dira markatzaile tumoralak. Hainbat motatakoak izan daitezke, baina kasurik gehienetan proteinak izan ohi dira.
Normalean odol-analisi bat egiten da markatzaile tumoral horien presentzia atzemateko.
Markatzaileek, beraiek bakarrik, minbizia badela frogatzeko adina ebidentzia ematen ez dutenez, pazientearen historia medikoarekin eta azterketa fisiko orokorrarekin batera baloratu behar dira, beste azterketa osagarri batzuk ere ahaztu gabe.
Lehendik minbizia diagnostikatu zaien pazienteetan erabili ohi dira gehienbat, paziente horiek tratamenduarekiko duten erantzuna edota berreritze posibleak baloratzeko.
Erabilienak honako hauek dira:
- CEA: koloneko minbiziaren markatzailea
- PSA: prostatako minbiziaren markatzailea
- CA 19.9: minbizi digestiboen markatzailea
- CA 15.3: bularreko minbiziaren markatzailea
- CA 125: obulutegiko minbiziaren markatzailea
Kirolarien profila
Entrenamenduaren kontrol biokimikoa baliabide eraginkorra izan daiteke kirol-entrenamendua modu egokian zuzendu eta planifikatzeko. Izan ere, analisi biokimikoak erabiliz, odolean dauden metabolito eta substratu diferenteak baloratzeko modua baitaukagu.
Horrela lortutako emaitzek ondo erakusten dute muskulu aktiboen baitan gertatzen ari dena. Dena den, ez da ahaztu behar entrenamenduaren kontrol biokimiko horren helburu nagusia zein den: entrenatzaileei errendimendurik onena lortzen eta gain-entrenamendua saihesten laguntzea.
Odol-analisi baten erabilera egokiak informazio baliagarria eskain diezaguke entrenamendua zer-nola asimilatzen den jakiteko eta, hortik abiatuta, hartu beharreko erabakiak hartu ahal izateko.
Entrenamenduaren kontrol biokimikoaren barruan gehien erabiltzen diren proba biokimikoak bi talde nagusitan banatzen dira:
- Proba hematologikoak:
- hematieak, hemoglobina, hematokritoa, batez besteko bolumen korpuskularra, batez besteko hemoglobina korpuskularra, erretikulozitoak, leukozitoak, plaketak
- Biokimikako probak:
- glukosa, azido urikoa, kreatinina, urea, kolesterol totala, HDL, LDL, triglizeridoak, GOT, GPT, GGT
- proteina totalak, burdina, ferritina, sodioa, kaltzioa, potasioa, magnesioa
- testosterona, kortisola
Menopausia profila
Menopausia emakumearen bizitzako prozesu fisiologiko normala da, eta bertan hilekoa desagertu egiten da, hurrengo irizpideotako baten arabera:
- 12 hilabete baino gehiagotan hilekoa galtzea
- 6 hilabete baino gehiago hilekoa galtzea, datu kliniko iradokorrez gain
Sintomak:
- Bero-bafaden sentsazioa
- Gaueko izerdialdiak
- Loaren asalduak
- Suminkortasuna edo depresio-egoerak
Profil analitikoa:
- Estradiola
- FSH
- LH
- Progesterona
Arrisku kardiobaskularraren profila
Hurrengo 10 urteetan gertaera kardiobaskularren bat jasateko probabilitatea bezala definitzen da arrisku kardiobaskularra. Probabilitate hori arrisku-faktore sail batek baldintzatua dago. Eta faktore horietako batzuk aldagarriak dira, esaterako: tabakoa, alkohola, sedentarismoa, elikadura desegokia, kolesterol-maila altua, hipertentsio arteriala, obesitate abdominala, diabetes mellitus, estresa, etab.
Arrisku kardiobaskularraren profila
- Kolesterol totala
- HDL kolesterola
- LDL kolesterola
- Triglizeridoak
- Homozisteina
- Indize aterogenikoa
- PCR kuantitatiboa
- A-1 apolipoproteina
- B apolipoproteina
- A-1 apo / B apo ratioa
- A lipoproteina
- Fibrinogenoa
- B9 bitamina (azido folikoa)
- B12 bitamina
- D bitamina, 25-hidroxikolekaltziferola
Indikazioak:
Arrisku kardiobaskularraren ebaluazio biokimikoa bereziki dago indikatua hurrengo kasuetan:
- Arrisku kardiobaskular ertain edo altukotzat sailkatutako 35-65 urte bitarteko pertsonentzat
- Familian gaixotasun kardiobaskularren aurrekariak dituzten pertsonentzat
Tiroide profile
Lepoan, trakearen aurre-aurretik, kokatua dagoen tiroide guruinaren funtzionamendua baloratzeko aukera ematen du proba honek. Beste hainbat funtzioren artean, gorputzeko metabolismoa (ahoratutako janarietatik energia nola lortzen den), hazkundea, garapena (ume eta fetuetan batik bat) eta arnasketa erregulatzen dituzten hormonak sortzea da guruin honen egitekoa.
Tiroide profila ezinbestekoa da tiroide guruinaren gaixotasunak baztertu nahiz baieztatzeko, eta zehazkiago:
- Hipotiroidismoa (nahikoa hormona ez askatzea). Horrek hainbat ondorio dakartza: hotzarekiko sentiberatasuna, idorreria, depresioa, nekea, muskulu eta giltzaduretako mina, ile eta azazkal hauskorrak, hileko ugaria eta nahi gabe pisua irabaztea.
- Hipertiroidismoa (hormona gehiegi askatzea). Horrek hainbat ondorio dakartza: nekea, eginkari ugariak, beroarekiko jasanezintasuna, apetitua gehitzea, izerditze joria, urduritasuna, hileko irregularrak eta pisu-galera.
Profila
- TSH
- T4 askea
- T3 askea
- Antigorputz antitiroideoak (antiperoxidasa edo antitiroglobulina Ac)
Profil hepatikoa
Gibela organo nagusia da karbohidrato, koipe eta proteinen metabolismoan.
Gainera, bilisa, lipoproteinak eta proteina plasmatikoak sintetizatu eta jariatzen ditu, horien artean koagulazio-faktoreak.
MGluzemia mailak egonkor mantentzen ditu, glukosa erakarri eta gordez, hala nola glukogenoa, beharrezkoa denean glukosa bihurtuz eta beste iturri batzuetatik ere glukosa sortuz, hala nola aminoazidoen bidez.
Lipido ia gehienak izan ezik, elikagaietatik hartzen ditugun produktuak zuzenean hestetik gibelera pasatzen dira.
Beste substantzia batzuen metabolismoan ere parte hartzen du, hala nola alkohola eta medikamentuak.
Hainbat proba egin daitezke gibelaren eta behazun-sistemaren egoera orokorra zein den jakiteko eta beharrezkoa balitz proba espezifikoagoak ere badaude, hala nola serologia biralarenak edo autoinmuneak. Proba horiek positiboak direnean gaixotasun hepatiko baten kausa dela zehaztu daiteke.
Profil Hepatikoa:
- Albumina
- Alfa 1 antitripsina
- GPT, GOT, GGT
- Fosfatasa Alkalinoa
- Protrombina denbora
- Bilirrubina osoa, zuzena eta zeharkakoa.
Kolesterolaren Profila
Kolesterola substantzia adiposo bat da eta mintz zelularren parte da. Zure gorputzak gibelean sortzen du kolesterol mailarik handiena. Horregatik, kolesterol mailak genetikak baldintzatzen ditu neurri handi batean, eta kolesterol altua hereditarioa izan daiteke.
Kolesterol askoko elikagaiak, koipe saturatuak, trans koipeak eta koipe osoak dituzten elikagaiak kontsumitzeak ere kolesterol mailei eragin ahal die. Zure dietan dagoen kolesterol mailarik handiena animalia-produktuetatik dator, hala nola haragia, esnekiak eta arrautzaren gorringoa.
Kolesterol maila altuek odol-hodietan plaka sorrarazten laguntzen dute; prozesu hori aterosklerosia deitzen da. Odol-hodien barneko kolesterol plakaren ondorioz hodi horiek estutzen dira (gaixotasun arterial koronarioa), eta bihotzekoa edo buruko isuria izateko arriskua handitzen da. Garrantzitsua da aldizka zure kolesterol mailak kontrolatzea (profil edo panel lipidikoa).
Kolesterolaren Profila
- Kolesterola guztira
- HDL kolesterola
- LDL
- VLDL
- Triglizeridoak
- A-1 Apolipoproteina
- B Apolipoproteina
- B Apo / A-1 Apo arrazoia
GIB, B eta C HEPATITISAK
Birus larrienetakoak dira hiru horiek, eta gaitzak odolaren bidez transmititzen dira. Infekzioa sor dezaketen materialik arriskutsuenak hurrengoak dira:
odola, semena, baginako jariakinak, pleurako likidoa.
Esposizioaren arriskuan dauden langileen kasuan, ezinbestekoak dira prebentzio-neurriak, norbera babesteko ekipamenduak erabiltzea, profilaxia eta B hepatitisaren kasuan txertaketa (azken neurri hori eraginkortzat jotzen da heldu osasuntsuen % 85-97an).
Serologiaren bidez jakin daiteke gorputzean birus horien aurkako antigorputzik badagoen ala ez.
Enpresa osasuntsua
Estresaren kudeaketa
Justifikazioa
Egungo laneko testuinguruan estresa lantzea lanaren beraren ezaugarriek eta Erakundearen eskakizunek justifikatzen dute.
Lanean daukagun presioa, daukagun denbora mugatuan pilatzen diren zereginak, rol profesionala geure gain hartzeko zailtasunak zereginen konplexutasuna eta harremanetan gauden pertsonen aniztasuna dela eta … guzti horren ondorioz, estresa denon ahotan dagoen gaia da, oso aztertua eta eztabaidatua; izan ere, gaixotasun fisikoak, arazo psikologikoak, pertsonen arteko gatazkak, errendimendu baxua eta laneko absentismoa eragiten ditu.
Ez da eraginkorra errealitatea ukatu edo ekiditea; estresaren esanahia eta ezaugarriak ezagutu behar ditugu, eta erabiltzeko modurik onena zein den.
Programa
- 1. Estresa eragiten duten zirkunstantzia pertsonalak eta laneko zirkunstantziak identifikatzea. (Estresa zer den eta zer ez den jakitea, baita aspektu positiboak ere).
- 2. Gure artean tentsio handia eragiten duten egoera edo ezaugarriak aztertzea. Errendimenduan eta osasunean dauzkaten jokabidezko eraginak eta eragin emozionalak ezagutzea.
- 3. Estresa eragiten duten egoerak konpontzeko estrategiak landu eta teknikak ikastea.
- 4. Egoera desberdinetan erabiltzeko hainbat erlaxazio-teknika.
Gorputzaren kontzientzia
Gure gorputza “makineria” konplexua da eta horri esker bizirik irauteko beharrezkoak diren funtzio guztiak betetzen ditugu. Gure gorputzak ahalbidetzen digu sentitzea, mugitzea, komunikatzea, . . . . Beraz, gure burua zaintzea nahi badugu gure gorputza zaindu behar dugu halabeharrez. Hori horrela izanik, gure lehen egitekoa gure gorputza ezagutzea da: nola funtzionatzen duen eta egoera onenean mantentzeko zer egin behar dugun ikasi behar dugu.
Bizitzarekin zerikusia duten fenomeno guztiek ezaugarri komuna dute: mugimendua. Mugimendurik gabe ez dago bizitzarik. Gure gorputza mugitzen da, baina ez beti modurik onenean. Postura batetik hasita abiarazten dugu mugimendua eta postura hori faktore askok mugatzen dute; ezaugarri genetikoak eta arrazoi psikologikoak ere tartean daudela. Postura eta mugimendua bereizezinak dira.
Postura-higienea nahitaez landu beharreko alderdia da osasunaren alorrean, bai prebentzioan bai sendaketan ere. Horregatik da hain garrantzitsua norberaren gorputzaren kontzientzia, mugimenduaren bitartez gure gorputza sentitzen, ulertzen eta zaintzen ikasteko. Izan ere, gure burua zaintzekotan, hobetu beharrekoaz jabetu behar dugu eta uneoro aintzat hartu. Inkontzientea dena kontziente bihurtu behar dugu; zer egin behar dugun eta nola egin behar dugun ulertuz.
Egitaraua
- 1. Gure gorputza “tresna perfektua” da.
- 2. Postura.
- 3. Postura eta mugimendua.
- 4. Arnasketa.
- 5. Zer egin norbera zaintzeko?
Elikadura-ohitura
Jaten duguna gara
Elikadura orekatua oinarrizkoa da osasun egoera ona mantentzeko.
Lan ordu luzeak eta mugimendu handiko bizitzak eraginda gero eta denbora gutxiago ematen dugu sukaldean janaria guk geuk egiten.
Hau da, gure eginbide guztiak betetzeko denbora ateratzen dugu baina ez behar bezala jateko, azken hori oinarri-oinarrizkoa bada ere.
Merkatura joan eta produktu freskoak erosteko tartea atera beharko genuke eta egunean 30-40 minutu eman sukaldean elikagai osasuntsu eta nutritiboak prestatzen.
Lanean guk geuk etxean prestatutako janaria bazkaltzeak abantaila asko ditu. Alde batetik, dirua aurreztuko dugu eta, gainera, gure menua edozein jatetxetan hartzen duguna baino osasuntsuagoa eta nutritiboagoa izango da; izan ere, guk aukeratzen ditugu osagaiak eta horiek egosteko modua. Ondorioz, gure adimenaren eta gorputzaren eraginkortasuna areagotuko dugu eta digestioa errazago egingo dugu; bazkaldu ondoren urdaila arinagoa izango dugu eta ez gara hain nekatuak sentituko.
Apur bat saiatuz gero, gure bazkariak tupper-ean ekarritako elikagai osasuntsu eta gozoekin egin ditzakegu.
Tabakoaren menpekotasuna kentzea
IMQ Prevencion-ek tabako-aztura kentzeko tratamenduak egiteko aukera eskaintzen die eskatzen duten enpresa bezeroetako langileei.
Tabako-kontsumoak saihets daitekeen gure gizarteko gaixotasun- eta heriotza-kausa nagusia izaten jarraitzen duenez, eta ohitura-aldaketak dituen zailtasunak direla-eta, taldeka baina bakoitzaren beharrak kontuan hartuta eta behar denean laguntza psikologikoko teknikak eta preskripzio farmakologikoa erabiliko dituen tratamendu-programa batean parte hartzeko aukera emango dizugu.
Erretzeari uztearen onurak:
- 20 min. Bihotz-frekuentzia eta presio arteriala hobetzen dira.
- 8 ordu Odoleko karbono monoxidoaren kontzentrazioa bere maila normalera jaisten da. Odoleko oxigeno-kontzentrazioa normalizatzen da.
- 24 ordu Bihotz-infartu bat izateko arriskua jaisten da.
- 2 egun Dastamena eta usaimena berreskuratzen dira.
- 2-3 aste Zirkulazioa hobetzen da. Biriketako funtzioa % 30 arte handitzen da.
- 1-3 hilabete Eztula, sudur-kongestioa eta nekea gutxitzen dira. Infekzioak gutxitzen dira.
- 1 urte Gutxiegitasun koronarioa izateko arriskua erretzaile batena baino % 50 txikiagoa da.
- 5 urte Bihotz-gaixotasun batez hiltzeko arriskua ez-erretzaileenaren adinakoa da. Biriketako gaixotasun batez hiltzeko arriskua erdira murrizten da.
- 10-15 urte Biriketako minbiziz hiltzeko arriskua ez-erretzaileenaren antzekoa da.
Prozesuan zehar lagunduko dizugu, errazago egiteko.
Metodologia:
- Osagai anitzeko talde-tratamendua.
- Tratamendu farmakologikoa gomendagarria denean.
- 15 pertsonaz osatutako taldeak.
- 60 eta 90 minutu bitarteko 6 edo 7 saio, astean behin.
- Espezialistek emana.
Aldaketa-prozesuaren egunerokoari helduko diogu:
- Aldaketarako motibazioa.
- Autokontrol-tekniken entrenamendua.
- Berrerorikoen prebentzioa.
Eremu kardiobaskularra
Desfibriladorea
Bat-bateko bihotz-geldialdi baten aurrean, aurreneko minutuak ezinbestekoak dira bihotz-berpiztea lortzeko. Horregatik, nahitaezkoa da erabiltzaile arruntak erabiltzeko moduan diseinatuak dauden desfibriladoreak eskueran edukitzea. Ahots bidezko jarraibide argiak eta errazak ematen dituzte, eta fidagarriak eta seguruak dira, deskarga elektrikoak pazientearen bihotz-erritmoak horrela eskatuz gero bakarrik emateko diseinatuak baitaude.
Desfibriladoreen erabilera eta maneiua
Pertsonal sanitarioak emandako ikastaro teoriko-praktikoa. Bat-bateko bihotz-geldialdi bat gertatuz gero, berehala jarduteko modua emango digu ikastaro horrek, bihotz-biriketako oinarrizko berpizte-teknika erabiliz eta desfibriladore semiautomatikoak baliatuz horretarako.
Medikuntza Aeronautikoa
Zure eskura jartzen dugu gure Bilboko zentroko instalazioetan OSASUN-AZTERKETA AERONAUTIKOA egiteko aukera.
Lizentzia aeronautikoak egiteko, errebalidatzeko eta berritzeko osasun-azterketak, aireontzi bat pilotatzeko, tripulatzeko edo kontrolatzeko: DRONEAK, HELIKOPTEROAK, GLOBOAK ETA GEHIAGO.
Mediku-Ziurtagiri Aeronautikoen inguruko informazio gehiago ikusteko clikatu hemen
Urpekaritza-ziurtagiri medikoa
Urpekari Profesionalaren titulua lortzeko beharrezko ziurtagiri medikoa, urpeko jarduerak egiteko indarrean dagoen legezko araudiaren arabera, 1997/10/14ko 24978 zk.ko Ministerio Aginduan jasoa (BOE, 280. zk., 1997/11/22an argitaratua).
IMQ Prevención-en, urpeko jardueretako profesional eta praktikatzaileentzat azterketa medikoak gauzatzen ditugu.
¿Zertan datza urpekaritzako azterketa medikoa?
- Azterketa medikoa (anamnesia, miaketa, bihotzeko eta biriketako auskultazioa, ECG, audiometria, otoskopia, tentsio arteriala, pisua, neurria eta ikusmen-kontrola).
- Odol- eta gernu-analisia (hematimetria osoa, biokimika osoa, Urea, Sodioa, Potasioa, Bilirrubina osoa, koagulazio-probak)
- RX torax 2 posizio
- RX sinu paranasalak
- Esfortzu proba
- ORL kontsulta
- Osasunari buruzko galdetegia
- Medikuen Elkargo Ofizialaren ziurtagiria
Jarraibideak
Osasun-azterketak Bilboko IMQ Prevención-eko instalazioetan egingo dira bakar-bakarrik. Helbidea: Rekalde zumarkalea 24 – 2. solairua – Bilbo. Tel. 944 252 525. Probak 9: 30etik 13: 30era egingo dira.
Urpekari profesionalen kasuan, azterketak urtero errepikatu behar dira, probak aldizka eginez. Aisialdiko urpekarietan, berriz, ziurtagiria 2 urtean behin berrituko da.
Trenbideko langileentzako azterketa medikoak
Sustapen Ministerioaren homologazioa dugu trenbide-langileentzako azterketa mediko eta psikofisikoak egiteko, ekainaren 22ko 810/2007 Errege Dekretuaren arabera, eta gidatzeko titulu eta lizentzien eta gaikuntzen apirilaren 9ko 679/2015 FOM Aginduaren arabera.
Zein titulu, gidabaimen eta balorazioentzat zuzenduta dago?
- Zirkulazioko langileak: zirkulazio-arduradunak eta zirkulazio-laguntzaileak.
- Azpiegituretako langileak: lanen ardura duten profesionalak, segurtasuneko eta zirkulazioko pilotuak eta azpiegituretako makineriako operadoreak.
- Treneko operazioetako langileak: treneko operazioen laguntzaileak, maniobretako ibilgailuen operadoreak eta kabinako laguntzaileak.
- Gidariak: makinistak
- Trenbideko material ibiltaria kontrolatzeko ardura duten langileak
Zertan datza trenbideetako langileentzako mediku-azterketa?
- Audiometria
- Elektrokardiograma
- Espirometria
- Ikusmenaren kontrola
- Odolaren eta gernuaren analisia
- Drogak gernuan
- Miaketa
- Anamnesi medikoa
- Balorazio psikologikoa
Jarraibideak
Osasun-azterketak Bilboko IMQ Prevención-eko instalazioetan egingo dira bakar-bakarrik. Helbidea: Rekalde zumarkalea 24 – 2. solairua – Bilbo. Tel. 944 252 525. Probak 9: 30etik 13: 30era egingo dira.