Osasun Azterketak

OSASUN-AZTERKETAK


Osasun-azterketak bi motatakoak izan daitezke: COMPLET eta ADVANCE
C
O
M
P
L
E
T
A
D
V
A
N
C
E
Anamnesis
Historia klinikotik datuak biltzea, aurrekariak ezagutzeko (pertsonalak, familiakoak eta lanekoak).
Miaketa fisikoa
Aparatu eta sistemen arabera. Pisua, altuera, tentsio arteriala, bihotz-frekuentzia, gorputz-masaren indizea.
Proba osagarriak
Audiometria: Entzumen-zolitasunaren balorazioa.
Espirometria: Arnasketa-funtzioaren balorazioa.
Atsedeneko elektrokardiograma: Bihotz-jardueraren erregistro elektrikoa. Zenbait bihotz-gaixotasun detektatzen ditu (arritmiak, iskemiak, barrunbeen dilatazioa, pareten hipertrofia…).
Ikusmenaren kontrola: Ikusmen-zolitasunaren eskasia eta beste begi-patologia batzuk detektatzeko.
Begi-tonometria: Glaukomaren screening-a.
Sabel eta pelbiseko ekografia
Sabeleko organoetako patologiak detektatzen ditu: giltzurrunean, maskurian, behazun-maskurian, obulutegietan, umetokian edo prostatan.
Balorazio kardiologikoa
Esfortzu-proba barne hartzen du. Kardiopatiak baztertzen ditu, batez ere gaixotasun koronarioa, balbulopatiak, arritmiak eta beste bihotz-gaixotasun batzuk.
Gernu-analisia
Gaixotasun metaboliko (diabetesa…), giltzurrun-gaixotasun edo gernubideko gaixotasun infekzioso batzuk diagnostikatzeko balio du.
Odol-analisia
Hemograma : Anemiak, leuzemiak, infekzioak eta beste patologia ez-hematologiko batzuk ere baztertzen ditu.
Pazientearen balorazio orokorra egiteko datu ugari eskaintzen ditu.

VSG: Datu analitiko inespezifikoa da, baina egon daitezkeen patologien screening-erako garrantzitsua.
Fosfatasa alkalinoa, GGT, GPT, GOT, bilirrubina zuzenekoa eta totala
Gibeleko funtzioaren egoera baloratzen dute.
Gluzemia: Odoleko glukosa-mailak baloratzen ditu (diabetesaren screening-a).
Kolesterol totala, HDL-kolesterola, LDL-kolesterola, triglizeridoak:
Odoleko lipido-mailaren balorazioa.
Kreatinina, Iragazketa glomerularra:
Giltzurruneko funtzioa baloratzen dute.
Azido urikoa: Hezueria.
Burdina: Burdinaren metabolismoa adierazten digu, eta hasierako fasean dauden anemia ferropenikoen diagnostikorako balio du.
Burdina eta Ferritina : Burdinaren metabolismoa adierazten digute, eta hasierako fasean dauden anemia ferropenikoen diagnostikorako balio dute.
PTT eta Protronbina: Odolaren koagulazioa eta gibeleko funtzio orokorra baloratzen ditu.
Proteina totalak: Gaixotasun hematologikoak baztertzen ditu funtsean.
CEA: Koloneko minbiziaren tumore-markatzailea (odolekoa).
CA 19.9: Digestio-organoetako (urdaila, pankrea eta behazunbideetako) minbizien tumore-markatzailea (odolekoa).
PSA: Marcador tumoral (en sangre) del cáncer de próstata. (Hombre)
CA 15.3: Prostatako minbiziaren tumore-markatzailea (odolekoa). (Gizonezkoak)
CA 125: Endometrioko minbiziaren eta obulutegi-tumoreen tumore-markatzailea (odolekoa). (Emakumeak)
Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube