Lege oharra


Informazio Orokorra

Ohar hau nahitaez irakurri eta onartu behar da, webgune korporatibo hau erabiltzen duten enpresek eta pertsonek (aurrerantzean, ERABILTZAILEAK edo HORNITZAILEAK) aintzat hartu eta errespetatu behar dituzten erabilera-baldintzak arautzen baititu. Garrantzitsua da arretaz irakurtzea; izan ere, erabiltzailea bertara sartu bada eta haren edukiak eta funtzionaltasunak bistaratu edo erabili baditu, LEGE OHAR honen baldintzak irakurri eta onartzen dituela eta, hartara, agiri honetan azalduta dauden ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK onartzen dituela joko baita.

Erabiltzaileak ezin izango du atari honetan erregistratu non eta ez duen adierazten Lege Ohar honekin eta haren edukiarekin ados dagoela. Ataria erabiltzen den guztietan, erabiltzailea Lege Ohar honen eduki osoarekin berariaz eta guztiz ados dagoela joko da.

Webgunearen titularra da:

IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO PREVENCIÓN, SLU, (IMQP), Torrelarragoiti Industrialdea, 2F Lurzatia, 7, ZAMUDIO, 48170 PK helbidea duena.

IMQPk, bere jardueraren eremua, hainbat eduki jartzen ditu atari honen erabiltzaileen esku, zentzuz erabil ditzaten eta haien informazio-beharrei erantzuteko, erabiltzaileekiko eta hornitzaileekiko harremana errazteko xedearekin.

Erabiltzaileak fede onaren printzipioari jarraituz erabiliko du atari hau, ordena publikoaren arauak, erabilera-baldintza orokor hauek eta, hala dagokionean, aplikagarriak diren baldintza espezifikoak betez. Debekatuta dago erabiltzaileak atari honetan eskuratzen dituen materialak eta informazioa helburu komertzialekin ustiatzea.

Erabiltzailea bera da atari honetara sartzearen erantzule bakarra, eta hari dagokio hirugarrenei edo entitate honi eragin diezazkiekeen kalte-galeren aurrean erantzutea.

Berariaz debekatuta dago atari honetan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak erabilera-baldintza hauetan eta, hala dagokionean, behar bezala zehaztuta egongo den jarduera edo zerbitzu jakin bat arautuko duten baldintza partikularretan xedatuta ez dauden prozeduren bidez eskuratzea eta erabiltzea.

Erabiltzaileak ematen duen informazioa erakunde honen datu-basearen parte izango da. Erabiltzaileak bere datuak kontsultatu edo alda ditzake edo aipaturiko datu-basean baja eman dezake, noiznahi, eta indarreko legedian onartuta dauden gainerako eskubide guztiak gauzatu ditzake.

IMQPk erabiltzailearen datuak ezarritako harremanerako bakarrik erabiliko ditu eta webgune honetan bildutako datuak ez dizkie hirugarrenei emango baimenik gabe, legeak hala agintzen duenean edo legitimatuta dagoen bestelako kasuetan izan ezik, indarreko legedian ezarritakoaren arabera. Erabiltzaileak edozein bidetatik jaso dezake interesgarri deritzon informazioa, baita bide telematikoetatik ere. Hala ere, erabiltzaileak noiznahi eman dezake baja banaketa-zerrendan, non eta erakunde honek ez dituen haren datuak nahitaez gorde behar lege-agindu edo -obligazio baten ondorioz edo bestelako iturri legitimatzaileei jarraiki, indarreko legedian ezarritakoaren arabera.

Erabiltzailearen erantzukizuna da, eta hala onartzen du, erakunde honi berak emandako informazioan eta datu pertsonaletan egon daitezkeen aldaketen berri ematea.


BALDINTZA OROKORRAK

ERANTZUKIZUNAREN MUGAK

Sistema eskuragarri ez dagoelako, sareak hutsegin duelako edo arazo teknikoak daudelako webgunearen zerbitzua eteten bada, IMQPk ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain. Era berean, IMQPk ez ditu bere gain hartuko birus informatikoek edo sistemako beste elementu batzuek eragin ditzaketen kalte-galerak.

IMQPk ez du inolako ardurarik izango IMQPko edozein pertsonak edo sareko edozein erabiltzailek legearen, erabileren eta ohituren kontrakoak diren esku-hartzeak gauzatzen dituenean edo Lege Ohar honetan ezarri diren obligazioak urratzen dituenean. Hala ere, IMQPk aurreko paragrafoan aipatutako jokabideren baten berri duenean, sortutako gatazkak ahal bezain laster konpontzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.

IMQPk ez du baimenik gabeko hirugarrenak tartean sartzearen ondoriozko erantzukizunik hartuko bere gain.



DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa: Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen lege-araudia eta Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legea betez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen Tratamenduaren Arduraduna IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO PREVENCIÓN, SLU (IMQP) dela. Tratamenduaren xede nagusia da kontratu bidezko harremana garatzea, betetzea eta kontrolatzea. Xede sekundarioa da, berriz, informazio-bidalketa eta merkataritza-prospekzioa kudeatzea eta, hori legitimatzeko, kontratu bat eta Laneko Arriskuen arloan indarrean dagoen legeditik etorritako obligazioak gauzatuko dira. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko obligazioa, kontratu bidezko harremana edo interesdunaren baimena dagoen kasuetan izan ezik.

Kontratu bidezko harremana garatzeko, baliteke IMQP Taldeko beste enpresa-sozietate batzuk zure datuetara sartu edo haiek tratatu behar izatea; Europar Batasuneko edo kanpoko Tratamendu Eragileak izango dira, “Privacy Shield” edo antzeko bermeak dituzten politikei atxikitakoak betiere. Datuak harremanak irauten duen bitartean bakarrik mantenduko dira, legez eska daitekeen bitartean baino ez, eta ondoren, erakundearen prozesu seguruei jarraiki suntsituko dira. Baimena baliogabetu eta datuak eskuratu, zuzendu, aurka egin, mugatu, eraman, eta ezabatzeko eskubidea balia dezakezu, eta, era berean, informazio osagarrian azalduta dauden beste eskubide batzuk ere balia ditzakezu, IMQP, Torrelarragoiti Industrialdea, 2F Lurzatia, 7, 48170, ZAMUDIO, 48170 PK helbidera idatzita. Nahi duzunean Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, dpd@imqprevencion.es helbidean.




IMQPk segurtasun proaktiborako prozedurak dauzka ezarrita datu pertsonalen babesaren arloan, eta segurtasun-neurriak aplikatzen ditu, besterik adierazi ezean eta edozein tratamenduren diseinutik abiatuta.

Erabiltzaileak, alta emateko edota sarrerako datuak jartzen dituenean edo webgune honetako bilketa-inprimakietan bere datuak sartzen dituenean, datu horiek oso-osorik eta salbuespenik gabe, libreki, eta era informatu, espezifiko eta garbian tratatzeko baimena ematen du, erabiltzailearen eta IMQPren arteko harremanaren xedeetarako.

Erabiltzailea atari honetara sartzeko erabakia librea dela joko da, hala nahi izanez gero ez sartzea ere erabaki baitezake. Bere borondatearen adierazpen bat da.

Erabiltzailea atari honetara sartzeko erabakia informatua dela joko da, agiri honetan azalduta baitauzka atarira sartzea erabakitzeak berekin dakartzan obligazio eta arau guztiak, bai eta haien ondorioak ere.

Erabiltzailea atari honetara sartzeko erabakia espezifikoa dela joko da, webgune honetara sartzean eta nabigatzean bere datu pertsonaletan gerta daitekeen tratamendua erabiltzailearen eta IMQPren arteko harremana betetzeko baino ez baita izango.

Erabiltzailea atari honetara sartzeko erabakia zalantzarik gabea dela joko da, erabiltzaileari bere datuen tratamenduaren berri emango zaiolako uneoro eta behar bezala, eta erabiltzaileak hala izatea onartzen duelako; nolanahi ere, bere datu pertsonalekin egingo denari buruzko testuen edo azalpenen xedea berak onetsitakoa baino ez da izango.

GARRANTZITSUA: Erabiltzaileak ezein informazio ematen badu atari honetan dauden fitxategiak atxikitzeko mekanismoen bidez, erabiltzailea bere borondatez jardun dela joko da eta agiri horiek lagatzeko legezko legitimazioa izan beharko du; gainera, atxikitako agirietan edo informazioetan erabiltzailearen edo hirugarrenen datu pertsonalak baldin badaude, datuak lagatzeko baimena edo lege-babes behar bestekoa eta gaitasun-emailea duela adierazi beharko du, berariaz. Zentzu horretan, IMQPk kalteak jasaten baditu erabiltzaileak legezko baldintzak bete gabe (adibidez, hirugarrenen baimenik izan gabe) lagatako agirien ondorioz, IMQPk dagozkion legezko ekintzak abiatuko ditu bere interesak babesteko.



LINKEI BURUZKO INFORMAZIOA

Erabiltzailea “link” esteken bidez beste batzuen webguneetara sartzen bada edo hirugarrenek eskainitako edukiak eskuratzen baditu, IMQPk ez du inolako erantzukizunik izango erabaki horretan.

IMQPrenak ez diren webguneetara sartzeko estekak erabiltzeko erabakia erabiltzaileak hartuko du bere borondatez eta arriskuak onartuz, eta IMQPk ez du gomendiorik egiten eta ez du inolako bermerik eskaintzen besteen webguneetan eskuratu daitekeen informazioaren gainean; era berean, IMQPk ez du inolako erantzukizunik izango esteka baten erabilerak edo erabilera desegokiak eragin ditzakeen galera, erreklamazio edo kalteetan, esteka horietatik eskuratutako informazioaren gainean (beste link eta webgune batzuk barne), zerbitzua edo sarbidea eteten bada, edo esteka bat erabiltzeko edo gaizki erabiltzeko saiakeretan (dela IMQPren webgunearekin konektatzean, dela IMQPren webgunetik edo atari honetatik abiatuta beste webgune batzuetako informazioa eskuratzean).



COOKIEN ERABILERARI BURUZKO INFORMAZIOA

Baliteke atari honetako orri batzuetan cookieak erabiltzea. Cookie horien xedea da bezeroei eta bisitariei eskainitako zerbitzua hobetzea.

Cookieak erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren fitxategi txikiak dira, eta honako informazio hau eskuratzeko baliagarriak dira:

  • Erabiltzailea webgunera azkenekoz sartu den eguna eta ordua.
  • Erabiltzailea estreinakoz webgunera sartu zenean aukeratu zuen diseinua.
  • Eremu mugatuetarako sarrera kontrolatzen duten segurtasun elementuak.

Gehiago jakin nahi baduzu, jo ezazu webgune honetako orrialde nagusian izen bera duen erlaitzera.


ERANTZUKIZUNA MUGATZEA ETA HARI UKO EGITEA

Atari honetako web-orrietan eskuragarri dauden informazio eta zerbitzuetan hutsak edo akats tipografikoak egon daitezke. Aldian behin, edukian aldaketak egiten dira. IMQPk hobekuntzak edota aldaketak egin ditzake noiznahi zerbitzuetan edo edukietan.

IMQPk fidagarritzat jotzen diren iturrietatik eskuratu ditu webgunean dauden informazioa eta materialak, baina, jasotako informazioa zuzena dela ziurtatzeko neurriak hartu diren arren, ezin da bermatu informazio hori zehatza denik eta eguneratuta dagoenik.

Era berean, jakinarazi nahi da atari honetako edukiek informazio-xedea baino ez dutela, kalitatearen, egoeraren nahiz zerbitzuen ikuspuntutik.


AKATS TEKNIKOEN ETA EDUKIAREN INGURUKO AKATSETAN GAINEKO ERANTZUKIZUNIK EZARI BURUZKO INFORMAZIOA

IMQPk ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain Interneten eskainitako zerbitzuak edo edukiak eteten badira edo txarto funtzionatzen badute, arrazoia zeinahi dela ere. Era berean, IMQPk ez du erantzukizunik izango kasu hauetan: sareak huts egiten duenean, ondorioz negozioak galerak izaten dituenean, korronte elektrikoa behin-behinean eteten denean.

IMQPk ez du adierazten, ezta bermatzen ere, zerbitzuek eta edukiek ez dutenik etenik edo akatsik izango, akatsak zuzenduko direnik, edo zerbitzuak edo zerbitzariak birusik edo osagai kaltegarririk ez duenik; nolanahi ere, IMQPk ahal duen guztia eginen du era horretako gorabeherak saihesteko.

Erabiltzaileak erabakiren bat hartuko balu edo ekintzak gauzatuko balitu webguneren batean dagoen informazioan oinarrituta, jasotako informazioa beste iturri batzuekin egiaztatzea gomendatzen da.


JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

Bai IMQPk eskainitako edukiak, bai bere web-orrien edo atari honen bidez sarean jarritako edukiak, obra bat direla jotzen da jabego Intelektualari buruzko legediaren arabera eta, hortaz, arloan aplikagarriak diren nazioarteko hitzarmenek eta legeek babestuta daude.

IMQPk atari honetako eduki guztien gaineko jabego industriala eta intelektuala ustiatzeko legezko eskubide guztiak ditu edo haien titularra da.

Debekatua dago web-orriak eta haien edukiak eta informazioa erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea, eskueran jartzea eta, oro har, eduki eta informazio horiekin lotutako edozein ustiaketa egitea jendaurrean, aldez aurretik IMQPk idatziz onartu gabe.

Ondorioz, webguneetan eta atari honetan agertzen diren eduki guztiak eta, bereziki, diseinuak, testuak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak, marrazki industrialak edo erabilera industriala eta komertziala izan dezakeen beste zeinahi ikur IMQPren edo eduki horiek webguneetan jartzeko baimena eman duten hirugarren titularren jabetza intelektualaren eskubideen mende daude.

Web-orrietako parte diren edukiak, irudiak, formak, iritziak, aurkibideak eta gainerako adierazpen formalak, eta baita horiek funtzionatzeko eta bistaratzeko behar den softwarea ere, obra bat dira Egile Eskubidearen ikuspuntutik eta, hortaz, Jabego Intelektualaren arloan aplikagarriak diren lege nazionalek eta nazioarteko konbentzioek babestuta daude. Adierazitakoa ez betetzea legez kontrako egintza larritzat joko da eta dagokion zigorra ezarriko da legedi zibilaren eta penalaren arabera.

Aldez aurretik eta idatziz IMQPk baimenik eman ez badu, debekatuta dago zerbitzuen edo edukien Erabiltzaileek web-orrietako edozein eduki, irudi, forma, aurkibide eta gainerako adierazpen formal komertzialki ustiatzea edo erabiltzea, zuzenean ala zeharka, bere osotasunean nahiz zatika.

Zehazki, eta zehatz-mehatz ez bada ere, debekatuta dago edukiak edozein forman erreproduzitzea, banatzea, erakustea, transmititzea eta igortzea, euskarri fisiko edo logikoetan gordetzea (adibidez, disketeetan edo ordenagailuko disko gogorrean), digitalizatzea edo IMQPk baimendutakoak ez diren datu-baseetatik eskueran jartzea helburu duen edozein ekintza burutzea, eta baita zerbitzuen edo edukien bidez Erabiltzaileen esku jartzen diren iritziak, irudiak, formak, aurkibideak eta gainerako adierazpen formalak itzultzeko, egokitzeko, konpontzeko edo beste edozein eratan eraldatzeko ekintzak burutzea ere, ekintza horiek jabego intelektualaren, industrialaren edo irudia babestekoaren arloko legediaren eraginpean baldin badaude.

IMQPk web-orrietarako eta bertan eskainitako produktu edota zerbitzuetarako sarrera mugatu dezake, campus birtual hau barne, eta baita Erabiltzaileek posta elektroniko bidez helarazitako iritzi, ohar, irudi edo iruzkinen argitalpena ere.

Zentzu horretan, IMQPk, egoki baderitzo eta Erabiltzaileen erantzukizun osoarekin, beharrezko iragazkiak ezar ditzake, bere web-orrien bidez sarean eduki eta iritzi arrazistak, xenofoboak, diskriminatzaileak, pornografikoak eta iraingarriak, nolabaiteko indarkeria bultzatzen dutenak, edo legez kontrakoak eta kaltegarriak direnak heda daitezen saihesteko.

Argi eta garbi kontrakorik adierazi ezean eta zerbitzuek edo edukiek horretarako bide ematen dutenean, Erabiltzaileek IMQPren web-orrietara iradokizunak, oharrak, iritziak edo iruzkinak bidaltzen badituzte posta elektroniko bidez, zera ulertuko da: erabiltzaileek baimena eman diotela IMQPri eduki horiek edozein formatutan erreproduzitzeko, banatzeko, erakusteko, transmititzeko eta igortzeko, euskarri fisiko edo logikoetan gordetzeko (adibidez, disketeetan edo ordenagailuko disko gogorrean), digitalizatzeko, IMQPren datu-baseetatik eskueran jartzeko, itzultzeko, egokitzeko, konpontzeko edo beste edozein eratan eraldatzeko, legez aurreikusitakoaren arabera egile-eskubideen babesak iraun bitartean.

Era berean, baimen hori doakoa dela ulertzen da. Hau da, halako oharrak, iritziak edo iruzkinak posta elektronikoz bidaltzean, Erabiltzaileak uko egiten diola IMQPren eskutik edozein ordainsari jasotzeari.

Aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, IMQPk aipaturiko ohar, iritzi edo iruzkinak alda ditzake web-orrietako argitaratze-formatuetara egokitzeko, baina horrek ez du esan nahi Erabiltzaileek ohar, iritzi edo iruzkin horien gainean izan ditzaketen egile-eskubideen gaineko ahalmen moralei kalte egin zaienik, inolaz ere.

Web-orrietako parte diren eduki, forma, aurkibide eta gainerako adierazpen formaletatik edo IMQPk web-orrien funtzionamendua bermatzeko egin duen ahaleginetik hirugarrenei zuzenean ala zeharka eta irabaziarekin ala gabe onura ekar diezaieketen baliabide tekniko, logiko edo teknologikoak debekatuta daude.

Zehazki, IMQPren web-orrietara ezar daitekeen link, hyperlink, framing edo antzeko esteka oro debekatuta dago, non eta aldez aurretik IMQPk ez duen baimenik eman, berariaz eta idatziz. Puntu honetan adierazitakoa urratzen bada, IMQPK web-orrien eta haietako edukien gainean dituen jabetza intelektualaren eskubide legezkoei kalte egin zaiela joko da.

IMQPk ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain orain arte aipaturiko jokabide eta jarduerek izan ditzaketen ondorioen gainean, eta ezta hirugarrenek IMQPren webguneetatik zuzenean edo banner, lotura, link, hyperlink, framing edo antzeko esteken bidez eskuratu ditzaketen eduki, zerbitzu, produktu eta abarren gainean ere.

IMQPk campus birtualerako sarbidea behin-behinean eteteko eskubidea gordeko du, neurri hori edukiak edo programazioa hobetzeko, mantentzeko edo berrikusteko nahiz beste edozein arrazoirengatik hartzen dela ere.

Lege-ohar hau 2018ko Maiatzaren 15ean eguneratu da eta etorkizunean aldaketak jasan ditzake. Horregatik, erabiltzailea bertara sartu eta arretaz irakurri eta onartu egin beharko du atari honetara konektatzen den bakoitzean.



TRATAMENDU ERAGILEAK DIREN HORNITZAILEENTZAKO KONTRATU EREDUA


Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube