Ikastaroak
IMQ PREVENCIÓN-en langileen Osasuna eta ongizatea babesteko erreminta bat bezala hartzen dugu formazioa, beraien jarduera profesionalaren barruan.
Gaur egun enpresen produktibitatea, pertsonek egiten dituzten zereginen espezializazioaren mende dago, beraz, langileek euren lanpostuko arriskuak ezagutzea eta momentu oro beraien Osasuna arriskuan jartzea ekiditzea ezinbestekoa da.
Horretarako, IMQ PREVENCIÓN-en enpresen beharretara egokitutako Ikastaro-Katalogorik osoena garatu dugu, horrela lan-talde eta jarduera bakoitzari gehien komeni zaion aholkularitza eta formazioa ematea errazten da.
2021-ko Egutegia
Presentziazko Formazioa
Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruko Ikastaro-katalogorik osoena daukagu, E.A.E-ko hiru lurraldetan eman daitezkeelarik; gure instalazioetan edo, enpresak eskatzekotan, beraien instalazioetan ematen ditugu. Ikastaro hauetariko batzuk ere gure egutegian planifikatuta daude, prezio itxiekin pertsona bakoitzeko (zure probintziako datak kontsultatu).
Erdi-presentziazko Formazioa
Erdi-presentziazko ikastaroek urrutiko formazioa presentziazkoarekin bateratzen dute, ikasleari material didaktikoa emanez. Modu hauek, besteak bezala, gure egutegian planifikatuta dauden ikastaroak dituzte, eta baita enpresak eskatu ezkero antolatzen direnak.
Urrutiko formazioa
Mota honetan Laneko Arriskuen Prebentzioan Oinarrizko mailako ikastaroa daukagu, prezio egokituarekin, ikasleari bere etxetik ikastea uzten diona, modalitate honi egokitutako material didaktikoaren laguntzarekin. Une oro tutore bat ikaslearen esanetara egongo da.
E-learning
Formazioa “Campus IMQ PREVENCIÓN” deitzen den on-line plataformaren bidez ematen da, honek ikasleari ikasketa denboraren kudeaketa errazten dio, bere beharretara egokitu dezakeelako. Modalitate honetan, urrutikoan bezala, ikasleak une oro tutore bat izango du ikasketa gaiaren inguruan sortzen zaizkion zalantza guztiak argitzeko.