LEHEN SOROSPENEI BURUZKO IKASTAROA – Nafarroa
Helburu orokorrak: Ikaslea jokabide azkarra izatearen garrantziaz kontzientziatu. Langileak trebatu larrialdi-egoeran nola jokatu jakin dezaten. Lehen laguntzak eskatzen dituzten egoeretan moldatzeko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratu. Helburu zehatzak: Lokomozio-aparatuko zauri, hemorragia, erredura eta traumatismo mota ohikoenak ezagutu, baita horien tratamendua ere. Muturreko tenperaturek giza gorputzean duten eragina ezagutu, baita hipotermia, izozketa, intsolazio edo bero-kolpea edukiz gero zer […]