Ikastaroak
ABSENTISMOA KUDEATZEA ETA MURRIZTEA – Gipuzkoa
Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 946 555 666 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.
Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Helburu orokorrak
Absentismoa erakundean dagoen gatazka baten adierazle gisa hartzea, eta horien kausak eta aurre egiteko modua ezagutzea.
Helburu zehatzak
- Absentismoaren kontzeptura hurbilketa bat egitea eta erakundeetan zergatik nabarmen handitzen ari den aztertzea.
- Fenomeno hau eta honek erakundeetan sorrarazitako guztizko kostuak kudeatzea ahalbidetuko duten erremintak ematea.
- Laneko absentismoa kudeatzeko ereduen adibideak eskaintzea.
Programa
Laneko absentismoaren kontzeptua. Tipologiak.
Absentismoaren Analisi Kuantitatiboa (Aukerakoa)
Erakunde batean absentismoak duen kostua kalkulatzeko modua.
Analisi Kualitatiboa
- Absentismo egoerak sorraraz ditzakeen kausen analisia.
- Absentismo egoera hobetzeko Ekintza Plan bat egitea.
- Ikuspegi berriak laneko absentismoaren kudeaketan.
Laneko absentismoa kudeatzeko ereduen adibide praktikoak.
* Laneko absentismoari aurre hartu eta murrizteko Programa hori Bizitzako eta Laneko Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioak ezarritako kanonen arabera eginda dago eta diagnostikorako programa eragingarriak eta absentismoa murrizteko metodoak sortzeko helburua dute. Mendebaldeko hainbat herrialdetan ari dira programa horiek erabiltzen eta arrakastatsuak direla esan daiteke. Erakundeak kudeatzeko ikuspuntu berri bat eskaintzen dute: langileen partaidetza sustatzen da eta gatazkak kudeatu eta konpontzeko sistemak sortzen dira. Epe ertainerako programak dira, baina emaitza hobeak eta sendoagoak dituzte.>
Material Didaktikoa:
Ikastaroaren dokumentazioa.
Barne hartzen du:
Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.
Ematen den lekua:
IMQ Prevención-en instalazioetan. Enpresa bezeroaren instalazioetan.