Ikastaroak
Arabako Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak Eraikuntzan
ATZERAKO HONDEAMAKINA, PALA KARGATZAILE, DUMPER ETA MANIPULATZAILE TELESKOPIKOARI BURUZKO PRESTAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA. – Araba
Iraupena: 12 ordu (langilearen eskarmentuaren, eginbeharren eta ikasle-kopuruaren arabera).
Enpresa bazara aurrekontua eskatu diezaguzu
Aurrekontua
Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 946 555 666 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.
Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Helburu orokorrak:
- Aipatu ekipamenduen erabilera seguru eta eraginkorrari buruzko ezagutza teoriko-praktikoak ematea.
- Langileak bereganatutako aztura arriskutsuak zuzentzea.
- Ikaslea bere lanpostuan segurtasunak duen garrantziaz kontzientziatzea.
Helburu zehatzak:
- Makinaren osagaiak eta aginte-tresnak bereiztea.
- Arriskuak eta aplikatu beharreko neurri prebentiboak ezagutzea.
- Makinekin ariketa praktikoak egitea: zamak garraiatzea, zangak egitea, lur-erauzketak, ezpondak, etab.
- Aipatu ekipamenduekin egitea debekatuta dauden maniobrak ezagutzea.
Material Didaktikoa:
Ikastaroaren dokumentazioa.
Barne hartzen du:
Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.
Ematen den lekua:
IMQ Prevención-en instalazioetan.
Enpresa bezeroaren instalazioetan.