Ordutegia: 10:00-14:00
Ikastaroak
Eraikuntzakoak ez diren Bizkaiko Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak
ESKORGA JASOTZAILEEN INGURUKO PRESTAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA – Bizkaia
Prezioa: 150 € Iraupena: Zati teorikoa: 2 ordu. Zati praktikoaren iraupena partaide-kopuruaren arabera ezarriko da, proportzionalki, eta gutxienez 2 ordukoa izango da. 9:00-18:00
Enpresa bazara aurrekontua eskatu diezaguzu
Aurrekontua
Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 946 555 666 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.
Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Nori zuzenduta:
Ekoizpen-lanetan, mantentze-lanetan, biltegietan dabiltzan langileak, egitura-muntatzaileak eta lanean eskorga jasotzailea erabiltzen duten pertsona guztiak.
Helburu orokorrak:
- Eskorga jasotzailearen erabilerari buruzko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratu.
- Langileak eskuraturiko aztura arriskutsuak zuzendu.
- Langilea segurtasunak bere lanpostuan duen garrantziaz kontzientziatu.
Helburu zehatzak:
- Eskorga jasotzailearen osagaiak ezagutu.
- Eskorgaren erabileraren inguruko funtsezko arauak ezagutu eta aplikatu: zirkulazioa zamarekin, apaletako materialen zamaketa-lanak, pilaketak, etab.
- Makina erabili bitarteko arriskuak eta neurri prebentiboak ezagutu.
Programa:
Teoria
- Sarrera.
- Definizioak.
- Ibilgailuaren ezaugarriak.
- Arriskuak.
- Faktoreak (ekipoak, pertsonak, ingurunea, makinak).
- Ibilgailuaren erabilera zuzena.
Praktika
- Eskorgaren aurretiko azterketa.
- Aurrerantz eta atzerantz gidatzea, artez eta sigi-saga (zamarekin eta gabe).
- Zamak pilatzea eta sakabanatzea.
- Zamak biltegiratzea.
Material Didaktikoa:
Ikastaroaren dokumentazioa.
Barne Hartzen Du:
Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.
Ematen den lekua:
IMQ Prevención-en instalazioetan.
Enpresa bezeroaren instalazioetan.