Ikastaroak
Arabako Osasun Zaintzako prestakuntza Ikastaroak
GORPUTZ-KONTZIENTZIARI BURUZKO IKASTAROA – Araba
Iraupena: Ikastaroa 10 ordukoa da, eta 4 egunetan emango da.
Enpresa bazara aurrekontua eskatu diezaguzu
Aurrekontua
Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 946 555 666 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.
Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Helburuak
Langileari bere gorputzari buruzko kontzientzia berri bat ematea, modu egokian erabil dezan eta lan jakin batzuei lotutako tentsioei aurre egin ahal diezaien.
Metodologia
- Ikastaroa teoriko-praktikoa da. Lehenik, azalpen teoriko bat egingo da, ariketa praktikoak ondo egitea bermatzeko beharrezko ideiak jasotzeko.
- Gomendagarria da arropa erosoa eramatea, txandal bat edo antzeko zerbait.
- Ariketak lurrean egingo dira, koltxoneta fin batekin, edo pareta laguntza eta erreferentzia gisa erabilita.
Egitararua
- Gorputza. Jarrera eta mugimendua.
- Muskuluen bikoiztasuna. Muskuluen funtzio estatikoa eta dinamikoa.
- Arnasa.
- Globalitatearen kontzeptua eta Muskuluen kateak.
- Tiramendu-jarrerak.
- Mugimenduaren oinarriak.
- lerrokadura zuzena
- sakoneko muskulaturaren lana
- doitasuna
- arintasuna
- Aplikatutako ariketak.
Material Didaktikoa:
Ikastaroaren dokumentazioa.
Barne hartzen du:
Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.
Ematen den lekua:
IMQ Prevención-en instalazioetan. Enpresa bezeroaren instalazioetan.