Ikastaroak
Eraikuntzakoak ez diren Nafarroako Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak
GUNE KONFINATUETAKO LANEI BURUZKO PRESTAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA – Nafarroa
Prezioa: 150 € Iraupena: Zati teorikoa: 2 ordu. Zati praktikoaren iraupena partaide-kopuruaren arabera ezarriko da, proportzionalki, eta gutxienez 2 ordukoa izango da. 8:30-17:30
Enpresa bazara aurrekontua eskatu diezaguzu
Aurrekontua
Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 946 555 666 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.
Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Beren lanagatik gune konfinatu batean sartu behar duten langileak; telekomunikazioen, energiaren, mantentze-lanen, garbiketaren, eraikuntzaren eta abarren sektoreak.
Helburu orokorrak:
- Lanak gune konfinatuetan modu seguru eta eraginkorrean egiteko moduari buruzko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratu.
- Gune konfinatu bateko arriskuak ezagutu eta neurri prebentiboak abiarazi.
- Langilea segurtasunak bere lanpostuan duen garrantziaz kontzientziatu.
Programa:
- TEORIA
- Definizioa. Gune konfinatuak ezagutu.
- Arrisku orokorrak eta zehatzak gune konfinatuetan.
- Neurri prebentiboak gune konfinatuetan.
- Neurketa-ekipoak. Leherketa-neurgailuak.
- Baliabide prebentiboa.
- Lan-baimena.
- Norberaren babeserako ekipoak.
- Larrialdi-neurriak.
- Istripuen adibideak.
- PRAKTIKA
- Lan-atmosferen neurketa detektorearekin.
- Arnasketa autonomoko ekipoen erabilera.
- Gune konfinatuetan sartzeko eta lan egiteko tekniken aplikazioa.
- Erreskate-tekniken aplikazioa gune konfinatuetan.
Barne Hartzen Du:
Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.