Ikastaroak

Eraikuntzakoak ez diren Arabako Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak

PLATAFORMA JASOTZAILEEN INGURUKO PRESTAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA – Araba

Iraupena: Zati teorikoa: 2 ordu. Zati praktikoaren iraupena partaide-kopuruaren arabera ezarriko da, proportzionalki, eta gutxienez 4 ordukoa izango da.
Enpresa bazara aurrekontua eskatu diezaguzu
Aurrekontua

Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 902 54 01 50 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.

Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.





Enpresa datuak

Harremanetarako datuak

Erabilpenaren baldintzak onartzen ditut


Nori zuzenduta:

Garbitzaileak, mantentze-lanetako langileak, instalatzaileak, egitura-muntatzaileak, eraikuntzaren sektoreko langileak eta lanean plataforma jasotzailea erabiltzen duten pertsona guztiak, dela guraize-erakoa, dela teleskopikoa, artikulatua edo kamioi gainekoa.

Helburu orokorrak:

1. Plataforma jasotzailearen erabilerari buruzko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratu.
2. Langileak eskuraturiko aztura arriskutsuak zuzendu.
3. Langilea segurtasunak bere lanpostuan duen garrantziaz kontzientziatu.

Helburu zehatzak:

1. Plataforma jasotzailearen segurtasun-osagaien eta kontrol-aginteen egoera egokia ezagutu eta egiaztatu.
2. Plataformarekin zirkulazio- eta jasotze-ariketak egin.
3. Erabili bitarteko arriskuak eta aplikatu beharreko neurri prebentiboak ezagutu.
4.Makinaren larrialdi-sistemak ezagutu.

TEORIA (2 ordu)

-Plataforma jasotzaileen definizioa eta motak.
-Plataforma jasotzaileen erabileran dauden arriskuak.
-Kontrol-aginteak.
-Hartu beharreko segurtasun-neurriak.

  • Erabili aurretik
  • Erabili bitartean
  • Erabili ondoren.

-Langilearen norberaren babeserako ekipoak.
– Nola jokatu larrialdi-egoeran.

PRAKTIKA (4 ordu)

-Aurretiko azterketa eta egiaztapena.
-Kontrolen, segurtasun- eta larrialdi-sistemen funtzionamenduaren egiaztapena.
-NBE-en azterketa eta ezarpena.
-Lantokia eta baldintzak egiaztatu.
-Gidatzea.
-LOJM (Langileentzako Plataforma Jasotzaile Mugikorrak) instalazioak lan-eremuetan.
-Alturako maniobrak.
-Aparkatzea.
-Nola jokatu larrialdi-egoeran eta arrisku bereziko egoeretan.

Barne hartzen du:

-Asistentzia-egiaztagiria
-Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.

Ematen den lekua:

-IMQ Prevención-en instalazioetan.
-Enpresa bezeroaren instalazioetan.

Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube