Metalgintzaren III hitzarmenaren menpeko formakuntza. * Data hauek 4 orduko 2 ...
Ikastaroak
Eraikuntzakoak ez diren Gipuzkoako Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak
PLATAFORMA JASOTZAILEEN INGURUKO PRESTAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA – Gipuzkoa
Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 946 555 666 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.
Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Nori zuzenduta:
Garbitzaileak, mantentze-lanetako langileak, instalatzaileak, egitura-muntatzaileak, eraikuntzaren sektoreko langileak eta lanean plataforma jasotzailea erabiltzen duten pertsona guztiak, dela guraize-erakoa, dela teleskopikoa, artikulatua edo kamioi gainekoa.
Helburu orokorrak:
1. Plataforma jasotzailearen erabilerari buruzko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratu.
2. Langileak eskuraturiko aztura arriskutsuak zuzendu.
3. Langilea segurtasunak bere lanpostuan duen garrantziaz kontzientziatu.
Helburu zehatzak:
1. Plataforma jasotzailearen segurtasun-osagaien eta kontrol-aginteen egoera egokia ezagutu eta egiaztatu.
2. Plataformarekin zirkulazio- eta jasotze-ariketak egin.
3. Erabili bitarteko arriskuak eta aplikatu beharreko neurri prebentiboak ezagutu.
4.Makinaren larrialdi-sistemak ezagutu.
TEORIA (2 ordu)
-Plataforma jasotzaileen definizioa eta motak.
-Plataforma jasotzaileen erabileran dauden arriskuak.
-Kontrol-aginteak.
-Hartu beharreko segurtasun-neurriak.
- Erabili aurretik
- Erabili bitartean
- Erabili ondoren.
-Langilearen norberaren babeserako ekipoak.
– Nola jokatu larrialdi-egoeran.
PRAKTIKA (4 ordu)
-Aurretiko azterketa eta egiaztapena.
-Kontrolen, segurtasun- eta larrialdi-sistemen funtzionamenduaren egiaztapena.
-NBE-en azterketa eta ezarpena.
-Lantokia eta baldintzak egiaztatu.
-Gidatzea.
-LOJM (Langileentzako Plataforma Jasotzaile Mugikorrak) instalazioak lan-eremuetan.
-Alturako maniobrak.
-Aparkatzea.
-Nola jokatu larrialdi-egoeran eta arrisku bereziko egoeretan.
Barne hartzen du:
-Asistentzia-egiaztagiria
-Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.
Ematen den lekua:
-IMQ Prevención-en instalazioetan. -Enpresa bezeroaren instalazioetan.