Ikastaroak

Eraikuntzakoak ez diren Bizkaiko Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak

ALTURAKO LANEI BURUZKO PRESTAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA – Bizkaia

Iraupena: Zati teorikoa: 2 ordu. Zati praktikoaren iraupena partaide-kopuruaren arabera ezarriko da, proportzionalki, eta gutxienez 4 ordukoa izango da.
Enpresa bazara aurrekontua eskatu diezaguzu
Aurrekontua

Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 902 54 01 50 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.

Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.





Enpresa datuak

Harremanetarako datuak

Erabilpenaren baldintzak onartzen ditut


Mantentze-lanetako langileak, telekomunikazioen sektorekoak, egitura-muntatzaileak, eraikuntzaren sektorekoak eta lanean alturetatik erortzeko arriskua duten pertsona guztiak.

Helburu orokorrak:

  • Alturako lanei buruzko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratu ikasleak bere lana modu seguru eta eraginkorrean egin ahal izateko.
  • Langileak eskuraturiko aztura arriskutsuak zuzendu.
  • Langilea segurtasunak bere lanpostuan duen garrantziaz kontzientziatu.

Helburu zehatzak:

  • Erorketan esku hartzen duten elementuak ezagutu.
  • Norberaren babeserako ekipoak, haien erabilerak eta mantentze-lanak bereizi.
  • Ez erortzeko hainbat sistemaren erabilera.
  • Alturako lanak egiteko hainbat teknika ezagutu eta praktikatu.

Alturako lanen arloaren baitan, alturako erreskate-ikastaroa eta lan bertikalen eta ezpondetakoen ikastaroa ere egiten ditugu.

Programa:

    TEORIA

  • Definizioa. Oinarrizko kontzeptuak.
  • Eskailerak.
  • Aldamioak.
  • Neurri kolektiboak.
  • Ekipo egokiaren hautaketa. Erabilera-arauak (Erorketa-faktoreak, erorketarik gabeko distantzia).
  • Langileen babesa (NBE).
    PRAKTIKA

  • Arnesen eta lan-bitartekoen ezarpen zuzena eta azterketa.
  • Aldi baterako ainguraketen eta eramangarrien instalazioa.
  • Ez erortzeko sistema finkoen erabilera.
  • Kokatzeko, igotzeko, jaisteko hainbat teknika eta alturako lana dorreetan.

Barne hartzen du:

Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.

Ematen den lekua:

IMQ Prevención-en instalazioetan.
Enpresa bezeroaren instalazioetan.

Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube