Ikastaroak
Eraikuntzakoak ez diren Gipuzkoako Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak
LAP OSTALARITZAKO LANGILEENTZAT
Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 946 555 666 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.
Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Sarrera
Laneko Arriskuen Prebentzioaren 31/1995 Legeak, 2. artikuluan, legearen xedea ondokoa dela adierazten du: “Segurtasunaren eta osasunaren babeserako laneko arriskuen prebentzioari dagozkion printzipio orokorrak, lanetik eratorritako arriskuen desagerpena edo murrizketa, arlo prebentiboan langileen informazioa, kontsulta, partaidetza eta prestakuntza ezartzea”.
Ostalaritza arloko langileek jarduera eta ingurune ugariri egin behar izaten diete aurre, mehatxagarriak direnak haien osasunerako eta gaixotasun edo lan-istripu arriskua ekartzen dietenak. Ostalaritza arloko langileek izan ditzaketen arrisku zehatzak ezagutzea, esaterako, agente kimiko eta biologikoen eraginpean egotea, txandaka edota gauez lan egitea, oso garrantzitsua da. Hori dela eta, ostalaritza arloan arriskuen prebentzioaren gaineko prestakuntza espezifikoa funtsezkoa da istripuak prebenitzeko.
“Laneko Arriskuen Prebentzioa Ostalaritzako Langileentzat” deritzon ikastaro honen helburuak dira LAP-ekin loturiko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, ostalaritzan dauden arriskuak ezagutzea eta arrisku horiek desagerrarazteko edo murrizteko neurri prebentibo egokiak hartzea.
Edukiak
1. unitatea: KONTZEPTU OROKORRAK
1. Betebeharrak
2. Prebentzioaren printzipio orokorrak
2. unitatea: ARRISKUAK ETA NEURRI PREBENTIBOAK
1. Arriskuak eta neurri prebentiboak
2. Maila bereko erorketak
2.1. Maila bereko erorketak
2.2. Maila bereko erorketak. Neurri prebentiboak I
2.2. Maila bereko erorketak. Neurri prebentiboak II
3. Maila desberdinetako erorketak
3.1. Eskailera finkoak. Neurri prebentiboak
3.2. Eskuko eskailerak
3.3. Eskuko eskailerak. Neurri prebentiboak
3.4. Tarteak
4. Objektuen erorketa
5. Objektu mugikorren kontrako talkak
6. Ateen kontrako talkak. Arriskuak
6.1. Ate zabukariak
6.2. Ate gidaridunak
6.3. Beiraz hornituriko ateak
6.4. Beiraz hornituriko ateak. Neurri prebentiboak
6.5. Joan-etorriko ateak
7. Pertsonen arteko talkak
8. Kolpeak, ebakiak eta ziztadak
8.1. Labanak
8.2. Labanak. Neurri prebentiboak
8.3. Labanak. Neurri prebentiboak II
8.4. Objektu puskatuak. Neurri prebentiboak
9. Partikulen jaurtiketa eta zipriztinak
9.1. Neurri prebentiboak
10.Makineria erabiltzearekin lotutako arriskuak
10.1. Neurri prebentiboak
11. Jasogailuak. Igogailuak
11.1. Zama-jasogailua
11.2. Plater-jasogailua
12. Tenperatura altuen eraginpean egotea
12.1. Aire zabaleko lanak
13. Tenperatura baxuen eraginpean egotea
13.1. Hozkailuak
13.2. Hotzaren aurreko babesa
14. Kontaktu termikoa
15. Arrisku elektrikoa
16. Arrisku ergonomikoak
16.1. Zamen eskuzko erabilera
16.2. Jarrera behartuak eta mugimendu errepikakorrak
16.3. Zutik egin beharreko lanak
16.4. Garbitzaileak
16.5. Aretoko langileak
17. Arrisku kimikoak
17.1. Keak
17.2. Produktu kimikoak
17.3. Produktu kimikoak. Etiketa bereizgarriak
17.4. Produktu kimikoak. Neurri prebentiboak
18. Arrisku biologikoak
18.1. Elikagaien erabilera
18.2. Elikagaien, lokalen eta lanabesen egoera
18.3. Elikagai-erabiltzaileentzako gomendioak
19. Arrisku psikosozialak
19.1. Lanaren antolaketa
19.2. Erasoa izateko arriskua
Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.
Ematen den lekua:
IMQ Prevención-en instalazioetan.
Enpresa bezeroaren instalazioetan.