Metalgintzaren III hitzarmenaren menpeko formakuntza. * Data hauek 4 orduko 2 ...
Ikastaroak
Gipuzkoako Osasun Zaintzako prestakuntza Ikastaroak
LEHEN SOROSPENEI BURUZKO IKASTAROA – Gipuzkoa
Prezioa: 135 € Iraupena: 8 ordu. Eduki teoriko-praktikoa ikastaroaren iraupenaren araberakoa izango da. 09:30-13:30
Enpresa bazara aurrekontua eskatu diezaguzu
Aurrekontua
Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 946 555 666 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.
Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Helburu orokorrak:
- Ikaslea jokabide azkarra izatearen garrantziaz kontzientziatu.
- Langileak trebatu larrialdi-egoeran nola jokatu jakin dezaten.
- Lehen laguntzak eskatzen dituzten egoeretan moldatzeko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratu.
Helburu zehatzak:
- Lokomozio-aparatuko zauri, hemorragia, erredura eta traumatismo mota ohikoenak ezagutu, baita horien tratamendua ere.
- Muturreko tenperaturek giza gorputzean duten eragina ezagutu, baita hipotermia, izozketa, intsolazio edo bero-kolpea edukiz gero zer egin ere.
- Arnasbideko buxadura desagerrarazteko eta Bihotz-biriketako bizkortzea egiteko maniobrak ezagutu.
- Zaurituen garraioari buruzko oinarrizko kontzeptuak eskuratu.
Programa:
Zati teorikoa
- Sistemaren aktibazioa.
- Ondokoen sailkapena eta tratamendua:
- Zauriak.
- Hemorragiak.
- Kolpeak.
- Erredurak.
- Eskeletoko lesioak.
- Hausturak.
- Bihurdurak.
- Luxazioak.
- Lesio termikoak.
- Hotzak eragindako lesioak.
- Giro-beroak eragindako lesioak.
- Ziztadak eta Haginkadak.
- Arnasbideko buxadura.
- Bihotz-biriketako bizkortzea.
- Begiko gorputz arrotzak.
- Zaurituen garraioa.
- Botikina.
Zati praktokoa
- Zaurien zainketa eta bendajeak.
- Bihotz-biriketako bizkortzea.
- Arnasbideko buxadura desagerrarazteko maniobrak.
- Alboko segurtasun-jarrera.
Material Didaktikoa:
Ikastaroaren dokumentazioa.
Barne hartzen du:
Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.
Ematen den lekua:
IMQ Prevención-en instalazioetan. Enpresa bezeroaren instalazioetan.