Ikastaroak

Gipuzkoako Osasun Zaintzako prestakuntza Ikastaroak

TABAKOAREN MENPEKOTASUNA KENTZEKO PROTOKOLOA – Gipuzkoa

Iraupena: 6 edo 7 sesio
Enpresa bazara aurrekontua eskatu diezaguzu
Aurrekontua

Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 902 54 01 50 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.

Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.





Enpresa datuak

Harremanetarako datuak

Erabilpenaren baldintzak onartzen ditut


IMQ Prevención-ek tabako-aztura kentzeko tratamenduak egiteko aukera eskaintzen die eskatzen duten enpresa bezeroetako langileei.

Tabako-kontsumoak saihets daitekeen gure gizarteko gaixotasun- eta heriotza-kausa nagusia izaten jarraitzen duenez, eta ohitura-aldaketak dituen zailtasunak direla-eta, taldeka baina bakoitzaren beharrak kontuan hartuta eta behar denean laguntza psikologikoko teknikak eta preskripzio farmakologikoa erabiliko dituen tratamendu-programa batean parte hartzeko aukera emango dizugu.

Erretzeari uztearen onurak:

  • 20 min. Bihotz-frekuentzia eta presio arteriala hobetzen dira.
  • 8 ordu Odoleko karbono monoxidoaren kontzentrazioa bere maila normalera jaisten da.
  • Odoleko oxigeno-kontzentrazioa normalizatzen da.
  • 24 ordu Bihotz-infartu bat izateko arriskua jaisten da.
  • 2 egun Dastamena eta usaimena berreskuratzen dira.
  • 2-3 aste Zirkulazioa hobetzen da. Biriketako funtzioa % 30 arte handitzen da.
  • 1-3 hilabete Eztula, sudur-kongestioa eta nekea gutxitzen dira. Infekzioak gutxitzen dira.
  • 1 urte Gutxiegitasun koronarioa izateko arriskua erretzaile batena baino % 50 txikiagoa da.
  • 5 urte Bihotz-gaixotasun batez hiltzeko arriskua ez-erretzaileenaren adinakoa da.
  • Biriketako gaixotasun batez hiltzeko arriskua erdira murrizten da.
  • 10-15 urte Biriketako minbiziz hiltzeko arriskua ez-erretzaileenaren antzekoa da.

Prozesuan zehar lagunduko dizugu, errazago egiteko.

Metodologia:

  • Osagai anitzeko talde-tratamendua.
  • Tratamendu farmakologikoa gomendagarria denean.
  • 15 pertsonaz osatutako taldeak.
  • 60 eta 90 minutu bitarteko 6 edo 7 saio, astean behin.
  • Espezialistek emana.

Aldaketa-prozesuaren egunerokoari helduko diogu:

  • Aldaketarako motibazioa.
  • Autokontrol-tekniken entrenamendua.
  • Berrerorikoen prebentzioa.

Barne hartzen du:

Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.

Ematen den lekua:

IMQ Prevención-en instalazioetan.
Enpresa bezeroaren instalazioetan.

Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube