Metalgintzaren III hitzarmenaren menpeko formakuntza. * Data hauek 4 orduko 2 ...
Ikastaroak
Eraikuntzakoak ez diren Bizkaiko Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak
LOREZAINTZA ETA BASO LANETAN SEGURTASUNA- Bizkaia
Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 946 555 666 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.
Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Basogintzaren sektorea da, eraikuntzarenarekin batera, urtearen bukaeran istripu gehien uzten dizkiguna. Datu hori jardueraren beraren ondorioz arriskuak kontrolatzeko zailtasunari egotz diezaiokegu, hala nola makineria arriskutsuaren erabilerari eta aldatuz doazen lekuetan lan egiteari. Segurtasun-neurri nagusiak NBE-ak dira, horregatik da hain garrantzitsua prestakuntza esparru honetan.
Ikastaroaren helburua da arriskuak identifikatzeko, neurri zuzentzaile egokiak hartzeko, NBE-ak erabiltzeko, makineria egoki erabiltzeko, lan-bitartekoak erabiltzeko eta abarrerako beharrezko ezagutzak eta trebetasunak ahalbidetzea.
Nori zuzenduta:
- Lorezaintzako langileak
- Basogintzako langileak
Prestatzaileak:
Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko Teknikariak, gaiaren gaineko eskarmentu zabala dutenak.
Programa:
- ARRISKU-FAKTOREAK
- SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO PUNTU KRITIKOAK
- SEGURTASUNA ESKUKO LANABESEKIN
- SEGURTASUNA MAKINA ETA EKIPOETAN
- LOREZAINTZAKO MAKINAK
- ESKUKO KIMATZAILEA
- SASI-GARBITZEKO MAKINA
- BELARRA MOZTEKO MAKINA
- MOTOKULTOREA
- ZUHAIXKAK MOZTEKO MAKINA ETA MOTOZERRA
- ZERRA ZIRKULARRA
- DISKO-MAKINA
- MAILU PNEUMATIKOA
- NORBERAREN BABESERAKO EKIPOAK
- GUNE ZAILETAKO LANAK
- ESKUKO ESKAILERAK
- HONDEAKETA-LANAK (ZANGAK)
- PLAGIZIDAK (ARRISKU KIMIKOA)
Material Didaktikoa:
Ikastaroaren dokumentazioa.
Barne Hartzen Du:
Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.
Ematen den lekua:
IMQ Prevención-en instalazioetan. Enpresa bezeroaren instalazioetan.