Ikastaroak
ZAMEN ESKUZKO ERABILERA
Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 946 555 666 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.
Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Aurkezpena:
487/1997 ED-k segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen ditu zamen eskuzko erabilerari dagokionez, langileei bereziki gerrialde eta bizkarraldeko arriskuak eragiten dizkienean. Ikastaro honen helburuak ondokoak dira:
• Bizkarrezurrari dagokionez, giza gorputzaren anatomia deskribatu.
• Muskuluetako eta eskeletoko lesioei dagozkien arriskuen berri eman.
• Hartu beharreko neurri prebentiboak azaldu, bereziki bizkarraren babesari dagozkionak.
Nori zuzenduta:
Prebentzio-arduradunak
Agintariak
Langileak espezialistak
Langileak, oro har
Prestatzaileak:
Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko Teknikariak, gaiaren gaineko eskarmentu zabala dutenak.
Programa:
Apirilaren 14ko 487/1997 Errege Dekretua.
Zamen eskuzko erabileratik erator litezkeen lesioak. Lesio horien irismena.
Zamen eskuzko erabileratik eratorritako arriskuak murrizteko jarraitu beharreko gomendioak.
Barne hartzen du:
“Nola babestu bizkarra zamen eskuzko erabileran” liburua
Iraupena:
2 ordu
Lekua:
IMQ Prevención-en instalazioetan
Enpresa bezeroaren instalazioetan.
Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.