Ikastaroak

Eraikuntzakoak ez diren Bizkaiko Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak

OHSAS 18001: SARRERA – Bizkaia

Iraupena: 2 Ordu
Enpresa bazara aurrekontua eskatu diezaguzu
Aurrekontua

Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 902 54 01 50 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.

Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.





Enpresa datuak

Harremanetarako datuak

Erabilpenaren baldintzak onartzen ditut


Aurkezpena:

31/95 Legeak, 2. artikuluan, LANGILEEN SEGURTASUNA ETA OSASUNA SUSTATZERA deitzen ditu enpresak, lanetik eratorritako arriskuen prebentziorako beharrezko neurriak aplikatuz eta horri begirako jarduerak garatuz.

Era berean, 54/2003 Legeak (31/95 Legearen erreforma) Laneko Arriskuen Prebentzioa enpresaren kudeaketa-sistemetan txertatzeko beharra adierazten du, bai jardueretan, bai hierarkia-maila guztietan, laneko arriskuen prebentziorako plan bat ezarriz.

Betebehar hori gauzatzeko, lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak ezarri behar dira, baina betebehar horrek ez dakar sistema normalizatuetara jo beharra, hau da, beste edozein sistema aukera daiteke, betiere prebentzioaren txertaketa bermatzen badu. Halere, nazioarteko ekimenek eskainitako argibideak (LNE-ren zuzentarauak, lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemen ingurukoak, eta OHSAS 18000 sailekoak) gero eta onartuago daude, eta orientazio-gida edo ziurtapen-baldintza gisa balio dute.


Ikastaroaren helburua da lantokian segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema-eredu bat ematea erakundeei. Horretarako, ondokoak ezagutu beharko dira:

  • OHSAS18001 arauaren baldintzak, osagaiak eta irismena
  • Abantailak eta desabantailak
  • Erronkak
  • Sistemaren ezarpena.

Nori zuzenduta:

  • Gerentzia
  • Sail-arduradunak/Bitarteko agintariak
  • Enpresako langileak

Prestatzaileak:

Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko Teknikariak, gaiaren gaineko eskarmentu zabala dutenak.

Programa:

  • Zer da Ohsas 18001 estandarra
  • Zein da bere garrantzia
  • Zein dira bere osagai nagusiak
  • Zein dira LSO Kudeatzeko Sistema bat ezartzearen abantailak
  • Nola ezartzen da LSOKS bat
  • Zer hartu behar dugu kontuan LSOKS bat ezartzeko

Material Didaktikoa:

Ikastaroaren dokumentazioa.

Barne Hartzen Du:

Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.

Ematen den lekua:

IMQ Prevención-en instalazioetan.
Enpresa bezeroaren instalazioetan.

Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube