Ikastaroak

Eraikuntzakoak ez diren Arabako Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak

ARRISKU BIOLOGIKOEN PREBENTZIOA – Araba

Iraupena: 2 ordu
Enpresa bazara aurrekontua eskatu diezaguzu
Aurrekontua

Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 902 54 01 50 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.

Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.





Enpresa datuak

Harremanetarako datuak

Erabilpenaren baldintzak onartzen ditut


Aurkezpena:

Langile-kolektibo jakin batzuek betetzen dituzten zenbait lanek agente biologikoen eraginpean egotearekin loturiko arriskuak dakartzate:

Birusak, bakteriak eta parasitoak, fluido biologikoetan egon daitezkeenak, ala ez, esaterako, odolean, gernuan, listuan, gonbitoetan, lainoztagarrietan eta abarrean, langilearen eta beste batzuen azala, muki-mintzak, odola uki ditzaketenak.

Infekzio akutu edo kronikoak, parasitosia, erreakzio toxikoak edo landare eta animaliekiko alergiak dakartzate. Infekzioak bakteriek, birusek, ricktesiek, klamidiek edo onddoek sor ditzakete.

Egon daitezkeen arrisku biologikoen barruan, halaber, prozeduretan erabilitakoak ere sartzen dira, esaterako, DNA birkonbinatua eta manipulazio genetikoak, hala nola animalien produktuak eta laborategiko animaliak eta intsektuak, agente kutsakorren gordailu izan daitezkeenak, eta primateen edo beste animalia batzuen gorputz-fluidoak.

ERREFERENTZIAZKO IRIZPIDEAK.

– 664/97 ED, lanean agente biologikoen eraginpean egotearekin loturiko arriskuen kontrako langileen babesari buruzkoa .6, 7, 8 eta 12. artikuluak.
– Agente biologikoen eraginpean egotearekin loturiko arriskuak ebaluatzeko eta prebenitzeko gida.

Agente biologikoak erabiltzeko nahitako asmorik gabe, haien eraginpean egotea ekar dezaketen jarduerak, 664/97 ED-ren 1. Eranskinaren 1, 2, 3, 6 eta 7. puntuetan jasoak.
(Elikagaien ekoizpena, nekazaritza-lanak, harremana animaliekin edo animalia-jatorriko produktuekin, hondakinen ezabaketa, hondakin-uren araztegiak, sektore industriala, esaterako, taladrinak eta olioak dituzten ekipoak, etab.).

Nori zuzenduta:

  • Prebentzio-arduradunak.
  • Zuzendariak.
  • Agintariak.
  • Langileak oro, har.

Prestatzaileak:

  • Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko Teknikariak, gaiaren gaineko eskarmentu zabala dutenak.

Programa:

  • Arrisku biologikoaren definizioa, lan-arriskuzko faktoreak, arriskuaren ezagutza, arriskuaren arriskugarritasuna, sarbideak, erreferentziazko irizpideak, definizioak eta sailkapena 664/97 ED-ren arabera.
  • Arrisku biologikoak dituzten lanbideak, kutsadura zehazten duten faktoreak.
  • Arrisku biologikoa ekar dezaketen organismo-motak.
  • Kutsatzeko bideak. Prebentzioa, segurtasun-neurriak.

Material Didaktikoa:

Ikastaroaren dokumentazioa.

Barne Hartzen Du:

Asistentzia-egiaztagiria
Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.

Ematen den lekua:

IMQ Prevención-en instalazioetan.
Enpresa bezeroaren instalazioetan.

Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube