Ikastaroak

Eraikuntzakoak ez diren Gipuzkoako Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak

ARRISKUAK ETA NEURRI PREBENTIBOAK MANTENTZE-LANEN ARLOAN – Gipuzkoa

Iraupena: 2 ordu
Enpresa bazara aurrekontua eskatu diezaguzu
Aurrekontua

Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 902 54 01 50 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.

Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.





Enpresa datuak

Harremanetarako datuak

Erabilpenaren baldintzak onartzen ditut


Aurkezpena:

Mantentze-lana, dena ondo dabilen bitartean, inork ez du izaten gogoan, baina gauzak huts egiten hasten direnean… denek esaten dute mantentze-lanik ez dagoela.

Mantentze-lanak eraikin, bulego, ekipo eta instalazio bakoitza bere bizitza-aldi erabilgarrian erabiltzeko moduan mantentzeko beharrezko instalazioen kontserbazio-lanak, prebentiboak eta zuzentzaileak, egokitzapenezkoak eta legezko mantentze teknikoak barne hartzen dituen eginkizun-sorta dira, kontsumo energetikoa optimizatuz, haien segurtasuna kolokan jar dezaketen arriskuak prebenituz eta ingurunean izan litezkeen erasoetatik babestuz. Eginkizun horiek guztiak eraikineko instalazioen funtzionamendu eraginkorraren berezko gastuen murrizketa lortzera bideratuta daude, baita higiezinen balio-galera murriztera, arriskuak desagerraraztera eta instalazioen erabilera egokitik eratorritako aurreztea sustatzera ere. Kontuan hartutako mantentze-lan motak ondokoak dira:

Ikastaroaren helburua da ikasleari beharrezko ezagutza eta trebetasunak ahalbidetzea arriskuak ezagutzeko, neurri zuzentzaile egokiak hartzeko, NBE-ak erabiltzeko, makineria, lanabesak, lan-bitartekoak egoki erabiltzeko, etab.

Nori zuzenduta:

Mantentze-lanetako langileak, pabilioi industrialetakoak zein zerbitzu-eraikinetakoak.

Prestatzaileak:

Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko Teknikariak, gaiaren gaineko eskarmentu zabala dutenak.

Programa:

– Arrisku orokorren eta arrisku-faktoreen ezagutza
– Lantokiak
– Seinaleztapena
– Babes-sistemak
– Lan-plataformak
– Eskailera finkoak eta zerbitzukoak
– Eskudelak
– Segurtasun-sareak
– Norberaren Babeserako Ekipoak
– Aldamioak
– Txukuntasuna eta garbitasuna
– Ekipoak, instalazioak eta lanabesak
– Makinak eta ekipoak: segurtasun-neurriak
– Arrisku elektrikoa:

  • Araudia eta aplikazio-eremua
  • Prestakuntza / Gaikuntza
  • Korrontearen ondoriozko osasun-ondorioak
  • Elektrizitatearen arriskuak
  • Zuzeneko kontaktu elektrikoen kontrako babesak ITC-BT-24
  • Zeharkako kontaktu elektrikoen kontrako babesak ITC-BT-24
  • Instalazioen deskargua eta lan egiteko modu segurua (urrezko 5 arau)

– Produktu kimikoak:

  • Etiketatzea
  • Segurtasun-fitxa
  • Ondorioak
  • Substantzia eta prestakin arriskutsuen sailkapena

– Hoditeriak eta gasak
– Beroko lanak
– Gune konfinatuak
– Zamen erabilera
– Soldaduraren arriskuak eta neurri prebentiboak
– Erradiazioak

Material Didaktikoa:

-Ikastaroaren dokumentazioa.

Barne hartzen du:

-Asistentzia-egiaztagiria
-Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.

Ematen den lekua:

IMQ Prevención-en instalazioetan.
Enpresa bezeroaren instalazioetan.

Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube