Ordutegia: 09:30-13:30
Ikastaroak
Eraikuntzakoak ez diren Bizkaiko Arlo Teknikoko prestakuntza Ikastaro presentzialak
LAN-ZOONOSIA – Bizkaia
Gure zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero 946 555 666 telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke edo ondorengo formularioa erabili dezakezu.
Ondorengo formularioa bete, mesedez, eta lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.
Aurkezpena:
Zoonosiak animaliek jasaten dituzten eta pertsonoi transmiti diezazkiguketen gaixotasunak dira.
Gure eremuan kontuan har daitezkeen eta, neurri prebentiboak bete ezean, aziendarekin lan egin bitartean har ditzakegun zoonosi garrantzitsuenak baino ez dira azalduko.
Helburua:
Jatorria lanean duten zoonosi nagusiak ezagutu; lanean animaliekin zuzeneko edo zeharkako harremana izan behar duen langilearengan nolabaiteko ezintasun-maila eragin dezaketenak.
ERREFERENTZIAZKO IRIZPIDEAK.
– 664/97 ED, lanean agente biologikoen eraginpean egotearekin loturiko arriskuen kontrako langileen babesari buruzkoa .6, 7, 8 eta 12. artikuluak.
– Agente biologikoen eraginpean egotearekin loturiko arriskuak ebaluatzeko eta prebenitzeko gida.
Agente biologikoak erabiltzeko nahitako asmorik gabe, haien eraginpean egotea ekar dezaketen jarduerak, 664/97 ED-ren 1. Eranskinaren 1, 2, 3, 6 eta 7. puntuetan jasoak.
(Elikagaien ekoizpena, nekazaritza-lanak, harremana animaliekin edo animalia-jatorriko produktuekin, hondakinen ezabaketa, hondakin-uren araztegiak, sektore industriala, esaterako, taladrinak eta olioak dituzten ekipoak, etab.).
Nori zuzenduta:
- Prebentzio-arduradunak.
- Zuzendariak.
- Agintariak.
- Langileak, oro har.
Prestatzaileak:
Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko Teknikariak, gaiaren gaineko eskarmentu zabala dutenak.
Programa:
- Sarrera orokorra
- Kutsatzaile biologikoak: sailkapena
- Arrisku biologikoa duten lanak
- Zoonosia: definizioa
- Infekzio- eta parasito-gaixotasun profesionalak: sarbideak, arriskuan dagoen kolektiboa eta prebentzio-neurriak.
Material Didaktikoa:
-Ikastaroaren dokumentazioa.
Barne hartzen du:
-Asistentzia-egiaztagiria
-Ikastaroari etekina atera zaiolako diploma egiaztagarria.
Ematen den lekua:
-IMQ Prevención-en instalazioetan. -Enpresa bezeroaren instalazioetan.