Datu Pertsonalen babesari buruzko informazio gehigarria

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen lege-araudiari jarraiki, jakinarazten dizugu ezein eskaera sinatu edota zure datuak eman aurretik datu-babesari buruzko oinarrizko informazio hau irakurri behar duzula, eta, zure eskubideak defendatzearren, gomendatzen dizugu klausula hauetan dagoen estekaren bidez datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio osagarria kontsultatu dezazula.



Arduraduna

Erakunde honetan bildu, eskuratu, tratatu edota gordetako datu pertsonalen Tratamenduaren Arduraduna da: IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO PREVENCIÓN, SLU (IMQP), Torrelarragoiti Industrialdea, 2F Lurzatia, 7, ZAMUDIO, 48170 PK. IFK: B95431367.

Datuak Babesteko Ordezkariaren harremanetarako helbidea dpd@imqprevencion.es da. Harengana zuzendu zaitezke datu pertsonalen tratamenduari buruzko edozein galdera egiteko. Zure datu pertsonalen Tratamenduaren Arduraduna da.



Xedea

Erakunde honek xede zehatz, esplizitu eta legitimo batzuekin tratatzen ditu datu pertsonalak: legezko obligazio bat betetzeko, kontratu bidez ezarritako harremana gauzatzeko (enpresaren, babestutako herritarren eta erakunde honen artean sortutako loturagatik), eta horretatik eratortzen den guztirako, indarreko legedian ezarritakoa betetzeko beharrezkoa bada.

Baliteke erakundearen xede legitimoekin lotutako tratamenduren bat gertatzea; adibidez, erabiltzailearen intereseko informazioaren bidalketa kudeatzea edo erabiltzaile-esperientzia hobetzea. Legezko legitimazioa izanez gero, betiere. Ez da erabaki automatizaturik hartuko, profil komertzialetan oinarrituta.

Emandako datu pertsonalak kontratu bidezko harremanak irauten duen bitartean mantenduko dira eta, ondoren, kontratu bidezko harremana bukatzen denetik hasita, behar bezala blokeatuta gordeko dira 15 urtez, baldin eta interesdunak ez badu suntsitzeko eskatzen. Legez eska daitezkeen aurreikuspenetarako edo ekintzen preskripzio orokorrerako mantenduko dira aipaturiko epean, non eta Legeak ez duen beste epe bat ezartzen. Hala ere, interesdunak emandako baimena baliogabetzen ez badu, harremanetarako beharrezkoak diren datuak aktibo mantenduko dira, interesdunari gai interesgarrien berri emateko. Tratamenduaren xede nagusia legezko obligazio bat betetzea da.



Legitimazioa

Erakunde honi datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa ematen diona legezko obligazioa bat da; enpresaren, erakunde honen eta langileen artean kontratu bidez ezarritako harremana, eta baita gaixotasun profesionalen eta legez baimendutako kontingentzien arloan indarrean dagoen legedian jatorria duten obligazioak ere.

Kontratu bidezko harremanak edo legez ezarritakoak betetzeko beharrean oinarrituta ez dagoen edozein tratamenduren kasuan, erakunde honek interesdunaren baimena eskuratuko du; besteak beste, interesdunaren intereseko informazioa bidaltzeko. Baimen hori atzera botatzeak ez du eraginik izango kontratuaren gauzapenean, ez eta interesdunari eskainitako zerbitzuetan ere.

Kontratu bidezko obligazio bat dagoenez, ezinbestekoa da eskatutako datuak ematea. Datu horiek emateari uko eginez gero, baliteke legez ezarritako obligazioak gauzatu ezin izatea.



Hartzaileak

IMQ Prevención erakundeak tratatutako datu pertsonalen hartzailea erakundea bera da, eta administrazio-xedeekin, xede juridikoekin (erakundearen baitan) edo osasun-xedeekin egingo du batik bat. Hala ere, kontratua betetzearren eta erakundearen xede legitimoak betetzeko, baliteke datu pertsonalak hirugarrenek erabili edota tratatu behar izatea; adibidez, sendagile espezialistek, perituek edo sekretu profesionala gorde behar duten bestelako profesional batzuek.

Litekeena da ere hartzaileak profesional espezializatuak edota tratamendu-eragileak izatea.

Erakunde honek Arau Kooperatibo Lotesleak ditu, behar bezala onartuta. Eskuragarri daude www.imqprevencion/eu/avisolegal helbidean.

Era berean, erakunde honek “hodei-informatika”-ko eredu baten bidez kontratatzen du bere azpiegitura birtualaren parte bat, eta, ondorioz, tratamendu-eragileak ditu EBn edo AEBetan kokatutako zerbitzariekin; AEBen kasuan, EU-US Privacy Shield akordioaren babesarekin.

Nolanahi ere, eta legediak erabilera edota tratamendu horiek ahalbidetzen baditu, Tratamenduaren Arduradunaren eta Tratamendu Eragilearen artean kontratua izenpetu ondoren edota araudiak ezarritako lege-aurreikuspenekin egingo dira. Datu pertsonalen hartzaileak Legeak agindutakoak edo tratamenduaren kargu egingo diren hirugarrenak dira, harremana betetzeko beharrezkoak direnak betiere; adibidez, sendagile espezialistak, laborategiak eta antzekoak.



Tratamendu bereziak

Osasun-zerbitzuak: Erakunde honek (bertako langileek edo kanpokoek) eskaini, kudeatu eta kontrolatutako osasun-laguntza, eta historia klinikoa mantentzea eta kudeatzea. Era berean, IMQP osasun-organismo edota -zentro publiko zein pribatuei jakinaraz diezazkieke zure datu pertsonalak, osasunekoak barne; eta baita proba diagnostikoak (adibidez, erradiologia eta beste proba batzuk) egiten dituzten material- eta zerbitzu-hornitzaileei ere, baldin eta komunikazio hori beharrezkoa bada laneko arriskuen prebentzioaren xede legitimoa betetzeko eta beste aitorpen espezifiko batzuetarako.

Administrazio-kudeaketako zerbitzuak: Egindako osasun-zerbitzuen administrazio-kudeaketa (adibidez, hitzorduen kudeaketa, zerbitzuen ordainketa, zerbitzuak kobratzea eta fakturatzea, etab.) eta legezko obligazioak betetzea. Legezko obligazioak betetzeko, baliteke zure datuak (edota, zure kasuan, zuk ordezkatuarenak), osasunekoak barne, Epaitegi, Segurtasun Indar eta Kidego, Gizarte Segurantza eta beste administrazio eskudun batzuei eman behar izatea.



Eskubideak

Edonork IMQPn berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez jakiteko eskubidea du.

IMQPk indarreko legedia betetzen laguntzen du, bereziki datu pertsonalen babesari dagokionez.

Interesdunek beren datu pertsonalak eskuratu ditzakete, eta, era berean, zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eska dezakete, edo, hala dagokionean, datuak ezabatzeko eska dezakete, besteak beste datuak jadanik ez direnean beharrezkoak jatorrizko xedeetarako.

Interesdunek hala nahi badute, eta legezkoa baldin bada, beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahalko dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko eta eskakizun judizialak edo legezkoak artatzeko baino ez dira gordeko aipaturiko datuak.

Baldintza jakin batzuetan, eta euren egoera partikularrarekin erlazionatutako arrazoiengatik, interesdunek baimena atzera bota edo beren datuak tratatzeari uko egin ahalko diote. IMQPk datuak tratatzeari utziko dio, aurreko epigrafean aipaturiko baldintzen salbuespenarekin.

Era berean, indarreko legediak edozein erabiltzaileri aitortzen dion beste edozein eskubide ere onartu eta kontuan hartuko du IMQPk. Datuak eskuratu, zuzendu, haien aurka egin, mugatu, eraman eta ezabatzeko Eskubidea balia dezakezu, eta baita Legeak interesdunari aitortzen dizkion beste eskubide batzuk ere, Tratamenduaren Arduradunari idatzita.



Jatorria

IMQPn eskuratu, tratatu eta gordetako datu pertsonalak interesdunek emanikoak dira eta legez eska daitekeena eta kontratu bidezko harremana gauzatzeko egokiak, bidezkoak, mugatuak eta beharrezkoak dira.

IMQPren esku dagoen beste ezein datu pertsonal Legeak baimenduta edo interesdunaren onespenarekin eskuratu da, interesdunari informazioa bidaltzeko edo haren erabiltzaile-esperientzia hobetzeko.

IMQPn dauden datu pertsonal guztiei dagozkion segurtasun-neurriak eta datu pertsonalen babesari buruzko araudian ezarritako gainerako baldintzak aplikatuko zaizkie.



Harremanetarako

Nahi duzunean Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, dpd@imqprevencion.es helbidean, edo IMQP, Torrelarragoiti Industrialdea, 2F Lurzatia, 7, 48170, ZAMUDIO, 48170 PK helbidera idatzita.

Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube