IMQ Prevención
- Zure aurrekontua eskatu
Gure zerbitzuak kontratatu nahi dituzu?
Formularioa bete edo
946 555 666 telefonora deitu - Bezero diren enpresentzako
sarbidea - KONECTA
Mediku Azterketak - Koordinatu
Prestakuntzako hurrengo ikastaroak
-
2021/04/22 (ES) Espalda sana -
2021/04/27 (ES) PRL en el sector de la industria de la transformación -
2021/05/03 Oinarrizko L.A.P. Metalgintzaren hitzarmena-Araba Metalgintzaren III hitzarmenaren menpeko formakuntza. * Data hauek 4 orduko 2 ...
-
2021/05/03 Oinarrizko L.A.P. Metalgintzaren hitzarmena-Gipuzkoa Metalgintzaren III hitzarmenaren menpeko formakuntza. * Data hauek 4 orduko 2 ...
-
2021/05/03 (ES) Consecuencias Psicológicas de la Pandemia
Hurrengo Jarduerak
-
2021/04/23 (ES) Webinar. Cómo abordar la gestión de conflictos Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible únicamente en ES.
Sorrera
Helburu nagusia, Zerbitzua kontratatzen duten enpresen lan ezbeharrak murriztea duen Prebentzio Zerbitzua gara. Horrela, enpresariak bere langileen Segurtasuna eta Osasuna zaintzeko bermatu behar dituen legezko eginbeharrak betetzen ditu.
22 lantokitan zehar banatutako 230 profesional, teknikariak eta sanitarioak, baino gehiago biltzen duen taldea gara. Estrategikoki kokatuta dauden Osasun Zaintzako 19 zentroek eta hiru bulego teknikoek, Zamudion, Donostian eta Gasteizen, egunetik egunera E.H.A.E.an Prebentzioaren arloan aitzindari izatera garamatzate.
Kudeaketa eredua
Erabateko Kalitatearekiko gure konpromisotik, prozesu bidezko kudeaketan oinarrituz, MGA eredua hartzen da emaitzetan, bezeroengan, pertsonengan, errendimenduan eta aritzen den gizartearengan Bikaintasuna bilatuz. Gainera UNE-EN ISO 9001:2015 Arauan oinarritutako Kalitatearen Kudeaketa-Sistema dauka eta baita UNE-EN ISO 45001:2018 Arauan oinarritutako laneko Segurtasun eta Osasunaren kudeaketaren sistema bat ere, biak AENOR-gatik ziurtatuak.
Gaur egun
22 lantokitan zehar banatutako 230 profesional, teknikariak eta sanitarioak, baino gehiago biltzen duen taldea gara. Estrategikoki kokatuta dauden Osasun Zaintzako 19 zentroek eta hiru bulego teknikoek, Zamudion, Donostian eta Gasteizen, egunetik egunera E.H.A.E.an Prebentzioaren arloan aitzindari izatera garamatzate.
Gure talde profesionala, ondoko hauek osatzen dute:
- Goi-mailako prebentzio-teknikariak.
- Maila ertaineko prebentzio-teknikariak.
- Administrariak.
- Laneko medikuntzan espezializatutako medikuak.
- EUD.
- Klinika-laguntzaileak.
Misioa
IMQ Prevención, enpresek, erakundeek eta pertsonek lan-arriskuen prebentzioan dituzten premiak betetzera bideratutako erakundea da, bai eta pertsonen osasuna baloratzeko eta hobetzeko zerbitzu mota oro eskaini eta bitartekaritzan izan dezaketen beste edozein behar asetzera ere, bere bezeroei balio bereizgarria gehituz. Gainera, bezeroen esku jartzen ditu beste zerbitzu osagarri batzuk, hala nola gidabaimena, ehizatzeko baimena eta bestelako psikoteknikoak berritzeko azterketa medikoak.
Ikuspena
IMQ Prevención-ek erreferentziazko eredu izan nahi du kudeaketan, bezeroarenganako orientazioan, berrikuntzan, eraginkortasunean eta gizartearekiko konpromisoan oinarrituta.
Balioak
- Bezeroarenganako orientazioa
Entzuteko jarrera aktiboari esker, zure beharrak asetzeko ideiak eta konponbideak eskaintzen ditugu gure zerbitzuen eraginkortasuna bermatzen duten kalitate-parametroen arabera. - Profesionaltasuna
Lortutako eskarmentua eta etengabeko ikaskuntza dira gure gako-elementuak. Azkar lan egiten dugu, eta horrela gure helburuak betetzen ditugu, inplikazioz eta malgutasunez. - Konpromisoa
Proiektu bera partekatzen dugu eta haren alde borrokatzen gara, gure bezero, hornitzaile eta taldeekiko erantzukizuna hartuz, konfiantzazko inguruneak sortuz. - Talde Laguntzailea
Taldean lan eginez, helburu bera dugula, ezagutzak eta eskarmentua eskainiz. - Osotasuna
Gardentasunez, errespetuz eta koherentziaz jardunez egiten dugun guztian.
Balio bereizgarria
E.A.E.-an lan egiten duen Prebentzio Zerbitzua izanik, gure pertsonen esfortzua eta ahalegin ekonomiko guztia autonomia-erkidego honetan jarri dugu, 3 lurraldetan banaturik ditugun Osasun Zaintzako 19 zentroek berresten dutelarik. Guzti honek osasun azterketen hitzorduak ematerakoan bizkortasun eta malgutasun handiagoa ematen digu.
Gure Arlo Teknikoko zerbitzuak ere 3 lurraldetan modu estrategikoan kokaturik daudenez, Zamudion, Donostian eta Gasteizen, zerbitzurik hurbilena gara 3 lurraldetan. Gainera E.A.E.-an dauden prebentzio zerbitzuen artean gu gara pertsona talde handiena eta adituena duena. Lege betebeharrak osatzen duten zerbitzuak eskeintzen ditugu, eta baita enpresetan sor daitezkeen beharren ardura daukagu.
Legeak
Berdintasun Plana
IMQ Prevenciónek bere erakundean emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna integratzeko prozesu bat jarri du martxan, eta horretarako Berdintasun Plan batez baliatuko da. Plan horren helburua emakumeen eta gizonen artean aukera-berdintasunaren aldeko kultura ezartzea izango da, erakundearen balioen zati izango dena, eta haren emaitzak iraupen mugagabearekin proiektatzea lortu nahi da.
Konpromiso irmoa dugu Emakumeen eta Gizonen Aukeren Berdintasunaren alde. Hori dela eta, duela urtebete gure lehengo Berdintasun Plana garatu genuen lan-talde osoaren eta zuzendaritza-taldearen borondatearekin eta inplikazioarekin.
Gure jarduera burutzen den arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioa bere gain hartzen dugu eta gure Erakundearen Gizarte Erantzukizunaren esparruan, gure erakundean benetako berdintasuna lortzeko neurri egokiak bultzatzen ditugu. martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera.
Helburu hori gauzatzeko, Berdintasun Batzordea sortu da, profesionalek osatutakoa, erakunde honen egituraren isla leiala direnak.
Zuzendaritzak pertsonalki hartzen du konpromiso hori, ekintza desberdinak garatzeko beharrezko baliabideak esleituz eta egindako ekintzak komunikatuz.
IMQ Prevenciónek “Sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena prebenitzeko eta kasu horietan jarduteko protokoloa” du. IMQ Prevenciónekin izandako harremanetan gerta izan litezkeen jazarpen-egoeren berri eman nahi baduzu, gure bezero eta/edo hornitzaileen eskura jartzen dugu helbide elektronikoa: igualdad@imqprevencion.es.
Politika
ZER GARA
IMQ Prevención enpresek, erakundeek eta pertsonek lan-arriskuen prebentzioan dituzten premiak betetzera bideratutako erakundea da, bai eta pertsonen osasuna baloratzeko eta hobetzeko zerbitzu mota oro eskaini eta bitartekaritzan izan dezaketen beste edozein behar asetzera ere, bere bezeroei balio bereizgarria gehituz. Gainera, bezeroen esku jartzen ditu beste zerbitzu osagarri batzuk, hala nola gidabaimena, ehizatzeko baimena eta bestelako psikoteknikoak berritzeko azterketa medikoak.
ZER IZAN NAHI DUGU
IMQ Prevención-ek erreferentziazko eredu izan nahi du kudeaketan, bezeroarenganako orientazioan, berrikuntzan, eraginkortasunean eta gizartearekiko konpromisoan oinarrituta honako hauen bidez:
BEZEROARENGANAKO ORIENTAZIOA: Entzuteko jarrera aktiboari esker, zure beharrak asetzeko ideiak eta konponbideak eskaintzen ditugu gure zerbitzuen eraginkortasuna bermatzen duten kalitate-parametroen arabera.
PROFESIONALTASUNA: Lortutako eskarmentua eta etengabeko ikaskuntza dira gure gako-elementuak. Azkar lan egiten dugu, eta horrela gure helburuak betetzen ditugu, inplikazioaz eta malgutasunez.
KONPROMISOA: Proiektu bera partekatzen dugu eta haren alde borrokatzen gara, gure bezero, hornitzaile eta taldeekiko erantzukizuna hartuz, KONFIANTZAZKO inguruneak sortuz.
TALDE LAGUNTZAILEA: Taldean lan eginez, helburu bera dugula, ezagutzak eta eskarmentua eskainiz.
OSOTASUNA: Gardentasunez, errespetuz eta koherentziaz jardunez egiten dugun guztian.
KONPROMISOAK
· Erakundeko pertsonen artean Segurtasunera, Osasunera eta Kalitate Osora bideratutako kultura sustatzea, erakundearekiko nahiz haren buruzagiekiko haien gogobetetasuna areagotuko duena.
· Indarrean dagoen legeria aplikagarria betetzea sustatzea, Segurtasunean eta Osasunean langileen eta haien ordezkarien kontsulta eta parte-hartzea barne.
· Ez onartzea espresuki hitzezko irainen edo irain fisikoen bidez duintasunari kalte egiten dion jokabide desegoki oro.
· Lan-baldintza seguru eta osasungarriak eskaintzea lanarekin zerikusia duten lesioak eta osasun-kaltea prebenitzeko, arriskuak ezabatuz eta IMQ Prevención-eko pertsonen Segurtasun- eta Osasun-arriskuak murriztuz.
· Beharrezkoak diren prestakuntza- eta informazio-jarduerak egitea, gure pertsona guztiak gaituta egon daitezen agintzen zaizkien jarduera guztiak egiteko.
· Hornitzaileek eta azpikontratistek bat egitea hobekuntzarekiko konpromiso aktiboarekin, bai zerbitzua emateari dagokionez bai lan-baldintzei dagokienez eta haien hautaketan eta ebaluazioan prebentzio-irizpideak txertatuz.
IMQ PREVENCIÓNeko Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du erakundearen kudeaketa-sistema etengabe mantendu eta hobetzeko, eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak jarriko ditu politika horren helburuak lortzeko, eta enpresaren PERTSONA GUZTIEI eta kolaboratzaileei konpromiso hori helarazten die partaidetza aktiboa sustatuz eta eskatuz helburu horiek egia bihur daitezen.
Bezeroaren Gogobetetasuna 2018
Enpresa bezeroen gogobetetasunari buruz bi urtean behin egiten den inkestaren emaitzak
0tik 10erako eskala erabili da. Hau da, 0 Ez nago batere gustura eta 10 Oso gustura nago.
2018an 338 inkesta oso jaso ziren.
- BATEZ BESTEKO GOGOBETETASUNA 2018
7,93 - BATEZ BESTEKO GOGOBETETASUNA BLOKEKA 2018
· Eskaintzaren eta kontratuaren kudeaketarekiko batez besteko gogobetetasuna: 7,68
· Espezialitate teknikoekiko batez besteko gogobetetasuna: 7,82
· Osasun-zaintzarekiko batez besteko gogobetetasuna: 8,3
Azterketa medikoen erabiltzaileei egindako gogobetetasun-inkesten emaitzak
1etik 10erako eskala erabili da. Hau da, 1 Ez nago batere gustura eta 10 Oso gustura nago.
2018an 659 inkesta jaso ziren guztira.
- BATEZ BESTEKO GOGOBETETASUNA 2018
7,83 - AZTERKETA MEDIKOEN ERABILTZAILEEN GOGOBETETASUNA 2018
· Azterketa medikorako instalazioen egokitasuna: 7,6
· IMQPko langileen aldetik jasotako arreta: 8,43
· Igarotako denbora: 7,31
· Proba medikoen azalpena: 8,06
· Mediku-txostenaren argitasuna: 7,84
· Online plataforma erabiltzeko erraztasuna: 7,71
· Gogobetetasun globalaren balorazioa: 7,85
ADVANCE azterketa medikoen erabiltzaileei egindako gogobetetasun-inkesten emaitzak.
0tik 3rako eskala erabili da. Hau da, 0 Ez nago batere gustura eta 3 Oso gustura nago.
2018an 106 inkesta jaso ziren.
- BATEZ BESTEKO GOGOBETETASUNA 2018
2,83 - ADVANCE AZTERKETA MEDIKOEN ERABILTZAILEEN GOGOBETETASUNA 2018
· Azterketa medikorako instalazioen egokitasuna: 2,76
· Itxaroten emandako denboraren egokitasuna: 2,80
· Tratuaren egokitasuna: 2,98
· Probak nahikoak direla uste du: 2,66
· Zerbitzua gomendatuko luke: 2,80
Prestakuntza-ikastaroen erabiltzaileei egindako gogobetetasun-inkesten emaitzak
1etik 10erako eskala erabili da. Hau da, 1 Ez nago batere gustura eta 10 Oso gustura nago.
1.398 inkesta jaso dira ebaluatutako 156 ikastarotan.
- BATEZ BESTEKO GOGOBETETASUNA 2018
8,68
Antolatutako gosariei buruz egindako gogobetetasun-inkesten emaitzak
2018an 2 gosari antolatu ziren. Urriaren 18an, EJKrekin eta Obra-koordinazioarekin gosaria egin zen, eta 54 inkesta jaso ziren bertan. Gainera, apirilaren 24an, 25ean eta 26an Metalgintzaren II. Hitzarmenarekin gosariak egin ziren, eta 67 inkesta jaso ziren bertan.
Ondorengo taulan batez besteko gogobetetasuna erakusten da 1etik 5erako eskalan, hau da, 1 Ez nago batere gustura eta 5 Oso gustura nago.
- BERTARATUEN GOGOBETETASUNA
· Ekitaldi honek espero nuenari erantzun dio: EJK: 4,06 | METALGINTZA: 3,90
· Landutako gaiak baliagarriak zaizkit nire lanean: EJK: 4,24 | METALGINTZA: 4,24
· Hizlarien hautaketa ekitaldiaren helburuen araberakoa izan da: EJK: 4,40 | METALGINTZA: 4,18
· Ekitaldiaren iraupena egokia izan da: EJK: 4,19 | METALGINTZA: 4,00
· Aretoaren kokapena-instalazioak egokiak izan dira: EJK: 4,38 | METALGINTZA: 4,33
· Erabilitako baliabide teknikoak egokiak izan dira: EJK: 4,20 | METALGINTZA: 4,09
· Orokorrean, ekitaldiaren antolaketa aproposa izan da: EJK: 4,24 | METALGINTZA: 4,30
· Batez besteko gogobetetasun globala: EJK: 4,25 | METALGINTZA: 4,15