2. MOTAKO LIZENTZIAK
NORI ZUZENDUTA:
– Hegazkin-pilotu pribatua
– Hegazkin instrumentaleko pilotu pribatua
– Gaueko hegazkineko pilotu pribatua
– Helikoptero-pilotu pribatua
– Planeagailuko kirol-pilotua
– Globo libreko kirol-pilotua
– Ultra-arineko pilotua
– 2. motako pilotu-ikaslea
MEDIKU-ZIURTAGIRIAREN BALIO-EPEA:
– 40 urte baino gutxiagoko pilotuak: 60 hilabete
– 40 urte baino gehiagoko eta 50 baino gutxiagoko pilotuak: 24 hilabete
– 50 urte baino gehiagoko pilotuak: 12 hilabete
CC MOTAKO LIZENTZIA (CABIN CREW)
NORI ZUZENDUTA:
– Bidaiari kabinako tripulatzaileak (TCP)
– Hegaldiko laguntzaileak
MEDIKU-ZIURTAGIRIAREN BALIO-EPEA:
– 2. motakora asimilatua (AESA)
– 60 hilabete gehienez Europan
LAPL MOTAKO LIZENTZIA (LIGHT AIPRLANE PILOT LICENCE)
NORI ZUZENDUTA:
– Urruneko kontrol bidez gidatutako aireontzien / DRONEEN pilotuak
MEDIKU-ZIURTAGIRIAREN BALIO-EPEA:
– 40 urte baino gutxiagoko pilotuak: 60 hilabete
– 40 urte baino gehiagoko pilotuak: 24 hilabete
PDF – OSASUN-AZTERKETA AERONAUTIKOA EGIN AURREKO GOMENDIOAK
GOMENDIO PRAKTIKOAK
Osasun-azterketa hauen ezaugarriak kontuan hartuta, nahitaezkoa da azterketa egitera joaten direnek honako puntu hauek kontuan hartzea:
- Gogoan izan BARAURIK eta MASKURIA BETETA joan behar duzula.
- NAN arekin, pasaportearekin edo beste edozein agiri ofizial baliodunekin identifikatu beharko duzu. Adingabeak legezko tutorearekin batera joango dira.
- Mediku-ziurtagiria ERREBALIDATZEA edo BERRITZEA
- Berehala jakinarazi beharko duzu zure mediku-ziurtagiria indargabetu, atzera bota edo ez-gaitzat jo bada.
- IKUSMEN-ZUZENKETA erabiltzen baduzu, ekarri betaurrekoak. Begiko kirurgia egin baduzu, txosten oftalmologikoa aurkeztu beharko duzu.
- ENTZUMEN-ZUZENKETA erabiltzen baduzu, ekarri soinean.
- Mediku-txostenak aurkeztu beharko dituzu honako kasu hauetan:
– Tratamendu farmakologikoak, aldi baterakoak edo iraunkorrak.
– Gaixotasun kronikoak (diagnostikoa, tratamendua eta eboluzioa).
– Ebakuntzak eta ospitaleratzeak (diagnostikoa, ospitaleko alta eta hurrengo azterketaren data).
- Gogoratu OSASUN-AITORPENA bete eta entregatzea.
OSASUN-AITORPENA
BETE AITORPENA eta entregatu HITZORDUAREN egunean
Osasun-ziurtagiri aeronautikoak egitera datozen pertsonek, aurrez betetako eta sinatutako osasun-adierazpen bat ekarri beharko dute.
Osasun-adierazpena, Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziaren (AESA) egoitza elektronikoan egiten den OSASUN-AZTERKETAREN AURRE-ESKAERA OFIZIALA da. Izapide hau egiteko ez da beharrezkoa aplikazioan alta emanda egotea ezta ziurtagiri elektroniko bat erabiltzea.
- Sartu web-orri honetan osasun-azterketaren aurre-eskaera betetzeko:https://sede.seguridadaerea.gob.es/medicina/entrada
- Estekan sartutakoan, sakatu “Cumplimentar pre-solicitud reconocimiento médico” botoia (orri-oinean dago).
- Bete eskatutako datuak. Zalantzak izanez gero, kontsultatu “manual de cumplimentación pre-solicitud examen médico” (orrialdearen goiko eskuinaldean dago, edo KLIKATU HEMEN).
- Inprimatu eta sinatu ondoren entregatu gure zentroan.
BILBOko IMQ Prevención-eko Osasun Zaintzako Zentrora iristean hauek emango zaizkizu:
- Zure datu pertsonalekin, osasun-aitorpenarekin eta osasun-aurrekari pertsonalekin eta familiakoekin bete beharreko eskaera-inprimakia.
- Gernuan drogarik ba ote dagoen begiratzeko baimena.
Osasun-azterketa aeronautikoak gernu-lagina entregatuz eta odola ateraz hasten dira. Indarreko araudiaren eskakizunen arabera aztertuko dira, eta bost droga bilatuko dira: anfetaminak, kokaina, marihuana, opiazeoak eta barbiturikoak.
Ondoren, honako proba hauek egingo dira azterketa-motaren eta periodikotasunaren arabera: miaketa oftalmologikoa, espirometria (Peak Flow), elektrokardiograma, audiometria kabinarekin, pisua eta altuera.
Proba horiek egin ondoren, AME medikuaren kontsultara joan eta anamnesia, miaketa orokorra eta aparatuen miaketa egingo dira: otorrinologikoa, aurpegi-masailetakoa, oftalmologikoa, traumatologiakoa, bihotz-biriketakoa, neurologikoa eta psikologikoa.
Probak amaitzean, osasun-ziurtagiria egingo da ahalik eta lasterren. Telefonoz jakinarazi eta eskura entregatuko da BILBOko IMQ Prevención-eko Osasun Zaintzako Zentroan.