Enpresarien betebeharrak

Prebentzioa antolatzeko modalitateak

Azaroaren 8ko 31/1995 Legeak, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoak (BOE, 1995eko azaroaren 10ekoa) eta urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak onetsitako Prebentzio Zerbitzuen Araudiak (BOE,1997ko urtarrilaren 11koa), eta ondorengo aldaketek, agintzen dute prebentzio-jarduerak garatzeko behar diren baliabideen antolamendua honako modalitate hauetako baten arabera egingo dela:

ENPRESAREN TAMAINA (langile-kop.)
Enpresaren jarduera 1 – 25 26 – 249 250 – 500 >500
39/97 EDko I. eranskinekoa da BCD BCD C C
Ez da 39/97 EDko I.
eranskinekoa
RD39/97 ABCD BCD C

A. Enpresariak prebentzio-funtzioak bere gain hartzea

B. Langileak izendatzea

C. Prebentzio Zerbitzu Propioa eratzea

D. Kanpoko Prebentzio Zerbitzu bat hartzea

Enpresariak bere zerbitzura dituen langileei osasun-egoeraren aldizkako zaintza bermatzen die, lanak berekin dituen arriskuen arabera.

Osasun zaintza garatzeko behar diren baliabideen antolamendua bakoitzak norbere baliabideak erabiliz edo, aldiz, kanpoko Prebentzio Zerbitzu batekin egindako hitzarmenen bidez egin daiteke. Nolanahi ere, behar bezala ziurtatuta egon behar dute, 306/1999 Dekretuaren arabera.

Enpresariak prebentzio-funtzioak bere gain hartzea

Noiz

Honelako enpresetan:

  • 10 langile artekoetan (ez I.Eranskina )*.

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO AZAROAREN 8KO 31/1995 LEGEAREN 30. ART. 5. ATALA.

Enpresariaren betebeharrak:

  • Bere ohiko jarduerak lantokian garatu behar ditu.
  • Garatu beharreko prebentzio-funtzioei dagokien gaitasun-maila izan behar du (oinarrizko, erdiko edo goiko maila).

Oinarrizko mailako funtzioak garatu ahal izateko baldintzak:

(aukera hauetako bat izan behar du, gutxienez)

  • 30 orduko prestakuntza.
  • Gaitasun hori ematen dion prestakuntza profesionala edo akademikoa
  • 2 urte baino gehiagoko esperientzia prebentzioaren arloan

Enpresariak ez du ahaztu behar:

  • Enpresariak ezin duela osasun zaintza bere gain hartu, hitzartu egin behar duela.
  • Auditoriaren exentzioa jakinaraztea.

IMQ Prevención-en eskaintza:

Oinarrizko hitzarmena, bere baitan sartuz:

  • Aholkularitza
  • Arriskuen ebaluazioa
  • Oinarrizko mailako funtzioak garatzeko urrutiko prestakuntza-ikastaroa (30-50 ordu)

Enpresariak bere gain hartu gabeko arlo teknikoko prebentzio-espezialitateak (Segurtasuna, Higiene industriala eta Ergonomia eta psikosoziologia aplikatua).

Enpresariak berak egiteko aski prestakuntzarik ez duen prebentzioko jarduera espezifikoak edo zehatzak.

  • Zarata-neurketak
  • Bibrazio-neurketak
  • Kutsatzaile kimikoen neurketak.
  • Lanpostuetako azterketa espezifikoak
  • Larrialdietako planak.

Langileak izendatzea

Enpresariak langile bat edo gehiago izendatuko ditu prebentzio-jardueraz arduratzeko.

Noiz

Honelako enpresetan:

  • Langile 1etik 500era bitartekoetan (ez I.Eranskina)*
  • Langile 1etik 249ra bitartekoetan (bai I.Eranskina)*

Izendatutako langileek ezinbestez beharko dituzte:

  • Gaitasuna eta beharrezkoak diren baliabideak.
  • Oinarrizko, tarteko edo goi mailako funtzioak.
  • Bertan lan-medikuntzako espezialistarik ez badago, Osasun Zaintza hitzartu egin beharko da .
  • Prebentzio-sistemari auditoria bat egitea.

IMQ Prevención-en eskaintza:

Oinarrizko hitzarmena, bere baitan sartuz:

  • Aholkularitza.
  • Arriskuen ebaluazioa.
  • Oinarrizko mailako funtzioak garatzeko urrutiko prestakuntza-ikastaroa (30-50 ordu).

Enpresariak bere gain hartu gabeko arlo teknikoko prebentzio-espezialitateak (Segurtasuna, Higiene industriala eta Ergonomia eta psikosoziologia aplikatua).

Langileen Osasun Zaintza:

Enpresariak berak egiteko nahiko prestakuntza ez duen prebentzioko jarduera espezifikoak edo zehatzak.

  • Zarata-neurketak.
  • Bibrazio-neurketak.
  • Kutsatzaile kimikoen neurketak.
  • Lanpostuetako azterketa espezifikoak.
  • Larrialdietako planak.

Bertako prebentzio zerbitzua

Noiz

Honelako enpresetan:

  • 500 langile baino gehiagokoetan
  • 250 langile baino gehiagokoetan (I.Eranskina)

Prebentzio-zerbitzu propioarentzat ezinbestekoa izango da:

  • Antolaketa-unitate espezifikoa eratzea.
  • Gutxienez bi espezialitate izatea.
  • Bertako Prebentzio Zerbitzuak bere gain hartzen ez dituen, hitzartu behar direnak.
  • Prebentzio-sistemari auditoria bat egitea.

IMQ Prevención-en eskaintza:

Especialidades preventivas que no hayan sido asumidas por el Servicio de Prevención Propio

  • Bertako Prebentzio Zerbitzuak bere gain hartu ez dituen prebentzio-espezilitateak
  • Laneko Segurtasuna
  • Higiene Industriala
  • Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua
  • Osasunaren Zaintza

Prebentzio Zerbitzu Propioak berak egin ezin dituen prebentzioko jarduera espezifikoak edo zehatzak:

  • Zarata-neurketak
  • Bibrazio-neurketak
  • Kutsatzaile kimikoen neurketak.
  • Lanpostuetako azterketa espezifikoak
  • Proba mediko jakin batzuk

Kanpoko Prebentzio Zerbitzu bat hartzea

Noiz

Enpresak, bere barne baliabideen bidez jarduera prebentiboa bere gain hartzen ez duenean, Kanpoko Prebentzio Zerbitzu batera jo beharko du.

Horretarako, horri dagokion hitzarmena egin beharko da, eta bertan sartu:

  • Kanpoko Prebentzio Zerbitzuaren identifikazioa
  • Jarduera hartu behar duen enpresaren izena, eta baita bere lantoki guztiena ere.
  • Garatu behar den prebentzio-jardueraren alderdiak
  • Langileen Osasunaren Zaintzako jarduera, hala behar denean.
  • Hitzarmenaren iraupena.
  • Hitzarmenaren baldintza ekonomikoak

Jarduten hasteko, Laneko Agintaritzak emandako derrigorrezko ziurtagiria izan beharko dute Kanpoko Prebentzio Zerbitzuek.

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO AZAROAREN 8KO 31/1995 LEGEAREN 31. ART. 3. ATALA.

Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube