ETEak

PREVENPYME

Prevenpyme 10 langilerarte dituzten enpresentzako (arrisku txiki edo neurrizkodunak) produktu erraz eta ekonomikoa da, 4 prebentzio diziplinak barne hartzen dituena. Enpresek, Prevenpymerekin, Laneko Arriskuen Prebentzio kontuetan lege-betebeharrak betetzen dituzte eta beraien langileen segurtasuna eta osasuna bermatzen dute.

Zeintzuk dira zerbitzuak?

Enpresarekin 2 urteko konpromisoa hartzen dugu eta ondoko zerbitzuak ditu:

ARLO TEKNIKOA

  • Prebentzio Jardueraren programazioa.
  • Prebentzio Plana.
  • Larrialdi-neurriak.
  • Lanpostuko eta lantokiko arriskuen Hasierako Ebaluazioa.
  • Arriskuen Hasierako Ebaluazioaren berrikusketa, beharrezkoa bada.
  • Enpresariak hedatzeko lanpostuko arriskuei buruzko informazio fitxak.
  • Enpresen ekintza planen jarraipena eta hauen eraginkortasunaren kontrola.
  • Istripu-tasaren jarraipena eta azterketa.
  • Formazio espezifikoen jardunaldietarako deialdia SPM-ko lokaletan edo online plataformen bidez.
  • Txostenak bezeroen sartze-plataformaren bidez ematea (Sugest Plataforma).
  • Prebentzio Jardueraren txostena. Prebentzioaren integrazioaren ebaluazioarekin.

OSASUN ZAINTZA

  • Osasun zaintza proiektua.
  • Osasun zaintzako jardueren programa.
  • Osasun-txosten pertsonalak eta pribatuak (konfidentzialtasun zorrotza).
  • Langileek beraien lanpostuari lotutako lanak egiteko duten gaitasunaren neurketa.
  • Prebentzio zerbitzuaren osasun jardueren memoria.
  • Osasun zaintzako emaitza medikuen urteroko azterketa epidemiologikoa. Langileen osasunaren egoeraren kontrolen txosten orokorra, dagokion konfidentzialtasuna gorderik. Aurreko urteetako emaitzekin (datu hauek izatekotan) konparaturik, Laneko arriskuenganako esposizioaren eta osasunaren aldaketen artean egon daitezkeen harremanen ikerketa. Zuzenketa neurrien proposamena.

Zein da funtzionamendua?

Zerbitzua eman ahal izateko, IMQ Prevención-ek prebentzio Teknikari bat eta OOU (Oinarrizko Osasun Unitatea) bat izendatuko du, laneko arriskuen prebentzioaren inguruko behar guztiak kudeatzeko eta hauei erantzuna emateko ardura hartuko dutelarik.

Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube