Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkilaritza Lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Mutualiak


13 Mar 2018

Saridunen izenak apirilaren 28an jakinaraziko dira, Mutualiak Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Egunaren harira antolatzen duen ekitaldian. Izena emateko epea otsailaren 15ean irekiko da, eta apirilaren 1ean amaituko da.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkilaritza Lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Mutualiak. Aurreko edizioek harrera bikaina izan zutenez, eta lan esparruko prebentzioaren egoera erakusteko eta hari buruz sentsibilizatzeko asmoz, Mutualiak Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkilaritza Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

18 urtetik gorako edozein pertsonak eman dezake izena; nahi beste argazki bidal ditzake. Gaia laneko arriskuen prebentzioaren ingurukoa izango da, eta haren balioak nabarmenduko dira argazkien bidez. Gainera, positiboki baloratuko dira arrisku egoerak edota praktika onak irudikatzen dituzten lanak. Aurkeztutako argazki bakoitzeko, “Deskribapen orria” deituriko formularioaren ale bat bete beharko da; bertan, irudian agertzen den arrisku egoera edota praktika ona deskribatuko da.

Sariak honakoak dira:

  • Lehen saria: 1.200 €
  • Bigarren saria: 900 €
  • Hirugarren saria: 600 €

Informazio gehiagorako:mutualia.es prevencion@mutualia.es


2017ko Argazkilaritza Lehiaketaren argazki irabazlea: “Explosiones” Pedro Luis Ajuriaguerra

Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube