MUTUALIA SARIAREN 7. EDIZIOA


12 Feb 2016

Mutualia sariaren helburua laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako proiekturen bat burutu duten Mutualiako enpresa kidetuak eta langile autonomoak aitortzea da: laneko arriskuak prebenitzeko ikerketa, berrikuntza edo garapen teknologikoko proiektuak.

Aurten, lehenengo aldiz, Mutualiak sexu eta sexista jazarpenaren prebentzioan esfortzua eta praktika egokiak egindako enpresak saritu nahi ditu.

Proiektuak Mutualiaren Zuzendaritzako eta Prebentzio Saileko, Osalaneko,Confebaskeko eta Emakundeko kideez osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu.

Hautagaitzak aurkezteko epemuga 2016ko martxoaren 14a da. Parte hartzeko, bete hemen argitaratutako inprimakia. Sariketaren oinarriak edo bestelako informazioa kontsultatzeko, sartu www.mutualia.es webgunean edo bidali mezu elektroniko bat prebentzioa@mutualia.es helbidera.

Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube