29 Apr 2021
Onar dezagun tristura zoriontsu izatea betebeharra dela ematen duen gizarte batean
Tristura gure bizitzan emozio naturala, beharrezkoa eta erabilgarria da. Garrantzitsutzat jotzen den zerbait galtzen denean agertzen da: maite den pertsona bat, osasuna, ondasunak, eta banantzeak, gaixotasunak, porrotak, langabezia, bakardadea, zahartzaroa…
Sarritan, tristura-sentipenak lehen interesatzen zitzaizkigun gauzekiko interesa galarazten digu, eta gozatzea kostatzen zaigu; geldirik eta motibaziorik gabe egotera eramaten gaitu. Puntuala eta bizia da, eta gogo-aldarte baxuarekin ez dugu nahastu behar, hau da, izan ditugun azken gertakarien laburpen metatu batekin, denboran luzeagoa dena.
Bizitzako une batean tristura sentitzeak ez da txarra ezta arraroa ere; inflexio-puntu gisa balio behar digu. Alerta honek adierazten digu emozionalki kaltetuta gaudela, eta indarberritzeko eta egoera atseginago, lasaiago eta osasuntsuago batera pasatzeko aukerak ikasteko denbora behar dugula. Tristura-aldi batek hazten laguntzen duela ulertzea beharrezkoa da; hartatik ikasten saiatu eta lanean eta pertsonalki hobetzeko aukera gisa erabili behar dugu.
“Zoriona gorputzentzat osasungarria da, baina penak izpirituaren indarrak garatzen ditu” Marcel Proust
