8. Mutualia sarien irabazleak


16 nov 2018


Osalanek antolatu duen “Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarraren” baitan egin da banaketa-ekitaldia.

Mutualiak “Aernnova zaindu” proiektuagatik eman dio Aernnova enpresari laneko arriskuen prebentzioaren arloko Berrikuntza saria, eta Polymat-i eman dio Berdintasun saria, “Polimeroen arloko emakume zientzialarientzako EMAKIKER beka” proiektuagatik.

Aurkeztutako proiektuen kalitatea dela-eta, enpresa finalista guztiei accesit bana eman zaie. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko berrikuntzaren kategorian enpresa hauek jaso dute accesita: Bilboko Udala, Somorrostro Formakuntza Zentroa, GAIA, IMQ Prebentzioa, JEZ Sistemas Ferroviarios, Mercedes-Benz Espainia eta Metro Bilbao. Berdintasunaren kategorian, aldiz, beste hauek: Unilever Foods Industrial eta Eusko Trenbideak.

Zorionik beroenak eman nahi dizkiegu saridun guztiei.

Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube