Mutualia Sarien 8. edizioko finalistak


05 Nov 2018

Dagoeneko baditugu MUTUALIA SARIEN 8. EDIZIOKO finalistak, non gure “ICMA Metodoa: Arrisku psikosozialen prebentziorako eta erakundeetako gatazken diagnosirako sistema aurreratua” finalista gertatu da.

Sari hauek Mutualiak antolatzen ditu CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALANen laguntzarekin, lanean, berdintasuna eta laneko segurtasuna eta osasuna sustatzeko.

Mutualia Sarien banaketa ekitaldian hautagaitza bakoitzak aurkezpen bana egingo du. Ekitaldi hori Osalanek antolatutako Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko IV. biltzarraren barruan egingo da, 2018ko azaroaren 14an.

Ondorengo zerrendan hautagai guztiak aurki ditzakezu:

LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOKO BERRIKUNTZAREN SARIA

  • AERNNOVA, “AERNNOVA ZAINDU” programarekin
  • BILBOKO UDALA, “Adinarentzako funtzioa, esperientzia praktiko bat arriskuen prebentzioaren integrazio eredu gisa” proiektuarekin
  • SOMORROSTRO HEZIKETA ZENTROA, “Hezkuntza komunitate osoarentzako prestakuntza prebentzioaren alorrean” proiektuarekin
  • EUSKADIKO TEKNOLOGIA ELEKTRONIKOEN ETA INFORMAZIOAREN INDUSTRIEN ELKARTEA (GAIA), “Improving management competences on Excellence based Stress avoidance and working towards Sustainable organizational development in Europe“ proiektuarekin
  • IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO PREVENCIÓN, “Icma metodoa. Arrisku psikosozialen prebentziorako eta erakundeetako gatazken diagnosirako sistema aurreratua” proiektuarekin
  • JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS S.L., “Eskuzko tresnekin lan egiterakoan dauden esku – besoko bibrazioen aurreko prebentzio neurriak” proiektuarekin
  • MERCEDES-BENZ ESPAÑA, S.A.U., “Berrikuntza mekanikoko teknikak, ergonomian: exoeskeletoen erabilera” proiektuarekin
  • METRO BILBAO, S.A., “Pertsonak gatazkak prebenitzeko eragile bihurtzea, lan eremuko giza harremanei erantzuteko modua hobetzeko tresnak eskuratuta eta entrenamendua jasota” proiektuarekin


ENPRESAKO BERDINTASUNAREN SARIA

  • UNILEVER FOODS INDUSTRIAL ESPAÑA SLU, “Martxoa-Berdintasunaren hila” proiektuarekin
  • EUSKO TRENBIDEAK FFCC VASCOS SAU, “Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren kudeaketa Euskotrenen” proiektuarekin
  • BASQUE CENTER MACROMOLECULAR DESIGN AND ENGINEERING. POLYMAT FUNDAZIOA, “Polimeroen alorreko emakumezko zientzialarientzako EMAKIKER beka” proiektuarekin


Mutualia Sarien irabazleak epaimahaikide profesionalen eta Mutualia Sarien ekitaldira joaten direnen botoen bidez aukeratuko dira. Epaimahai profesionalaren botoak % 60 balioko du, eta ekitaldian dauden pertsonenak, berriz, % 40.

ZORTE ON GUZTIEI!

Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube