25 Nov 2015
Gizartea emakumeen kontrako Indarkeriaren aurka altxatu behar dela badakigu, horregatik Emakunderen “EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ“kanpainan parte hartu nahi dugu. Beraien web orrialdera joan zaitezkete eta puntu lila deskargatu.
Zer da puntu lila?
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila. Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.
Deskargatu puntu lila, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa.
Iturria: Emakunde