Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna 2020


28 abr 2020

dm-2018-cabecera

Gaur Laneko Osasun eta Segurtasunaren Munduko Eguna da. IMQ Prevenciónen ere, urtero legez, Lanaren Nazioarteko Erakundeak antolatutako ospakizunarekin bat egin nahi dugu.

Apirilaren 28a lan eremuko osasun eta segurtasunaren inguruko kontzientzia sustatu eta handitzeko eguna da. Prebentzioaren kultura bat sortzea du helburu, lanarekin erlazionatutako heriotza, lesio eta gaixotasunak murrizteko asmoz.

Bizi dugun egoera dela eta, inoiz baino garrantzitsuagoa da segurtasunaren eta osasunaren kultura sustatzea. IMQ Prevenciónetik giro segurua sustatzera gonbidatzen zaitugu, enpresaren ordezkariak eta langileak konprometituko dituen programa baten bidez, ongizate orokorra, motibazioa eta laneko giroa hobetzeko.

Tratamendurik onena prebentzioa da!

wcms_687617

TXOSTENA DESKARGATU >>


Kartela deskargatu (PDF) >>
Power Point aurkezpena deskargatu >>




Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube