Ordutegia: 10:00-14:00
27 Apr 2021
Bihar, apirilak 28, Laneko Osasun eta Segurtasunaren Munduko Eguna ospatzen da eta IMQ PREVENCIÓNen ere, urtero legez, Lanaren Nazioarteko Erakundeak antolatutako ospakizunarekin bat egin nahi dugu. Helburua da laneko segurtasunari eta osasunari buruzko kontzientzia areagotzea, eta prebentzioaren kultura sustatzea, lanarekin lotutako heriotzak, lesioak eta gaixotasunak murrizteko.
Aurten, LNEk iritzi publikoa sentsibilizatu eta elkarrizketa sustatu nahi du laneko segurtasun eta osasun sistemak sortzeak eta horietan inbertitzeak duen garrantziari buruz. Horretarako, eskualdeko eta estatuko adibideak erabiliko ditu, COVID-19 lantokietan zabaltzea murrizteko eta prebenitzeko.
Munduko Egunaren txostenak aztertzen du nola egungo krisiak agerian uzten duen LSO sistema horiek indartzearen garrantzia, laneko osasun-zerbitzuak barne, bai nazioan bai enpresan.
ITURRIA: LNE
LABURPENA DESKARGATU >>
TXOSTENA DESKARGATU >>
AURKEZPENA DESKARGATU >>
KARTELA DESKARGATU >>