LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN MUNDU-EGUNA


28 Apr 2017

Apirilaren 28an Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LNE) Osasunaren eta Laneko Segurtasunaren Mundu Eguna ospatuko du “Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko datuen erabilera eta konpilazioa optimizatzea” lemapean.


Lanaren Nazioarteko Erakundeak apirilaren 28 guztietan sustatzen du Osasunaren eta Laneko Segurtasunaren Mundu Eguna, eta horregatik IMQ Prevenciónen bat egin nahi dugu kanpaina horrekin.

Aurtengo kanpainaren helburua da datuetatik eta ebaluazioetatik datorren informazioaren erabilera sustatzea, detektatutako arazoei aurre egiteko moduko jarduera zehatzak martxan jartzeko. Horren adibide argia da aurtengoa Osasun mentalaren urte izendatu dela, Osasunaren Mundu Erakundearen datuek mahasmendu psikiatriko arruntek gora egin dutela eta 2020an laneko baja hartzeko arrazoi nagusia izango direla erakutsi eta gero.

Arrisku psikosozialak kudeatzea eta osasun mentala sustatzea dira enpresa osasuntsua lortzeko ditugun bi erronka garrantzitsuenak. Denon artean sustatu behar dugu egungo gaixotasun mental gehienak tratatu eta prebenitu behar direla ulertzen duen kultura. Arrisku psikosozialen ebaluazio egoki batek langileen estres-maila hobetzen lagun dezake, norbanakoaren ongizatea sustatuz eta kolektiboaren funtzionamendu eraginkorra sortuz.

Zeregin horretan laguntzeko, eskura jarri dizugu estresa kudeatzeari buruzko informazioa, etorkizunean laneko inguru osasungarriagoak lortzeko asmoz.

Eta gogoan izan, tratamendurik onena prebentzioa dela!



ESTRESARI BURUZKO INFORMAZIOA


Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube