TABAKORIK GABEKO MUNDU-EGUNA


29 May 2017

Urtero Tabakorik gabeko Munduko Eguna ospatzen da maiatzaren 31n, tabakismoak osasunari eragiten dizkion arriskuak nabarmentzeko eta kontsumoa murrizteko.


Tabako-kontsumoak saihets daitekeen gure gizarteko gaixotasun- eta heriotza-kausa nagusia izaten jarraitzen duenez, Osasunaren Mundu Erakundeak urtero maiatzaren 31n Tabakorik gabeko Munduko Eguna ospatzen du, eta IMQ Prevención-en kanpainarekin bat egin nahi du aurten ere.

Egun honen helburua tabakoaren kontsumoaren arriskuei buruz kontzientziatzea da. Hainbat gaixotasun kronikoren arrisku-faktore nagusietako bat da, alegia, minbiziarena, biriketako gaixotasunarena edota gaixotasun kardiobaskularrena. Arriskutsua izan arren, kontsumoa oso zabaldua dago. Erretzeari uztea ez da erraza, baina, lortzen bada, 15 urteren buruan inoiz erre izan ez bazenu bezala geratzen da gorputza, eta norberaren osasunari baita ingurukoen osasunari mesede egiten dio.

Ondoren, erretzeari uztean gorputzak nola egiten duen hobera azalduko dizugu.

Eta gogoan izan, tratamendurik onena prebentzioa dela!



INFORMAZIO GEHIAGO


Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube