27 Apr 2018

Formakuntza egutegia
Industria, teknologia eta metalgintza-sektorearen zerbitzuen II. Hitzarmen Kolektiboa argitaratu zen joan den 2017ko ekainaren 19an. Horren ondorioz, aldaketa nabarmenak aurreikusten dira hitzarmen horretan parte hartzen duten enpresen LAP prestakuntza kudeatzeko moduari dagokionez.
Laburbilduz, hitzarmen horrek arautzen du, besteak beste, langileek Laneko Arriskuen Prebentzioari dagokionez jaso beharreko prestakuntza, bai sektorearen jarduera propioetan eta bai eraikuntzan garatzen diren lanetan.
EPEAK
- 2017ko urriaren 1a: Metalgintza-sektorearen Bitariko Batzordearen 2017ko irailaren 27ko aktarekin bat etorriz, Industria, teknologia eta metalaren sektorearen zerbitzuen Hitzarmen Kolektiboaren (Hirugarren eta Laugarren xedapen iragankorrak) prestakuntza-eduki berria 2017ko urriaren 1ean sartu zen indarrean.
- Laneko Arriskuen Prebentziorako nahitaezko gutxieneko prestakuntza betetzeko egokitzapen-epea: Hiru urte (prestatutako langileen kopuruaren seihileko ehuneko batekin), hitzarmena indarrean sartzen denetik, eraikuntzakoak ez diren lanbideetarako, eta hiru urte edo 18 hilabete eraikuntza-lanbideen birziklatzerako.
BALDINTZA OROKORRAK
- Metalgintza-sektoreko langile guztiei Laneko Arriskuen Prebentziorako prestakuntza emateko betebeharra: eraikuntzan lan egiten dutenak eta lan egiten ez dutenak, zuzendariak, administrariak, produkziokoak…
- Hitzarmen honetan jasotako prestakuntza-ekintzak, IMQ Prevención bezalako enpresa akreditatuek soilik eman ahalko dituzte.
- Metalgintza Sektorearen Txartel Profesionala sortzea eta 5 urtera eguneratzea.
I. ERANSKINA: NORTZUEI APLIKATZEN ZAIE HITZARMENA?
- I. eranskinean hitzarmena aplikatzen zaien industriaren eta metalgintzaren zerbitzuen ekonomia-jarduerak (EJSN) jasotzen dira.
*Kontsultatu zure EJSN jasota ote dagoen
- Betetzeko salbuespena, osoa nahiz partziala, hitzarmena indarrean sartu aurretik enpresaren hitzarmen propioa izanez gero eta berariaz hala adostuz gero (Disposición transitorial Segunda).
*IMQ Prevención-ek gomendatzen du hitzarmen propioa duten enpresek hitzarmen honek nola eragiten dien aztertzea.
II. ERANSKINA: PRESTAKUNTZA
- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko nahitaezko prestakuntza ezartzen da metalgintza-sektoreko langile guztientzat: zuzendariak, bulegoko lanak, mantentze- eta produkzio-lanak eta oinarrizko funtzioak.
- II. eranskinean zuzendarientzako eta bulegoko langileentzako prestakuntza-edukiaren zerrenda sartzen da (orokorra eta definitutako 31 ikastaro) eta beste bat hitzarmenetan arautu gabekoentzat; horrez gain, oinarrizko prebentzio-funtzioak betetzeko prestakuntza eta birziklatze-prestakuntza.
- Eraikuntzan sartzen ez den metalgintza-sektoreko edukia da, gutxienez, 20 ordu presentzial lanbide bakoitzeko; bat baino gehiago edukiz gero, 8 ordu gehigarrirekin osatuko litzateke.
- Prestakuntzaren aldizkako birziklatzeko betebeharra langile guztientzat: 4 orduko gutxieneko iraupena 3 urtez behin, bai eraikuntzan eta bai eraikuntzatik kanpo. Birziklatze hori langilea urtebetez modu jarraituan sektoretik urrunduta egon denean ere aplikatuko da.
III. ERANSKINA: BALIOZKOTZEA
- Eraikuntza-lanei buruzko prestakuntza izanez gero, prestakuntza aitortzeko taularekin bat etorriz –hitzarmenaren III. eranskina–, dagokion edukiaren baliozkotzea egingo da.
IMQ Prevención “Fundación del Metal para la Formación, Cualificación y el Empleo (FMFCE)”-ren eskutik hitzarmen honetan jasotako prestakuntza-ekintzak emateko homologaturik dago.