Metalaren IV. hitzarmenaren berrikuntzak

2022ko urtarrilaren 12an, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu zen Lan Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko abenduaren 29ko Ebazpena, metalaren sektoreko industriaren, teknologia berrien eta zerbitzuen Estatuko IV. Hitzarmen kolektiboa.

Laburbilduz, hitzarmen honek, besteak beste, langileek Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan jaso behar duten prestakuntza arautzen du, bai sektoreko jardueretan, bai eraikuntzan egiten diren lanetan.

Epeak

  • 2023/12/31ra arte egongo da indarrean. Data hori igarota, indarrean jarraituko du beste hitzarmen batek ordeztu arte.
  • Pandemiaren ondorioz Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko prestakuntza emateko epeak 2022/10/01era arte luzatu dira (Bosgarren Xedapen Iragankorra).

Zer egin behar da langileek lanbide bat baino gehiago betetzen dituztenean edo beste prestakuntza batzuk jaso dituztenean?

  • 8 orduko edo 6 orduko (eraikuntza arloan) prestakuntza-ekintzak bete daitezke lanpostuetarako edo ofizioetarako, bai eta aldez aurretik 20 orduko prestakuntza-ekintza oso bat egin duten langileentzat ere, salbu eta hitzarmen honetan ezarritakoaren arabera jasotako prestakuntza baliozkotzen bada.
  • Oro har, langileak 20 orduko prestakuntza izan beharko du bere lanaldian denbora gehien ematen duen ofizioan.
  • Lanbide osagarrietarako, 8 orduko edo 6 orduko prestakuntza espezifikoak egingo dira eraikuntza-arloan.

II. Eranskina: formakuntza. LAP-ari dagokionez, metalaren sektoreko langileentzat, eraikuntza-eremutik kanpoko lanpostuetan.

  • Enpresako zuzendaritzako langileentzako prestakuntza.
    Aurrez aurreko edo teleprestakuntzako modalitatea. 6 ordu.
  • Bulegoetako langileentzako formakuntza.
    Aurrez aurreko edo teleprestakuntzako modalitatea. 6 ordu.
  • Lanbideen formakuntza. Ekoizpen- eta/edo mantentze-arloetako langileak.
    32 lanbide arautu. Aurrez aurreko modalitatea. 20 ordu (ofizio osoa) | 8 ordu (berariazko ofizioa).
  • Oinarrizko mailako prebentzio-eginkizunak dituzten langileen formakuntza.
    *Prestakuntza hori lanbide bati lotuta egon beharko da.
    Modalitate erdi-presentziala. 50 ordu (20 ordu presentzialak + 30 ordu teleprestakuntza).
  • Birziklatzeko formakuntza.
    4 urtean behin 4 orduko prestakuntza, edo langilea sektoretik gutxienez urtebete jarraian aldenduta egon denean.

IV. Eranskina: eraikuntza-obretako formakuntza. Laneko arriskuen prebentzioaren arloan, eraikuntza-obretan lan egiten duten metal-sektoreko langileentzat.

  • Hasierako maila.
    Aurrez aurreko modalitatea. 8 ordu
  • Enpresako zuzendariak.
    Aurrez aurreko edo teleprestakuntzako modalitatea. 10 ordu.
  • Jarduera gauzatzeko arduradunak eta teknikariak.
    Aurrez aurreko modalitatea. 20 ordu.
  • Administrazioko langileak.
    Modalitate erdi-presentziala. 20 ordu.
  • Ofizioen formakuntza. Eraikuntza-obretan jarduerak egiten dituzten langileak.
    Aurrez aurreko modalitatea. 20 ordu | 6 ordu.

VIII. Eranskina: profesionaltasun-ziurtagiriak eta LHko tituluak baliozkotzea

  • Beste taula bat gehitu da IV EEMk araututako lanbideen/lanpostuen prestakuntza baliozkotzeko, LOEren babesean egindako profesionaltasun-ziurtagiriei eta LHko tituluei eta LOGSEren babesean egindako LHko tituluei dagokienez.
  • Eranskin horretan lanbide-heziketa profesionaltasun-ziurtagiriaren identifikazioaren eta baliozkotzen dituen ofizioen arabera zerrendatu daiteke, hitzarmenaren II. eranskinean eta IV. eranskinean aurreikusitakoekin alderatuta.
  • LOEren arabera (2006/05/23) eta LOGSEren arabera (1990/10/04) indarrean sartu aurretik egindako LHko ziurtagiri guztiak ez dira baliozkotuko.
  • Kontuan hartu beharko da birziklatze prestakuntzari buruz hitzarmenak dioena. Gutxienez lau ordu iraunen du eta lau urtean behin emanen da.

 

IMQ Prevención Prestakuntza, Kualifikazio eta Enplegurako Metalaren Fundazioak (FMFCE) homologatzen du, hitzarmen honetan jasotako prestakuntza-ekintzak emateko.

567 521 developer
Bilatu