KONECTArako sarbidea Nire gune pertsonala

Jardunaldi teknikoen ziklo berria


16 nov 2020



IMQ Prevenciónetik “Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 25. urteurrena. Iragana, orainaldia eta etorkizuna” jardunaldian izena ematera GONBIDATZEN ZAITUGU.


Joan den azaroaren 8an, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 25. urteurrena bete zen. Lege gazte hau, helduarora doana, munduko pandemia baten bigarren olatuan murgildua dago orain.

Hala ere, argi geratu zaigu birusaren hedapenaren aurkako oztopo garrantzitsuenetako bat, laneko arriskuen prebentzioaren arloko eguneroko lana dela. Izan ere, kontingentzia-planak ezartzen diren lantokiak, COVIDaren aurkako eremu seguruak dira.

Esparru honetan, IMQ Prevenciónek monografiko bat egin nahi du Prebentzio Legeari buruz; 25 urte hauen errepasoa eginez, legea ezartzearekin lortu den guztia berrikusiz, baita egungo egoera eta etorkizuneko erronkei buruz hitz egiteko ere.

Horren guztiagatik, 3 jardunaldi tekniko antolatu ditugu, “Prebentzio-legea; iragana, oraina eta etorkizuna” izenburupean. Azaroaren 20an, 27an eta abenduaren 4an izango dira.

Zikloaren lehen jardunaldian, azaroaren 20an, inaugurazio-ekitaldian Idoia Mendia andrea, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua, eta Gotzone Sagardui andrea, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua izango dira.


Data eta ordua: 2020ko azaroaren 20an, 9:30etik 11:30era
Non: Baroja aretotik (Bizkaia Aretoa. EHU-UPV) eskeinitako on-line emanaldia. Jardunaldia ikusteko esteka bat jasoko duzu.

INAUGURAZIO-EKITALDIA

· IDOIA MENDIA
Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua

· GOTZONE SAGARDUI
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua


ELKARRIZKETAK

· LOURDES ISCAR
Osalaneko zuzendari nagusia

· JOSÉ ANTONIO CARNERO FERNÁNDEZ
Bizkaiko Lan Ikuskaritzako burua


MODERATZAILEA

· JESÚS DALMAU
IMQ Prevencióneko zuzendari nagusia


Oharra: KOSTURIK GABEKO PARTE-HARTZEA.

IZENA EMAN NAHI DUT >>


Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube