Lan-inguruneko jazarpen protokoloak


08 Jun 2022

Jazarpenaren aurkako planak dira, gure erakundean laneko jazarpenak prebenitzeko, saihesteko edo ezabatzeko beharrezkoak diren neurriak jasotzen dituztenak.


1. SEXU-JAZARPENEKO ETA SEXUAN OINARRITUTAKO JAZARPENEKO EGOEREN AURREAN JARDUTEKO PROTOKOLOA

Lan-inguruneko sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena indarkeria-adierazpenak dira, oinarrizko zenbait eskubideren aurka egiten dutenak, eta pertsonen osotasun fisiko, psikiko eta moralean efektu suntsitzailea dute, batez ere emakumeengan.

Biak emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioaren aurkakoak dira, eta sexuan oinarritutako diskriminazioa dira. Gainera, lan-ingurunea kutsatzen dute, eta eragin garrantzitsuak dituzte bai pertsonengan, bai gertatzen diren enpresako edo erakundeko lan-giroan.

Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko protokoloaren xedea da lan-arloko indarkeria- eta diskriminazio-mota horiek prebenitzea, sentsibilizatzea eta, hala badagokio, berme guztiekin etetea, bai eta indarrean dagoen legeria betetzea ere, batez ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 48. artikulua, eta urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretua, berdintasun-planak eta haien erregistroa erregulatzen dituena eta maiatzaren 28ko 713/2020 Errege Dekretua, laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzkoa, aldatzen duena, baita laneko arriskuen prebentzioari buruzko 31/1995 Legeko 14. artikulua ere.

Enpresa orok, langile-kopurua edozein dela ere, sexu-jazarpenari eta/edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko prozedura edo protokoloa ezartzeko betebeharra du, langileen legezko ordezkariekin negoziatu ondoren. Baina, jazarpena saihesteko neurriak hartzea eta hari aurrea hartzeko eta salaketak bideratzeko prozedurak ezartzea nahitaezkoa izateaz gainera, sexu-jazarpena eta/edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta hura kudeatzeko protokoloak abantaila nabarmenak ditu alderdientzat.


2. LANEKO JAZARPENAREN ETA GATAZKA-KUDEAKETAREN PROTOKOLOA

Protokolo honek honako hauei erantzuten die:
Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan babes eraginkorra izateko eskubidea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak (aurrerantzean, LAPL) ezarritakoa, eta langileek diskriminaziorik ez izateko, intimitatea errespetatzeko eta duintasuna aintzat hartzeko duten eskubidea, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, jasotzen duenaren arabera.


IMQ Prevenciónetik bi protokoloak banaka edo sarrera bakarreko protokolo baten bidez martxan jartzen laguntzen dizugu, alderdiek bizi izan ditzaketen egoeren berri emateko.



Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakundea No a la violencia contra las mujeres
Youtube