Metalgintzaren III hitzarmenaren menpeko formakuntza. * Data hauek 4 orduko 2 ...
01 mar 2019
IMQ Prevención-ek bizi eta lan-ohitura osasungarriak hartzearen beharraz kontzien-tziatzen lagundu nahi du, istripuak eta gaixotasunak izateko aukerak murrizten baitituzte.
Datozen hilabeteotan mendekotasunen gaia jorratuko dugu lan-inguruneari dagokionez. Jada ezagunak diren substantziekiko mendekotasunei hala nola alkohola, tabakoa, kokaina, kalamua, etab., substantziarik ez darabilten mendekotasunak gehitu zaizkie, jokabidekoak, alegia; azken horiek nabarmenki egin dute gora azken urteotan, adibidez teknologia berriak modu konpultsiboan eta gehiegi erabiltzeak.
Asko kezkatzen gaitu jakiteak lan-istripuen % 70* alkohola hartu dutenek eragindakoak izan direla, eta beste droga batzuekiko mendekotasuna dutenen % 60* lan-munduan jardunean dagoela. Horregatik, guztion ardura da jokabide horiek minimizatzea, gizarte osoari eragiten digun arazo larria dakartelako.
Jarraian, mendekotasun desberdinei buruzko informazioa jarri dugu zure esku, egitate hori ikusgai egiteko eta lan-giro seguruagoa eta osasungarriagoa lortzen saiatzeko.
*Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) datuak
INFORMAZIOA DESKARGATU