Ordutegia: 09:30-13:30
23 abr 2019
Apirilaren 28an, larunbata, Laneko Osasun eta Segurtasunaren Munduko Eguna da.IMQ PREVENCIÓNen ere, urtero legez, Lanaren Nazioarteko Erakundeak antolatutako ospakizunarekin bat egin nahi dugu.
Apirilaren 28a lan eremuko osasun eta segurtasunaren inguruko kontzientzia sustatu eta handitzeko eguna da. Prebentzioaren kultura bat sortzea du helburu, lanarekin erlazionatutako heriotza, lesio eta gaixotasunak murrizteko asmoz.
Segurtasun eta osasunaren kultura sortzea langile eta gainerako alde inplikatuen arreta zuzentzean datza. IMQ PREVENCIÓN-etik, giro seguruago bat sustatzera animatu nahi zaitugu. Horretarako, zure eskura jartzen dugun programa baten bidez, enpresetako ordezkariek zein langileek konpromisoa hartuko dute, laneko ongizatea, giroa eta motibazioa hobetzeko.
Ondoren, zuen esku jarriko dugu Lanaren Nazioarteko Erakundeak prestatutako aurtengo txostena.
Eta gogoan izan, tratamendurik onena prebentzioa dela!