Metalgintzaren III hitzarmenaren menpeko formakuntza. * Data hauek 4 orduko 2 ...
21 may 2018
Osasunerako kalteen komunikazioa: gaixotasun profesionalak eta lanari lotutakoak
Prebentzio Zerbitzuetako langile sanitarioentzako lantegi teoriko-praktikoa. “Osasunerako kalteen komunikazioa: gaixotasun profesionalak eta lanari lotutakoak”.
Lantegi horren helburua da Osalani jakinarazi behar zaizkion osasunerako kalteak berrikustea eta hori egiteko aukerak azaltzea. Gainera, beste alderdi hauek ere
berrikusiko dira: gaixotasun profesionalen eta lanari lotutako gaixotasunen ikerketen helburuak, gaixotasun horiek ikertzeko arduradunak eta ikerketan parte hartzen duten erakundeak.
Osalaneko epidemiologiako langileak eta lan-osasuneko unitateko langileak izango dira hizlariak. IMQ Prevención-eko langile sanitarioek ere hitz egingo dute, prebentzio entitateek patologia horiek ikertzean ematen dituzten urratsak azaltzeko beren esperientzien bidez.
Lugar: Osalanen hiru lurraldeetako zentroetan egingo dira lantegiak
Fecha: 2018ko maiatzak 22, 23 eta 24
Hora: 10:00etatik 13:30etara