Teknologia. Benetan on egiten digu?


27 jun 2019

Imagen mail alcohol_Mesa de trabajo 1

Sarritan ukitzen al duzu zure poltsikoa telefono mugikorra duzula ziurtatzeko?

Laneko bileretan, LinkedIn-eko azken argitalpenen edo mezu elektronikoen zain al zaude?

Igogailuko bidaia irauten duen denbora-tartean, mugikorra begiratzen al duzu?

Bulegoan zure mugikorra ahazten baduzu, faltan botatzen duzu?


Baiezkoa erantzun baldin baduzu galdera gehienei baliteke Nomofobia sufritzea (“No Mobile Phone Phobia”).

Argi dago teknologiarekin bizitzen ikasi behar dugula, baina horretarako garrantzitsua da nola eta noiz erabili behar dugun jakitea, lanerako tresna gisa, gure ongizate psikosozialaren kontra ez jokatzeko. Bizikidetza on bat lortzeko, beharrezkoa da erakundeek teknologia berriak barneratzeko neurriak diseinatzea eta teknostresa pairatzeko arrisku egoerak ebaluatzea.

Horretarako, erabiltzaileengan bideratutako teknika ezberdinak erabiltzeko aukera dago, hala nola, tutoretzak edota coaching-ak, teknologien erabileraren laguntzarekin eta baita hirugarren belaunaldiko teknikak ere aplikatuz, esaterako mindfulnessa; psikologia positiboan eta ekialdeko ohituran oinarritutako jarduera.

IMQ Prevenciónen, enpresek, mendekotasunak identifikatu eta prebenitzeko aukera ematen dieten politikak ezartzeko animatzen ditugu, lan-esparru eta esparru-pertsonalean osasuntsu garatzeko.

Ondoren, zuen esku jarriko ditugu mugikorreko mendekotasunetik libratzeko aholkuak.


INFORMAZIOA DESKARGATU



MENPEKOTASUNEI BURRUZKO AURREKO INFOGRAFIAK DESKARGATU


Fundación tripartita Fundación tripartita Fundación Laboral Construcción AENOR Fundación Fuego
No a la violencia contra las mujeres Youtube